Frantses arkitektoa (Paris, 1612 - Paris, 1670). XVII. mendeko Frantziako arkitekto ospetsuena. Frantziako Luis XIV.aren eraikuntzen zuzendaria izan zen. Beste lan askoren artean Versaillesko jauregiaren diseinua eta Louvreko berrikuntza lanak egin zituen, eta Vaux-le-Vicomte jauregia eraiki zuen.