Gipuzkoar politikaria eta historiagilea (Donostia, 1832 - Madril, 1918). Mandas eta Villanuevako dukea izan zen. Liberala zen, jarrera iluna agertu zuen euskal foruen aurrean eta monarkiaren alde jokatu zuen beti. Cánovas del Castillo-ren adiskide eta laguntzaile izan zen, ministro 1879-1881. urteetan eta Espainiako enbaxadore Parisen (1890) eta Londresen (1895). Hildakoan Donostiako hiriari utzi zizkion Kristinaenea etxaldea eta parkea eta bere liburutegia (18.000 liburukitik gora).