2022. Ekonomia zirkularreko berrikuntzarako dirulaguntzak
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Dirulaguntza horiek EAEko industria ingurumenaren ildoan berritzeko dira. Hori izanik aplikazio-eremua, helburu hauek lortzen lagundu nahi dute:
- Ekonomia zirkularraren bidez, berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea, ekoizpen-prozesuetako baliabideen efizientzia ere aintzakotzat hartuta.
- Lehengaien kontsumoa murriztea eta, bereziki, isur daitezen saihestea.
- Enpresa-jarduera iraunkorrak sortzea, EAEko ekonomiaren suspertze berdean lagun dezaten, baita lehiakortasuna hobetzen eta enplegu kualifikatua sortzen ere.
- Lurraldearen ingurumen-erresilientzia handitzea, merkatu globalean erreplikabilitate handia duten soluzio teknologiko berritzaileen bidez.
- Enpresen arteko lankidetzak sendotzea, Europako tresna zirkularrek dakartzaten erronkei eta aukerei hobeto erantzuteko.
Aurrekontuko zuzkidura
1.500.000 eurosPrestazio ekonomikoa
- 1. ildoa. Ekodiseinua eta ekonomia zirkularraren erakustaldia, berrehun mila (200.000) euro.
- 2. ildoa. Ekoberrikuntza estrategikoa, hirurehun mila (300.000) euro.
- 3. ildoa. ETE zirkularra, milioi bat (1.000.000) euro.
Ordainketa-modua:
Dirulaguntza zuzenean ordainduko zaie erakunde onuradunei, jarraian azaldu moduan:
- 1. ildoa, Ekodiseinua eta ekonomia zirkularraren erakustaldia, eta 2. ildoa, Ekoberrikuntza estrategikoa: diruz lagundu daitezkeen kostuen zenbatekoa honela ordainduko da:
- % 50, erakunde onuradunek emandako dirulaguntza onartu ondoren.
- Gainerako % 50a, aurreikusitako behin betiko azken txostena eta dagokion itxiera-memoria ekonomikoa onartu ondoren, 24. artikuluan ezarritako gehieneko epean.
- 3. ildoa, ETE zirkularra: Diruz lagundu daitezkeen kostuen zenbatekoa honela ordainduko da:
- Onuradun bakoitzari (bitarteko eragileari eta ETEa) emandako dirulaguntzaren % 50, parte-hartzaile bakoitzari dirulaguntza emateko ebazpena eman ondoren.
- Gainerako % 50a, aurreikusitako behin betiko azken txostena eta dagokion itxiera-memoria ekonomikoa onartu ondoren.
Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta
Enpresak
Eskakizunak:
-
Honako hauek ezin dira izan onuradunak:
- Krisialdian dauden enpresak, betiere Batzordearen komunikazio honekin bat etorriz: «Krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-dirulaguntzei buruzko Jarraibideak» (2014/C 249/01).
- Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu dirulaguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela, erabaki horren ostean berreskuratzeko agindu bat oraindik betetzeko duten enpresa edo erakundeak.
- Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren (38/2003 azaroaren 17koaren) 13. artikuluan jasotako kasuren batean dauden erakundeak.
- Dirulaguntza edo dirulaguntzak jasotzeko ezintasuna dakarren debeku edo zehapen administratibo edo penalen bat duten erakundeak, baita sexu-bereizkeria egiteagatik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea dela bide agindu bada ere.
-
Erakundeek honako baldintza hauek bete beharko dituzte onuradun izateko:
- Egoitza soziala edo, gutxienez, jarduera-zentro bat Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko instalazioetatik egitea diruz lagundutako jardueren arduradun-lanak.
- 2022ko urtarrilaren 1a baino lehenago eratuta egotea.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. Dirulaguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, behar beste aldiz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoaren arabera. Erakundea ados ez badago, ziurtagiria aurkeztu beharko du, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22. artikuluan ezarritako baldintzen arabera. Errege Dekretu horren bidez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onartu zen.
- Ez egotea laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzea eragozten dion administrazio- edo zigor-arloko zehapen baten pean, edo ez daukala horretarako legezko debekurik.
