2022 Enpleguaren V. Kongresua
2020-2024 legegintzaldiko Enplegu Kongresuak Lan eta Enplegu Sailaren Gobernu Programarekin eta haren politikak planifikatzeko tresnekin bat etorriz garatzen dira.
2020an Lan eta Enplegu Sailaren ardura hartu nuenetik, hiru enplegu-kongresu antolatu ditugu Euskadin. Lehenengoa, Euskal Enplegu Sistema eraikitzen lelopean, eremu horretan inplikatutako eragile guztiak enplegu-politiken diseinuan txertatzeko abiapuntua izan zen. Bigarrenak, Enplegu inklusiboa eta kalitatezkoa kontratu sozial berri baterako izenburuarekin, kontratu sozial berri horren premisa gisa kalitatezko enplegua ezartzeko beharra finkatu zuen, 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategia (EEE) eta 2021-2024 aldirako Enplegu Plan Estrategikoa landuta helburu horretara iristeko bidea zehaztuz.
Serie logiko horri jarraituz, ENPLEGUAREN V. KONGRESUAK – Euskal enplegu-politikak eraldatzen, ekonomia jasangarri eta lehiakor batean lan duina izateko – euskal politika publikoen koiunturazko eta egiturazko erronkei nazioarteko eta Europako joerekin lerrokatutako ikuspegi propio batetik ematen ari gatzaizkien erantzunak aurkezten ditu.
Eraldatzen.
“Indar” ideia horrekin, ekintzak gauzatzeko urtea, ikerketaren eta esperimentazioaren urtea, berrikuntzarako eta ebaluaziorako tresna berriak sortzeko urtea, pertsona ahulek enplegua lortzeko dituzten oztopoak gainditzen lagunduko duten programak zehazteko urtea ari da izaten 2022 hau; azken batean, aurreko urteetan zehaztutako erronkei erantzunak eskaintzeko eta 2030erako EEE betetzeko urtea.
Enpleguaren V. Kongresu honetan landu beharreko gaiak gure gobernu-helburuen giltzarriak dira: datozen urteetarako enpleguari buruzko euskal politika publikoaren legegintzaartikulazioa eta aukera-berdintasuna oztopatzen duten gai kritiko, errepikari eta estrukturalei heltzea, kalitateko enplegua lortzeko oztopo baitira.
Idoia Mendia Cueva
Bigarren lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburua
Enpleguaren aurtengo Kongresuan, enpleguaren arloan ospe handia duten adituek parte hartuko dute, hitzaldi magistralak aurkeztuz eta/edo eztabaida-mahai tematikoetan parte hartuz. Bi egun jarraian iraungo du, eta 11 ekitaldi publiko egingo dira, 7 ponentziatan eta 4 eztabaida-mahaitan banatuta.
LEHENENGO JARDUNALDIAN 4 txosten aurkeztuko dira eta eztabaida-mahai bat izango da. Esparru-ponentzia nazioarteko eta euskal lan-merkatuan eragiten duten funtsezko faktoreei buruzkoa izango da, bai eta koiuntura-aldaketen (2008ko krisia, pandemia, Ukrainako gerra) balizko “egitura”ri buruzkoa ere.
Ondoren, enplegu duin baterako enplegu-politiketarako eskubide subjektiboari buruzko txosten bat aurkeztuko da, eskubidearen subjektibotasunaren oinarrietan eta enplegu-zerbitzu publikoak eskatzen dituzten pertsonek jaso beharreko zerbitzu edo programetan gauzatzean sakonduko duena.
Gero, enpleguari buruz abian diren legegintza-ekimenei buruzko bi txosten labur aurkeztuko dira: Enpleguari buruzko Estatuko Lege Proiektuaren aurkezpena eta Enpleguaren Euskal Legearen Aurreproiektuaren aurkezpena, enplegu-politika publikoen kudeaketa antolatzeko eta optimizatzeko ekimenak. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, enplegu-ekimenean jarduten duen erakunde-sarea egituratzeko, enplegu-sistema eta -zerbitzuak sakonki hobetzeko eta euskal herritarrak erdigunean jartzeko tresna gisa. Aurrekaririk gabeko mugarri historikoa izango da Lege Proiektua, eta enplegu duin eta kalitatezkoaren oinarri sendoak ezarriko ditu, enplegu-politika publikoetatik abiatuta.
Ondoren eta lehenengo jardunaldia amaitzeko, eztabaida-mahai bat antolatuko da, enplegupolitika publikoak, politika horiek estatuan eta autonomia erkidegoan duten lerrokatzea, eta lege-esparruek enplegu-sistemaren eraginkortasunean eta efizientzian duten eragina aztertu eta baloratzeko.
BIGARREN JARDUNALDIA 5-10 urteko epean populazio-talde handiak ordezteko eta horien adina kudeatzeko beharra dela-eta, lan-erreleboaren erronka demografikoari buruzko hitzaldi eta eztabaida-mahai batekin hasiko da. Zalantzarik gabe, gure inguruko Europako gizarte gehienek duten erronka nagusietako bat da.
Ondoren, enplegu-politika publikoen zerbitzura dauden informazio-sistema aurreratuei buruzko txosten bat aurkeztuko da. Informazioa, ez bakarrik prospekziorako tresna gisa, baita enplegu-zerbitzuen erabiltzaileentzako zerbitzuen eta baliabideen prebentziorako eta iragarpenerako tresna gisa ere. Informazioa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Euskal Enplegu Sarearen zerbitzu-zorroaren prestazio berri gisa ulertuta.
Hirugarrenik, enpleguari eta gizarte-desberdintasunei buruzko eztabaida-mahai batek honako hauek jorratuko ditu: batetik, biztanleria-talde handiek enplegua lortzeko dituzten oztopoak, eta, bestetik, enpleguak eta enplegu-politikek gizarte-desberdintasunak zuzentzeko duten gaitasuna, baita enplegu-aukeren sustatzea ere, berdintasunezko gizarte inklusiboago baterantz egiteko.
Laugarren ponentziak ahalegin proiektiboa egingo du, enpleguaren etorkizunari begira. Bizi ditugun ziurgabetasunak direla eta: aldaketa geopolitikoak, osasunekoak, klimatikoak, teknologikoak, erronka demografikoak, laneko errenten balioaren debaluazioa kapitalaren errenten aurrean, automatizazioa arrisku edo aukera gisa, saihestezina al da lan-merkatuaren dualtasuna? (Kualifikazio altua-baxua, soldata altuak-langileak). Enpleguaren inguruko paradigma-aldaketa posible bati buruzko hausnarketa-teorizaziorako gaiak, enplegua egun ezagutzen dugun bezala ezagututa.
Amaitzeko, ENPLEGUAREN V. KONGRESUKO Aholkularitza Batzorde Zientifikoko partaideek partekatutako ondorioen eztabaida-mahai bat izango dugu. Haien ekarpenek landutako gaien balantzea egingo dute, eta etorkizuneko jarduera-programetarako jarraibideak eta proposamenak egingo dituzte.
ENPLEGUA, ERALDAKETA DIGITALA ETA LEHIAKORTASUN IRAUNKORRA
Mintzaldi honetan Europako Batzordearen Joint Research Centrek eraldaketa digitalak enpleguan duen eraginari buruz berriki egindako ikerketa batzuk aurkeztuko dira. Zehazki, honako hauei buruzko ebidentziak aurkeztuko dira: enpleguaren automatizazioa (giza lana makinekin ordezkatzea), prozesuen digitalizazioa (gailu digitalen erabilera lanean) eta algoritmoen erabilera enplegu-harremanak kudeatzeko (kudeaketa algoritmikoa). Fenomeno horiek Europako enpleguan dituzten ondorioak eztabaidatuko dira, eta prozesu horien eta Europa mailako trantsizio ekologikoaren arteko harremanari buruzko gogoeta batzuekin amaituko da.
LAN DUIN BATERAKO ESKUBIDEA ETA ESKUBIDE SUBJEKTIBOA ENPLEGU-POLITIKA PUBLIKOETAN
Lanerako eskubidea (EKren 35.1 art.) ez du lanpostu jakin bat barne hartzen, enpresak ezin baitira kontratatzera behartu (EKren 38 art.). Hala ere, pertsonen duintasunarekin eta nortasunaren garapen askearekin lotutako oinarrizko premia baten aurrean gaude (EKren 10.1 art.). Konstituzioa bera ere jabetzen da arazoaz, “enplegu betea lortzera bideratutako politika” exijitzen baitu (40.1 art.). Europako zuzenbideak (CSER eta PEDS) Estatuak langabezian dauden pertsonei lana bilatzen lagundu diezaien eskubidea aitortzen du, gutxienez. Eskubide “berri” horren konfigurazioa funtsezkoa da Konstituzioko eta nazioarteko helburuak betetzeko, eta autonomia erkidegoek aurrera egin dezakete norabide horretan, horretarako eskumena baitute.
ENPLEGUARI BURUZKO ESTATUKO LEGE-PROIEKTUA
Enpleguari buruzko Estatuko Lege Proiektuaren aurkezpena. Zeharkako arau horrek soldatapekoen prestakuntza eta kualifikazioa eta enpresetan duten abiapuntua hobetzen ditu, eta soldatapekoei zuzentzen zaie. Horren barruan sartzen dira langileak, langabeak, aktiboak eta autonomoak. Arau berriaren helburua da lan-merkatuaren beharrei erantzutea eta egiturazko ahuleziei aurre egitea, hala nola langabeziari -oro har-, edo bereziki gazteen langabeziari
ENPLEGUARI BURUZKO EUSKAL LEGEAREN AURREPROIEKTUA
Enpleguari buruzko Euskal Legearen Aurreproiektuaren aurkezpena, euskal erakunde-sarea egituratzeko eta euskal herritarrentzako enplegu-sistema eta -zerbitzuak errotik hobetzeko tresna gisa. Aurrekaririk gabeko mugarri historikoa izango da Lege Proiektua, eta enplegu duin eta kalitatezkoaren oinarri sendoak ezarriko ditu, enplegu-politika publikoetatik abiatuta.
MAHAIA: ENPLEGU-POLITIKA PUBLIKOAK ETA LEGEGINTZA-EKINTZA
Eztabaida-mahaia, enplegu-politika publikoak, estatuan eta autonomia erkidegoan duten lerrokatzea, eta lege-esparruek enplegu-sistemaren eraginkortasunean eta efizientzian duten eragina aztertu eta baloratzeko. Mahaiaren helburua da, alde batetik, aztertzea nola aldatzen diren enplegu-printzipioak eta -politikak arau-esparruetara, eta, beraz, nola artikulatzen diren pertsonei eska dakizkiekeen eskubide-multzo batean eta administrazio publikoei dagozkien betebehar eta erantzukizun korrelatiboetan; eta, bestetik, hausnartzea zer beharrizan dagoen eta nola lerrokatzen eta koordinatzen diren jarduera-maila desberdinak sistema integratu eta koherente baten barruan, administrazio bakoitzak duen autonomiari eta eskumen espezifikoei kalterik egin gabe.
“ZAHARTZEA ETA LANA BIRFORMULATZEN”
Lan-erreleboaren erronka demografikoa, 5-10 urteko epean populazio-talde handiak ordezkatzeko beharragatik. Zalantzarik gabe, gure inguruko Europako gizarte gehienek duten erronka nagusietako bat da.
MAHAIA: BELAUNALDI-ERRELEBOA
Adinaren kudeaketa eta belaunaldien arteko lankidetza. Belaunaldi arteko lan-ordezkapen inklusiboa eta bidezkoa: ekitatea seniorren eta gazteen lan-baldintzetan. Enpresa-erreleboak: ezagutzak eta enpresa transmititzea.
