Telefono bidezko arreta
Jendaurreko ordutegia
Jendeari arreta emateko ordutegia etenik gabe garatzen da urte osoan zehar, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:30era, abuztuan (14:30ak arte), jaiegunetan, eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.
Telefono-zenbakiak
- Euskal Autonomia Erkidegotik deitzeko: 012/ 945 01 80 00
- Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko lekuren batetik deitzeko: 945 018000
- Atzerritik deitzeko: 00 34 945 018000
Deiaren kostua
2012ko azaroaren 21eko Ebazpenaren arabera (2012ko abenduaren 10eko BOE, 296. zk.), 012 zenbakira egindako deiaren kostua D tarifako modalitateari dagokiona da (deitzen duen harpidedunari ez dio kosturik eragingo).
Euskal Autonomia Erkidegotik kanpora dagoen tokiren batetik deitzen bada 945 018000 telefono-zenbakira, kontratatutako tarifa-motaren araberakoa izango da deiaren kostua. Kontsultatu zure telefonia-operadorearekin.
Horrez gainera, Administrazioak linea espezifikoak jar ditzake, prozedura edo deialdi jakin batzuen koiunturazko beharrei aurre egiteko.
Gainera, zerbitzu telefonikoaren kostua eta ordutegia Zuzenean-Herritarrentzako arreta-zerbitzuaren web-orrian agertuko dira, eguneratuta beti.