- Ez jaso izatea zehapen administratibo edo penalik sexu-arrazoiengatik diskriminatzeagatik, eta ez egotea debeku horrekin zigortuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoaren arabera.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean edukitzea.
- Onartutako dirulaguntzaren guztirakoa likidatzen den arte eutsi beharko zaio onuradun izateko baldintzari.
- Armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen ez aritzea, betiere abenduaren 28ko 14/2007 Legean, Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzkoan, ezarritakoari jarraikiz.
- Jarduerarik ez egitea sektore hauetakoren batean: (i) arrantza eta akuikultura, (ii) nekazaritzako produktuen ekoizpen primarioa, eta (iii) nekazaritzako produktuen eraldaketa eta merkaturatzea, 1407/2013 Erregelamenduaren 1.1.c) artikuluan aurreikusitako kasuetan.
- Gainera, 3. ildorako, 200.000 euro baino handiagoa den minimis guztizko dirulaguntza jaso ez izana (deialdi honetan lortutakoa barne), egungo zerga-ekitaldia eta aurreko biak aintzat hartuta. Gehieneko hori 100.000 eurora jaisten da onuraduna errepide bidezko salgaien garraio-eragiketak besteren kontura egiten dituen enpresa bat bada. Beste dirulaguntza batzuekin metatzeko arauak oinarri hauetako 23. artikuluan zehazten dira.
-
Enpresa azpikontratistek betebehar hauek izango dituzte:
- Ez izatea nortasun juridiko propioa duten erakundeak, administrazio publikoaren mendekoak edo harekin lotutakoak.
- Dirulaguntza eskatzen duen erakundean, zuzenean edo zeharka, % 25eko edo goragoko partaidetzarik ez izatea, ezta haren gobernu-organoetan erabakitzeko ahalmenik ere.
- Bitarteko eragilea ez izatea.
Betekizunak
-
Diruz laguntzea eskatu nahi den proiektuaren ezaugarriak zehazteko
Deialdi honetako hautaketa batzordeak erantsitako dokumentazioa aztertu eta ebaluatuko du.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
- Sartu online inprimaki honetara.
-
Diruz laguntzea eskatu nahi den proiektuaren ezaugarriak zehazteko
Deialdi honetako hautaketa batzordeak erantsitako dokumentazioa aztertu eta ebaluatuko du.
-
Honako hauek ezin dira izan onuradunak:
- Krisialdian dauden enpresak, betiere Batzordearen komunikazio honekin bat etorriz: «Krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-dirulaguntzei buruzko Jarraibideak» (2014/C 249/01).
- Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu dirulaguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela, erabaki horren ostean berreskuratzeko agindu bat oraindik betetzeko duten enpresa edo erakundeak.
- Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren (38/2003 azaroaren 17koaren) 13. artikuluan jasotako kasuren batean dauden erakundeak.
- Dirulaguntza edo dirulaguntzak jasotzeko ezintasuna dakarren debeku edo zehapen administratibo edo penalen bat duten erakundeak, baita sexu-bereizkeria egiteagatik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea dela bide agindu bada ere.
-
Erakundeek honako baldintza hauek bete beharko dituzte onuradun izateko:
- Egoitza soziala edo, gutxienez, jarduera-zentro bat Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko instalazioetatik egitea diruz lagundutako jardueren arduradun-lanak.
- 2022ko urtarrilaren 1a baino lehenago eratuta egotea.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. Dirulaguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, behar beste aldiz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoaren arabera. Erakundea ados ez badago, ziurtagiria aurkeztu beharko du, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22. artikuluan ezarritako baldintzen arabera. Errege Dekretu horren bidez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onartu zen.
- Ez egotea laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzea eragozten dion administrazio- edo zigor-arloko zehapen baten pean, edo ez daukala horretarako legezko debekurik.
- Ez jaso izatea zehapen administratibo edo penalik sexu-arrazoiengatik diskriminatzeagatik, eta ez egotea debeku horrekin zigortuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoaren arabera.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean edukitzea.
