2022 Enpleguaren V. Kongresua

Hizlariak

Idoia Mendia Cueva argazkia

Idoia Mendia Cueva

Bigarren lehendakariordea eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enpleguko sailburua (2020ko irailetik). Trantsizio demografiko, energetiko eta digitalen ondorioei lotutako enplegu-politika publikoen eraldaketa sakona zuzentzen du legegintzaldi honetan. Zeregin horien ondorioz, enplegu-zerbitzu publikoaren eredu berri bat bultzatu du, baita arlo horretako lege berri bat ere, eta diru-sarrerak bermatzeko sistema arinago bat diseinatu du, prozesu horretan inor atzean gera ez dadin. Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, eta Nazioarteko eta Europako Harremanetan graduondokoa du Amsterdam School of International Relations-en. Gainera, lehen emakumea izan da PSE-EE/PSOE zuzentzen, eta, 2021eko urritik, PSOEren Batzorde Exekutibo Federaleko Ikasketa eta Programen idazkaria da. Euskal eta espainiar politikarekin zerikusia duen liburu bat eta hainbat hitzaurre zein artikulu idatzi ditu, eta txostenak eman ditu Euskadin, Madrilen, Seulen eta Berlinen, enpleguaren berrikuntzari eta gizarte-kohesioari buruz.