2022 Enpleguaren V. Kongresua

<

Hizlariak

Mario Mezzanzanica argazkia

Mario Mezzanzanica

Informazio sistemen irakaslea da Milan-Bicoccako Unibertsitatean, eta, 2019ko urritik, Prestakuntza Aurreratuko eta Enpleguko errektoreordea da. 2018tik Estatistika eta Metodo Kuantitatiboen Saileko zuzendaria da. Irakaskuntza- eta ikerketa-jardueretan, big data, negozio-adimena (BI) eta ezagutzaren aurkikuntza (KD) teknikak eta metodologiak aplikatzen ditu, lan-merkatuko, irakaskuntzako eta lanbide-heziketako aplikazioetan arreta berezia jarrita. Nazioko zein nazioarteko hainbat ikerketa-proiektu koordinatu ditu, eta ehun argitalpen zientifiko baino gehiago izan dira horren emaitza. Erakunde publikoek bultzatutako batzorde tekniko eta zientifikoetan parte hartu du, zerbitzu publikoen esparruan proiektu berritzaileak diseinatzeko, kontrolatzeko eta ebaluatzeko eredu eta metodologia berriak aztertzeko helburuarekin.