(Lat., Johannes Faber Stapulensis) Frantses teologoa eta humanista (Etaples, Pikardia, 1450 - Nérac, ?). Parisko unibertsitatean ikasketak egin ondoren Italiara joan zen eta italiar humanistekin harremanetan jarri zen. Parisa itzulita filosofia irakasle izan zen. Lehen aldiz itzuli zuen frantsesera Itun Berria eta eragin handia izan zuen Lutero, Calvino eta Zwinglio teologoengan. Bibliaz egin zituen gogoetek erreformarako bidea zabaldu zuten.