Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. IZO
 

IZO Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala 

IZO itzulpen-zerbitzua ohiko eran egongo da jardunean

Argitalpen-data: 

Egun on!

Koronabirusak eragin duen larrialdi-egoera honetan jakinarazi behar dizuegu IZOk, Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak, lanean jarraituko duela orain arte bezalatsu. Telelaneko sarea hedatu dugu IZOkideek etxetik lan egin ahal izateko, eta azken gorabeherak konpontzen ari gara.

  1. ITZULNET irekita dago, erabilgarri bezeroentzat, eta aplikazioaren bitartez normaltasunez bidali eta jaso daitezke espedienteak.
  2. Hala ere, jakinarazten dizuegu, egoera honetan egonda, arazo teknikoren bat gertatuko balitz edo lan-karga handituko balitz, hala behar izanez gero, lehentasunak jarri eta lanik garrantzitsuenei emango diegula bidea.
  3. IZOko administrazioko eta arloburuen ohiko telefonoak erabilgarri daude (desbideratuta).
  4. Hala ere, IZOk nahiago du harremana idatzizkoa izatea, eta, ahal den neurrian, Outlooken bitartez bideratzea harremanak ohiko helbidean: izo@ivap.eus
  5. Era berean, jakinarazten dizuegu Prentsako zerbitzua ere erabilgarri dagoela, horretarako baimena duten erabiltzaileentzat.
  6. Itzultzaile automatiko neuronala erabili behar baduzue, mesedez, irakurri arreta handiz makinak egindako testua, eta, hala badagokio, zuzendu ondo.
  7. Indarra, pazientzia eta animoa bidaltzen dizkizuegu guztioi. Eskerrik asko zuen laguntzagatik.
Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana