2022 Enpleguaren V. Kongresua

Hizlariak

Alfonso Gurpegui argazkia

Alfonso Gurpegui

Enpleguari, gizarteratzeari eta gizarte-zerbitzuei lotutako jarduera profesional eta zuzendaritza zabala garatu du azken 35 urteetan. Egun, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saileko Enplegu eta Gizarteratze sailburuordea da, eta lehenago Enplegu eta Gizarteratze zuzendaria. Era berean, Gizarte Gaietako sailburuorde eta Gizarte Zerbitzuetako zuzendari izan zen Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailean. Donostiako Udaleko Espazio Publiko, Ekologia eta Jai Jardueren Arloko zinegotzi ordezkaria izan zen, Zeharkako Proiektu eta Programen arduraduna eta Bidasoako Garapen Agentziako Enplegu eta Gizarte Berrikuntza Saileko burua. Irungo Udaleko Herritarrekiko Harremanen eta Gizarte Zerbitzuen Arloko zuzendari profesionala, Bidasoako Garapen Agentziako Enplegu eta Prestakuntza Saileko zuzendari profesionala eta Irungo eta Eibarko Udaleko Lantegi Eskolako zuzendari profesionala.