Hezkuntza Saila

Leintz

Gipuzkoako hego-mendebaleko ibarra. Mugak: iparraldean Arrasate, ekialdean Oñati, hegoaldean Barrundia (Araba) eta Leintz-Gatzaga, eta mendebalean Aramaio (Araba). Deba eta Urkulu ibaiek zeharkatzen dute hegoalde iparralde. 1.000 metro inguruko mendiek inguratzen dute: Andarto (1.089 m), Aranguren (1.163 m), Kurutzeberri (1.155 m), Amuategigaña (1.187 m) eta Mugarriluze (1.104 m). Aretxabaleta eta Eskoriatzako udalerriek osatua da egun Leintz ibarra. 10.009 biztanle ditu guztira. Euskara, bizkaiera; euskaldunak % 50. Ekonomia jarduera nagusia industria da. Aipaturiko bi udalerriez gainera Arrasate eta Leintz-Gatzaga udalerriek ere osatua zen Leintz ibarra, lehenengoa 1260. urtean eta bigarrena 1331n bereizi ziren arte.