EZAGUTZAREN BALIOA ETORKIZUNEKO LANMERKATUAREN ERRONKEI AURRE EGITEKO. INFORMAZIOAREN KUDEAKETA AURRERATUA
Azken hamar urteetan, aldaketa izugarriak izan ditu lan-merkatuak, eta eragina nahiko nabarmena da: lanbide berriak sortzen ari dira, eta lehendik zeuden lanbideen inguruko trebetasunak aldatzen ari dira; gero eta desoreka handiagoa dago eskariaren eta eskaintzaren artean; “pertsona ahulenak” lan-merkatutik kanpo geratzeko arriskua gero eta handiagoa da. Fenomeno horiek oso azkar ari dira aldatzen lan-merkatuaren dinamika, eta horrek etengabe eguneratzeko eta faktore bereizgarriak “denbora errealean” identifikatzeko gaitasuna eskatzen du, erakunde, elkarte eta gizabanakoei erabakiak hartzen laguntzeko.
Egoera horretan, Big Data eta adimen artifizialeko tresnak ezagutzeak berebiziko garrantzia du datuetan oinarritutako erabakiak hartzen laguntzeko.
MAHAIA: ENPLEGUA ETA DESBERDINTASUN SOZIALA
Posible al da berdintasuna enplegua lortzeko orduan? Enplegu-politika gai al da berdintasunezko gizarte Inklusibo bat lortzen laguntzeko? Sexuagatik, adinagatik, desgaitasunagatik edo gizarte- edo kultura-diskriminazioko beste faktore batzuengatik objektiboki zailtasun handiagoak dituzten pertsonek enplegua lortzeko dituzten oztopoak kentzeko palankak.
ENPLEGUAREN ETORKIZUNA. Ekonomiaren eta gizartearen bilakaerak eta aldaketek lan-paradigma berri baterantz al garamatzate?
Automatizazioa, enplegurako arrisku eta aukera gisa. Zertaz ari gara enpresen langile-premien eta lana bilatzen ari diren pertsonen gaitasunen arteko desorekaz hitz egiten dugunean? Lanmerkatuaren polarizaziorantz al goaz, oso kualifikatuta dauden eta kalitatezko enpleguak dituzten pertsonen, eta kualifikazio txikia eta enplegu prekarioak dituzten pertsonen artekorantz?
Azterketa aurreratzailea eta proiektiboa, enpleguaren etorkizunari begira, bizi ditugun ziurgabetasunak kontuan hartuta (aldaketa geopolitikoak, osasunekoak, klimatikoak, teknologikoak, demografikoak), lan-errentek kapitalaren errenten aurrean duten baliodebaluazioa, enpleguari buruzko paradigma-aldaketa posible bati buruzko hausnarketateorizaziorako gaiak.
PARTEKATUTAKO ONDORIOAK
ENPLEGUAREN V. KONGRESUKO Aholkularitza Batzorde Zientifikoko parte-hartzaileen artean partekatutako ondorioen eztabaida-mahaia. Haien ekarpenek landutako gaien balantzea egingo dute, eta etorkizuneko jarduera-programetarako jarraibideak eta proposamenak egingo dituzte.
1. JARDUNALDIA: 2022/10/27
Aurkezlea: EVA DOMAIKA ANSOLA
9.15 • 10.00. INAUGURAZIO EKITALDIA
Marisol Garmendia Beloqui. Donostiako Udaleko Bigarren alkateordea eta Ekonomia eta Enplegua Bultzatzeko, Ekologiako eta Osasun Publikoko zinegotzia.
Jabier Larrañaga Garmendia. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatua.
Idoia Mendia Cueva. Bigarren lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburua.
10.00 • 10.45. ESPARRU HITZALDIA: “ENPLEGUA, ERALDAKETA DIGITALA ETA LEHIAKORTASUN IRAUNKORRA”
Mikel Landabaso Álvarez. Hazkunde eta Berrikuntzako zuzendaria Europako Batzordearen Ikerketa Zentro Bateratuan.
