iz. Zool. Prosobrankioen ordenako eta murizidoen familiako soinbera (Murex trunculusedo M. brandaris). Kusku lodi arantzatsua izaten du, 80 mm inguru zabala. Aireko oxigenoarekin nahastean purpura koloreko bihurtzen den isurkari zuri bat botatzen du. Tindagai gorriak lortzeko erabili izan da gai hori.