Hezkuntza Saila

Lefebvre, Henri

Frantses filosofo eta soziologoa (Hagetmau, Landes, 1901 - Paue, 1991). Frantziako alderdi komunistako teorialari nagusia izan zen, 1958an alderditik egotzi zuten arte. Lefebvreren iritziz, filosofia eta langile iraultzaren arteko zubia eskaintzen du marxismoak, gizartea bere osotasunean aztertzen duen jakintza den neurrian. Lefebvrek gaur egungo gizarteko egiturak aztertu zituen eta “gidaturiko kontsumo gizarte burokratikotzat” jo zuen gaur egungo gizarte sistema. Haren arabera, etengabeko kultura iraultzaren bidez baizik ez da gaindituko burges ideologiaren alienazioa. Obra nagusiak: La Conscience mystifiée (1936), Le Matérialisme dialectique (1939) eta La Somme et le Reste (1959).