- Onartutako dirulaguntzaren guztirakoa likidatzen den arte eutsi beharko zaio onuradun izateko baldintzari.
- Armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen ez aritzea, betiere abenduaren 28ko 14/2007 Legean, Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzkoan, ezarritakoari jarraikiz.
- Jarduerarik ez egitea sektore hauetakoren batean: (i) arrantza eta akuikultura, (ii) nekazaritzako produktuen ekoizpen primarioa, eta (iii) nekazaritzako produktuen eraldaketa eta merkaturatzea, 1407/2013 Erregelamenduaren 1.1.c) artikuluan aurreikusitako kasuetan.
- Gainera, 3. ildorako, 200.000 euro baino handiagoa den minimis guztizko dirulaguntza jaso ez izana (deialdi honetan lortutakoa barne), egungo zerga-ekitaldia eta aurreko biak aintzat hartuta. Gehieneko hori 100.000 eurora jaisten da onuraduna errepide bidezko salgaien garraio-eragiketak besteren kontura egiten dituen enpresa bat bada. Beste dirulaguntza batzuekin metatzeko arauak oinarri hauetako 23. artikuluan zehazten dira.
-
Enpresa azpikontratistek betebehar hauek izango dituzte:
- Ez izatea nortasun juridiko propioa duten erakundeak, administrazio publikoaren mendekoak edo harekin lotutakoak.
- Dirulaguntza eskatzen duen erakundean, zuzenean edo zeharka, % 25eko edo goragoko partaidetzarik ez izatea, ezta haren gobernu-organoetan erabakitzeko ahalmenik ere.
- Bitarteko eragilea ez izatea.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Zer egintzen aurka jartzen da?
Erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpen irmoen aurka, hauetako egoeraren bat gertatzen denean:
- Espedientean sartutako dokumentuen eraginez, egitezko errakuntza gertatzea ebazpena ematerakoan.
- Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzea, eta, agiri horiek, ebazpena eman ondoren agertu arren, agerian uztea errakuntza dagoela errekurritutako ebazpenean.
- Ebazpenean funtsezko eragina izatea ebazpenaren aurretik edo ondoren epai irmo baten bidez faltsutzat jotako dokumentu edo lekukotzek.
- Prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo bestelako jokabide zigorgarri baten ondorioz ematea ebazpena, eta epai irmo batek hala aitortzea.
Zer organotan jartzen da?
Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
1. kasuan, lau urte, aurkaratutako ebazpena jakinarazten zaizun egunetik hasita.
Gainerako kasuetan, epea hiru hilabetekoa izango da, dokumentuak ezagutzen direnetik edo epaia irmo bihurtzen denetik hasita.
Zer epe dauka Epaitegiak ebazteko?
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
Justifikazioa proiektua gauzatzeko epea amaitzen denetik gehienez ere hiru hilabeteko epean aurkeztu beharko da.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
-
Proiektuaren amaierako memoria teknikoa (formatu librean)
Ihobe, erakunde kolaboratzaileari egindako lanaren justifikazioa emateko. Barne hartuko ditu bilera-aktak, interes konfidentzialik gabeko entregagaiak, eta konponbide berriaren bizi-zikloaren azterketa, aurreko alternatibarekin alderatuta, ezarritako gutxienekoen eskakizunei jarraituz.
Lortutako emaitzen eta proiektuan aurreikusitako eraginen azken txostena
L1 2022ko emaitzen txostena (DOCX, 146 KB)
Txosten horrek hau dena bildu behar du: emaitzen laburpena; proiektu teknikoaren oztopoak, alderdi kritikoak eta ikaskuntza; hurrengo urratsak; emaitzak jakinarazteko plana; partzuergoak nola baloratzen duen proiektua; epe ertain eta luzerako inpaktuen eta emaitzen zenbatespena eta argitaratu beharreko proiektuaren emaitzen fitxa. Zehaztutako ereduaren arabera aurkeztuko da.
Memoria ekonomikoa
L1 Memoria ekonomikoa INNO-EC2022 (XLSX, 135 KB)
Memorian honako hauek jasoko dira, kostu motaren arabera: onartutako gastuak, baliozkotutako aldaketak –hala badagokio–, baita benetan egindako gastuak ere. Zehaztutako ereduaren arabera aurkeztuko da.
