Hezkuntza Saila

Lavigerie, Charles-Martial-Allemand

Lapurtar elizgizona eta kardinala (Baiona, 1825 - Aljeria, 1892). Larresoroko apaizgaitegian eta Parisen ikasi ondoren, elizako historia erakutsi zuen Sorbonan eta Siriako Ekialdeko Eskoletako zuzendari izendatu zuten ondoren. 1863an Nancyko apezpiku egin zuten eta 1867an Aljerreko artzapezpiku. 1868an Aita Zurien ordena sortu zuen eta 1869an Afrikako Ahizpa Misiolarien ordena Ipar Afrikako lurraldeak kristautzeko. 1882an kardinal egin zuten eta 1884an Tunisiako elizako buru, Alrer eta Kartagoko lurraldeak frantses kolonialisten mendean geratu ondoren. 1889an esklabotasuna kondenatu zuen eta eliza katolikoaren eta Frantziako errepublikaren arteko hurbilketaren aldeko izan zen.