Hezkuntza Saila

Lazkano, Jesus Mari

Gipuzkoar margolaria (Bergara, 1960). Arte Ederretako irakaslea da. Errealitatearen mugan diruditen paisaiak margotzen ditu gehienbat, horien bidez denborari buruzko hausnakerta eragin nahirik. Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo ere maiz erakutsi ditu bere lanak. 1999an 1992tik 1999ra egindako lanez osatutako erakusketa eratu zuen Bilbon, De los tiempos izenburupean. Erakusketak, kronologikoki eraturik, Lazkanoren azken urteetako lanaren nondik norako nagusiak aurkezten zituen, negutegietako izadi hiletatik hasi eta Italiako aniztasun arkitektonikoan inspiratutako lanik berrienekin amaituz.