Pertsona eta urte bakoitzeko egindako orduen erantzukizunpeko adierazpena
Langile-gastuen erantzukizunpeko adierazpena (DOCX, 60 KB)
Langileen kostuei dagokienez, hurrengoa aurkeztu beharko da:
- · Pertsona eta urte bakoitzeko egindako orduen erantzukizunpeko adierazpena
- · Bazkide bakoitzaren ordutegi-parteak
- · Ordu horietako bakoitzaren kostu unitarioa eta kostu unitario horren kalkulua, behar bezala egiaztaturik. Horrela, bi gauza ikusi ahal izango dira islaturik: sortutako guztizkoa, eta Gizarte Segurantzak enpresarentzat duen kostua.
Fakturak eta ordainagiriak
Gainerako kostuetarako, hurrengoa aurkeztu beharko da:
- Fakturak eta ordainagiriak
Fakturek 1619/2012 Errege Dekretuan aurreikusitako baldintzak bete beharko dituzte, eta, ildo horretan, honako hauek jaso beharko dituzte: jaulkitzailearen identifikazio-datuak (izena eta IFZ/IFK), faktura zein erakunderen izenean egin den eta haren datuak, IFK, kontzeptua, data, fakturaren zenbakia, BEZa barne duten kontzeptuen xehetasuna (edo salbuespena), zenbatekoa eta sinadura eta/edo zigilua. Era berean, argi eta garbi deskribatuko dituzte gastuaren kontzeptuak, proiektuko diruz lagundutako jarduerak egitearekin zuzenean lotuta egongo direnak. Ez da fotokopiarik edo albaranik onartuko.
-
Proiektuaren amaierako memoria teknikoa (formatu librean)
Ihobe, erakunde kolaboratzaileari egindako lanaren justifikazioa emateko. Barne hartuko ditu bilera-aktak, interes konfidentzialik gabeko entregagaiak, eta konponbide berriaren bizi-zikloaren azterketa, aurreko alternatibarekin alderatuta, ezarritako gutxienekoen eskakizunei jarraituz.
Lortutako emaitzen eta proiektuan aurreikusitako eraginen azken txostena
L2 2022ko emaitzen txostena (DOCX, 146 KB)
Txosten horrek hau dena bildu behar du: emaitzen laburpena; proiektu teknikoaren oztopoak, alderdi kritikoak eta ikaskuntza; hurrengo urratsak; emaitzak jakinarazteko plana; partzuergoak nola baloratzen duen proiektua; epe ertain eta luzerako inpaktuen eta emaitzen zenbatespena eta argitaratu beharreko proiektuaren emaitzen fitxa. Zehaztutako ereduaren arabera aurkeztuko da.
Memoria ekonomikoa
L2 Memoria ekonomikoa INNO-EC2022_eu (XLSX, 126 KB)
Memorian honako hauek jasoko dira, kostu motaren arabera: onartutako gastuak, baliozkotutako aldaketak –hala badagokio–, baita benetan egindako gastuak ere. Zehaztutako ereduaren arabera aurkeztuko da.
Pertsona eta urte bakoitzeko egindako orduen erantzukizunpeko adierazpena
Langile-gastuen erantzukizunpeko adierazpena (DOCX, 60 KB)
Langileen kostuei dagokienez, hurrengoa aurkeztu beharko da:
- Pertsona eta urte bakoitzeko egindako orduen erantzukizunpeko adierazpena
- Bazkide bakoitzaren ordutegi-parteak
- Ordu horietako bakoitzaren kostu unitarioa eta kostu unitario horren kalkulua, behar bezala egiaztaturik. Horrela, bi gauza ikusi ahal izango dira islaturik: sortutako guztizkoa, eta Gizarte Segurantzak enpresarentzat duen kostua.
