Hezkuntza Saila

Lasarte Arana, Jose Maria

Gipuzkoar legegizona eta politikaria (Donostia, 1912 - Donostia, 1974). ELA-STV sindikatuko abokatua eta Euzko Alderdi Jeltzaleko diputatua zen, Madrilgo Parlamentuan, gerra zibila hasi zenean (1936). Eusko Jaurlaritzako informazio zerbitzuko buru izan zen gerra amaitu arte eta, erbestean Boletín OPE (Oficina de Prensa de Euzkadi) informazio bulegoa sortu zuen Parisen. 1946an, Eliodoro de la Torreren lekua hartu zuen Eusko Jaurlaritzan, kontseilari gisa, eta Venezuelara jo zuen 1952an, kargu hura utzi ondoren.