Eusko Jaurlaritza

Arreta Telegram bidez (688671234 telefonoan)

Telegram berehalako mezularitza-zerbitzuaren bidez, Eusko Jaurlaritzako Sail desberdinek eskainitako zerbitzuei buruzko informazio orokorra eskaintzen dugu.

Zerbitzu hori erabiltzeko, +34 688671234 telefonoa sartu behar da zure Telegrameko kontaktuetan.

  • Zailak edota konplexuak jotzen diren kontsultak beste arreta-kanaletara bideratuko dira, kasuan-kasuan.
  • Ez da emango identifikazio pertsonala behar duen informaziorik. Datu pertsonalik ere ez dira jasoko. Halako datuak jasotzen badira, berehala ezabatuko dira.
  • Ez zaie erantzungo "txat sekretua" aukeraren bidez bidalitako kontsultei, ezta ahots-mezu grabatuei ere.

Logotipo Telegram

Berehalako mezularitza-aplikazio bat da Telegram. Doakoa da, eta mezu motzetan oinarritua. Kasu zehatz honetan, bide ematen dio herritarren eta «Zuzenean-Eusko Jaurlaritzaren herritarrentzako zerbitzu»ko agenteen arteko komunikazioari, denbora errealean. Testua Internetera konektatutako gailuen bidez bidaltzen da.

Instalatuta ez baduzu, aplikazioa doan deskarga dezakezu zure terminal mugikorreko denda birtualetik:

Zifratze-algoritmoak erabiltzen ditu Telegramek 256 bit-eko gakoekin, baita berezko protokoloa ere (MTProto); haren bidez, gure mugikor eta zerbitzariaren arteko mezuak segurtasunez bidaltzen dira.

Informatikako segurtasuneko adituentzat, informazioa trukatzeko sistema seguruenetako bat da, egun daudenen artean.

Zerbitzua doakoa da. Eusko Jaurlaritzak ez du kostu gehigarririk kobratuko zerbitzuarengatik.

Kontratatuta duzun datu-tarifari lotutako gastu posibleak jakiteko, kontsulta iezaiozu zure telefonia-operadoreari.

  • Urte osoan zabalik. (Erkidegoko jaiegunetan eta abenduaren 24an eta 31n izan ezik).
  • Astelehenetik ostiralera, etenik gabe:
    08:00etatik 19:30era. (Abuztuan salbu: 08:00etatik 14:30era)