Hezkuntza Saila

Lee, Robert Edward

Estatu Batuetako militarra (Stratford House, Virginia, 1807 - Lexington, Virginia, 1870). West Poin-en ikasketak egin eta Mexikoko kanpainan borrokatu ondoren (1847), West Point-eko komandante izendatu zuten. Estatu Batuetako Banakuntzako gerrako konfederatuen osteko buru egin zuten eta gerrako estrategarik handienetakoa izan zen. Hainbat garaipen sonatu lortu ondoren (Richmond, Fredericksburg, Chancellorsville), Washingtongo hirirantz abiatu zen, baina Gettysburg hiriko gudua galdu eta Richmonden setioa ezarri zioten. Defentsa gogorra antolatu bazuen ere amore eman behar izan zuen 1865ean.