10.45 • 11.30. MINTZALDIAK: “LAN DUIN BATERAKO ESKUBIDEA ETA ESKUBIDE SUBJEKTIBOA ENPLEGU-POLITIKA PUBLIKOETAN”
Guillermo Escobar Roca.Alcalako Unibertsitateko (Madril) Konstituzio Zuzenbidean katedraduna.
José Luis Gil y Gil. Alcalako Unibertsitateko (Madril) Lanaren Zuzenbideko katedraduna.
11.30 • 12.00. KAFERAKO ATSEDENALDIA
12.00 • 12.45. “ENPLEGUAREN ARLOKO LEGEGINTZA-EKIMENAK” Estatuko Enplegu Legearen proiektua eta Euskal Enplegu Legearen Aurreproiektua aurkezteko gunea.
1. HITZALDIA 12:00-12:20: “ESTATUKO ENPLEGU LEGEAREN PROIEKTUA”
Gerardo Gutiérrez Ardoy. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko (SEPE) zuzendari nagusia.
2. HITZALDIA 12:20-12:40: “EUSKAL ENPLEGU LEGEAREN AURREPROIEKTUA”
Alfonso Gurpegui Ruiz. Enplegu eta Gizarteratze sailburuordea. Lan eta Enplegu Saila. Eusko Jaurlaritza.
12.45 • 13.45. MAHAI-INGURUA: “ENPLEGU-POLITIKA PUBLIKOAK ETA LEGEGINTZA-EKINTZA”
MODERATZAILEA: Tomás Arrieta Heras. Lan Harremanen Euskal Kontseiluko lehendakaria.
PARTE-HARTZAILEAK:
Luz Rodríguez Fernández. Zuzenbidean doktorea Valladolideko Unibertsitatean eta Zuzenbideko irakasle titularra. Espainiako Lan eta Immigrazio Ministerioko Enpleguko Estatu idazkari ohia.
José Jaime López Cossío. Enplegu eta prestakuntzako aholkularia. Enpleguaren aldeko Hirien Foroko Laguntza Teknikoko zuzendaria.
Iñigo Arteche Hernández. IKERTALDE aholkularitza taldeko proiektu-zuzendaria eta bazkidea.
2. JARDUNALDIA: 2022/10/28
9.00 • 9.30. HITZALDIA: “REFRAMING AGING AND WORK” / “Zahartzea eta lana birformulatzen”
Ruth Finkelstein. Zahartze osasungarrirako Brookdale Zentroko zuzendari exekutiboa eta Hiri Osasun Publikoko irakaslea. Hunter College/CUNY (New York).
9.30 • 10.30. MAHAI-INGURUA: “BELAUNALDI-ERRELEBO INKLUSIBOA ERAKUNDEETAN” Ikuspegi praktikoa. Erronken irtenbideak
MODERATZAILEA: Iñigo Calvo Sotomayor. Deusto Business School- Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea, eta Boletín de Estudios Económicos aldizkari zientifikoko koeditore nagusia.
PARTE-HARTZAILEAK: ADINAREN KUDEAKETA ERAKUNDEETAN:
Mercedes Oleaga Páramo. Teknikari seniorra ORKESTRALehiakortasunerako Euskal Erakundean.
Gotzon Bernaola Ariño. Berrikuntzaren Euskal Agentziako Enpresa Berrikuntzako koordinatzaile nagusia - INNOBASQUE. ENPRESA-TRANSMISIOA.
Susana González Rómulo. Enpleguko zuzendari nagusia. Bizkaiko Foru Aldundia.
