Hezkuntza Saila

Laotse

Txinatar filosofoa (K.a. VI. m.). Txu-ko enperadorearen gorteko liburuzaina eta artxibo arduraduna izan zen. Tradizio taoistaren arabera, bere gizarteko ohiturak gaitzesten zituela eta, lanpostua utzi zuen, eta sartalderantz aldendu zen betiko bufalo baten gainean. Mugako zaindariari oroigarri gisa utzi omen zion Tao Tê-king («Tao» eta «Te»ri buruzko idatzia) liburua, taoismoaren oinarria dena. 5.000 karakteretan idatzitako saiakera da, eta 81 ataletan dotrinaren oinarriak banan-banan eztabaidatzen ditu. Geroago, taoisten arabera, Laotse Indiara joan omen zen; han, bere dotrinak budismoari hasiera eman omen zion. ik. taoismo.