Segurtasun Saila

Konpartitu

Konstituzio Batzordean azpibatzorde bat sortzea onartu da, Hauteskunde Araubide Orokorra erreformatzeko

Argitalpen-data: 

Joan den ostegunean, 2021eko martxoaren 11n, Konstituzio Batzordean azpibatzorde bat sortzea onartu zen, Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 1eko 5/1985 Lege Organikoa erreformatzeko. Azpibatzordeak azterketa egindakoan, txosten bat egin beharko du sei hilabeteko epe luzagarrian. Konstituzio Batzordeak txostena onartu beharko du.

Batzorde hori sortzeko eskaera, Parlamentuko Talde Sozialistak eta Union Podemos-En Comú Podem-Galicia en Común legebiltzar-talde Konfederalak aurkeztua, martxoaren 2an izapidetzeko onartu zen.

Azpibatzordeak honako gai hauek aztertuko ditu, besteak beste: udaletan zentsura-mozioa, transfugismoa saihesteko; kremailera-zerrendak derrigorrezkoak izatea; sistemaren proportzionaltasuna hobetzea; eta 16 urtetik gorakoen sufragio aktibo eta pasiborako eskubidea.