Hezkuntza Saila

lapaitz

iz. Bot. Poligonazeoen familiako Rumex generoko zenbait belar landarearen izena. Rumex Friosi, R. tuberosus eta R. tingitanus dira ezagunenak. Uztao eta zaingorri izenez ere ezagutzen dira. Sustrai luzea eta sendoa dute, kolorez arrea; zurtoina berriz tentea, koskorduna eta gorrixka, eta hostoak zabalak, osoak eta bilkariak. Fruitutzat xafla txiki biribilak dituzte; umotzean gorri marroixkak izaten dira. Goiko albo-zurtoinak fruituz beteak izaten dituzte. Belardietan eta erreka ondoetan hazten dira batez ere; kalte handia egiten dute belardietan.