Hezkuntza Saila

Latorre Lozano, Fernando

Bizkaitar opera kantaria, baritonoa (Bilbo, 1966). Bilboko Kontserbatorio Nagusian amaitu zituen kantu ikasketak. Aldi berean, piano, biola eta konposizio ikasketak ere egin zituen. 1992an, Espainiako Kultura Ministerioaren beka bati esker, Fernando Bandera maisuarekin hobetu zuen bere teknika Milanen. Beste hainbat ikastarotan ere parte zuen irakasle onenen eskutik. Italian zehar hainbat kontzertu eskaini ondoren, 1995ean Milango Teatro Alla Scalako Koruko kide izan zen urtebetez. Hainbat operatan kantatu du: Verdiren Otello, La Traviata, Rigoletto, Don Carlo; Berliozen La Damnation de Faust; Bizeten Carmen; Donizettiren Lucia de Lammermoor, L'elisir d amore; Giordanoren Fedora; Gounoden Romeo et Juliette; Maseneten Le Cid; Mozarten Txirula miragarria; Rossiniren Il Barbiere de Siviglia; Pucciniren Tosca; Straussen Der Rosenkavalier, etab. Ganbera, kontzertu eta oratorioetan ere parte hartu izan du. Gustavo Tambasciok zuzendutako Una furtiva lacrima lanean parte hartu berri du Plácido Domingo kantariaren ondoan.