Hezkuntza Saila

Leino, Eino

Finlandiar poeta, eleberrigilea eta saiakera idazlea (Paltamo, Ouluko herrialdea, 1878 - Tuusula, 1926). Helsinkiko unibertsitatean ikasketak egin ondoren egunkari liberaletan lan egin zuen kritikari gisa. Finlandiako alegietan oinarrituriko poema lirikoak idatzi zituen batez ere. Obra nagusiak: Maaliskuun lauluja (1896, Martxoko kantuak), Helkavirsiä (1903), Talviyö (1905, Neguko gaua), Halla (1908, Ihintza) eta Simo Hurtta (1904-1919, Simo polizia).