Fakturak eta ordainagiriak
Gainerako kostuetarako, hurrengoa aurkeztu beharko da:
- Fakturak eta ordainagiriak
Fakturek 1619/2012 Errege Dekretuan aurreikusitako baldintzak bete beharko dituzte, eta, ildo horretan, honako hauek jaso beharko dituzte: jaulkitzailearen identifikazio-datuak (izena eta IFZ/IFK), faktura zein erakunderen izenean egin den eta haren datuak, IFK, kontzeptua, data, fakturaren zenbakia, BEZa barne duten kontzeptuen xehetasuna (edo salbuespena), zenbatekoa eta sinadura eta/edo zigilua. Era berean, argi eta garbi deskribatuko dituzte gastuaren kontzeptuak, proiektuko diruz lagundutako jarduerak egitearekin zuzenean lotuta egongo direnak. Ez da fotokopiarik edo albaranik onartuko.
-
Proiektuaren amaierako memoria teknikoa (formatu librean)
Memoria horretan, bilera-akta, txosten eta entregagai guztiak –egindako lanen irismena balioesteko aukera ematen dutenak– jaso beharko dira.
Proiektuaren komunikazio-memoria
L3 Komunikazio-memoria 2022 (DOCX, 94 KB)
Bertan, lan-metodologia, parte-hartzaileak eta lortutako emaitzak jasoko dira.
Memoria ekonomikoa
L3 Memoria ekonomikoa INNO-EC2022_eu (XLSX, 124 KB)
Memorian honako hauek jasoko dira, kostu motaren arabera: onartutako gastuak, baliozkotutako aldaketak –hala badagokio–, baita benetan egindako gastuak ere. Zehaztutako ereduaren arabera aurkeztuko da.
Pertsona eta urte bakoitzeko egindako orduen erantzukizunpeko adierazpena
Langile-gastuen erantzukizunpeko adierazpena (DOCX, 60 KB)
Bitarteko eragilearen langileen kostuei dagokienez, hurrengoa aurkeztu beharko da:
- Pertsona eta urte bakoitzeko egindako orduen erantzukizunpeko adierazpena
- Bazkide bakoitzaren ordutegi-parteak
- Ordu horietako bakoitzaren kostu unitarioa eta kostu unitario horren kalkulua, behar bezala egiaztaturik. Horrela, bi gauza ikusi ahal izango dira islaturik: sortutako guztizkoa, eta Gizarte Segurantzak enpresarentzat duen kostua.
Fakturak eta ordainagiriak
Gainerako kostuetarako, hurrengoa aurkeztu beharko da:
- Fakturak eta ordainagiriak
Fakturek 1619/2012 Errege Dekretuan aurreikusitako baldintzak bete beharko dituzte, eta, ildo horretan, honako hauek jaso beharko dituzte: jaulkitzailearen identifikazio-datuak (izena eta IFZ/IFK), faktura zein erakunderen izenean egin den eta haren datuak, IFK, kontzeptua, data, fakturaren zenbakia, BEZa barne duten kontzeptuen xehetasuna (edo salbuespena), zenbatekoa eta sinadura eta/edo zigilua. Era berean, argi eta garbi deskribatuko dituzte gastuaren kontzeptuak, proiektuko diruz lagundutako jarduerak egitearekin zuzenean lotuta egongo direnak. Ez da fotokopiarik edo albaranik onartuko.
-
Betekizunak
- Proiektuaren azken justifikazioa egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta) aurkeztu beharko dute dokumentazio hori, proiektua gauzatzeko epea amaitzen denetik gehienez ere hiru hilabeteko epean.
- Kanpo-aholkularitzarekin lotutako gastuak justifikazio-agiriak entregatzeko epearen barruan bakarrik egin/fakturatu ahal izango dira.
- Proiektuaren gastuak (langile-gastuekin zerikusia dutenak izan ezik) egiaztatzeko, fakturen eta merkataritzako trafiko juridikoan balioa duten edo administrazio-eraginkortasuna duten froga-balio bereko gainerako dokumentuak erabiliko dira, eta ezinbestekoa izango da proiektua gauzatzeko onartutako jarduketak egin direla egiaztatzen duen faktura aurkeztea.
Justifikazioarekin hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, sartu zerbitzu elektronikora Nire karpetan eta aurretik prestatu dituzun dokumentuak erantsi.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.