10.30 • 11.00. MINTZALDIA: “EZAGUTZAREN BALIOA ETORKIZUNEKO LANMERKATUAREN ERRONKEI AURRE EGITEKO. INFORMAZIOAREN KUDEAKETA AURRERATUA”
Mario Mezzanzanica. Milango Bicocca Unibertsitateko Goi Mailako Prestakuntzako eta Laneratzeko errektoreordea. Estatistika eta Metodo Kuantitatiboak Saileko burua. Zuzendari Zientifikoa - CRISP Zerbitzu Publikoen Ikerketarako Unibertsitate arteko Zentroa. Estatistika eta Metodo Kuantitatiboak Saila.
11.00 • 11.30. KAFERAKO ATSEDENALDIA
11.30 • 12.45. MAHAI-INGURUA: ENPLEGUA ETA DESBERDINTASUN SOZIALA
MODERATZAILEA: Sara de la Rica Goiricelaya. Ekonomia katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). ISEAKeko zuzendaria.
PARTE-HARTZAILEAK:
Sergio Torrejón Pérez.Europako Batzordearen Politika Publikoen Ikerketa Zentroko analista ekonomikoa.
Carlos Martín Urriza. Alcala de Henareseko Unibertsitateko Ekonomia Fakultateko irakaslea. Ekonomian doktorea Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.
Raquel Sebastián Lago. Unibertsitate Konplutentseko (Madril) Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko ikertzaile seniorra.
Antonio González González. Ekonomialaria. Lan Ministerioko Enpleguko idazkari nagusia (2006-2008). Espainiako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko kidea.
12.45 • 13.30. HITZALDIA: “ENPLEGUAREN ETORKIZUNA”, “Ekonomiaren eta gizarteren bilakaerak eta aldaketek lan-paradigma berri baterantz al garamatzate?”
Cristina Garmendia Mendizabal. Berrikuntzarako COTEC Fundazioko lehendakaria. Zientzia eta Berrikuntzako ministro ohia. Espainiako Gobernua.
13.30 • 14.15. PARTEKATUTAKO ONDORIOEN MAHAIA
MODERATZAILEA: Fernando Fantova Azcoaga. Gizarte aholkularia.
PARTE-HARTZAILEAK:
Fernando Consuegra Revuelta. Batzorde Zientifikoko kidea, SARTU TALDEAren koordinatzaile nagusia.
M.ª Jose Aranguren Querejeta. Batzorde Zientifikoko kidea, ORKESTRAko zuzendari nagusia.
Iñigo Arteche Hernández. Batzorde Zientifikoko kidea, IKERTALDEko proiektu-zuzendaria eta bazkidea.
Iñigo Calvo Sotomayor. Batzorde Zientifikoko kidea. Deusto Business School- Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea. Boletín de Estudios Económicos aldizkari zientifikoko koeditore nagusia.
Sara de la Rica Goiricelaya. Batzorde Zientifikoko kidea. Ekonomia katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/ EHU). ISEAKeko zuzendaria.
14.15. AMAIERA.
Francisco Pedraza Moreno. Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saileko Enplegu eta Gizarteratze zuzendaria.
IREKIERA INSTITUZIONALA
AURKEZLEA
HIZLARI ETA MAHAI INGURUETAKO PARTE-HARTZAILEAK
AMAIERA
Enpleguaren V. Kongresua urriaren 27an eta 28an izango da, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian.
Kursaal Kongresu Jauregia Zurriolako hondartzaren parean dago, Gros auzoan, Urumea ibaiaren bokalearen ondoan eta oinez bost minutura hirigune historikotik. Zurriolako zubiak -Kursaaleko zubia ere deitzen diote- lotzen du hiriaren erdigunearekin.
Kongresura autoz hurbiltzen direnentzat, aparkaleku propioa du Kursaalak, Jauregiko harrera-gelara zuzenean sartzeko aukera ematen duena. Era berean, bi aparkaleku publiko daude inguruan, oinez bost minutu baino gutxiagora. Hirian zehar mugitzeari dagokionez, ez da beharrezkoa ez autorik ez autobusik hartzea, hiriaren erdigunera oinez iristea erraza, erosoa eta irisgarria baita.
https://www.kursaal.eus/eu/kursaal-kongresu-jauregia/nola-iritsi/