Hezkuntza Saila

Lavalleja, Juan Antonio

Uruguaiko abertzalea (Santa Lucia, Minas, 1780 - Minas, 1853). Portugaldarren aurka borrokatu zen 1816an atxilo hartu zuten arte. Brasilen independentzia lortu zenean aske geratu zen eta 1825ean beste 32 lagunekin lehorreratu zen Uruguaiko Ekialdeko Zerrenda delakoan. Brasildarren aurka altxatu zuen herria, bi garaipen militar lortu eta Uruguaiko independentziaren aldeko aldarrikapena onartua izatea lortu zuen. 1832-1834 urteetan Rivera lehendakariaren aurka borrokatu zen zurien buruzagia zela, baina gerra galdu ondoren Brasila erbesteratu behar izan zuen bigarrenez. 1836an Uruguai inbaditu zuen eta bertako gobernuburu izan zen Rivera eta Floresekin batera (1853).