Hezkuntza Saila

Klug, Aaron

Britainiar kimikaria (Johannesburgo, Hegoafrika, 1926). Ingalaterran, Cambridgeko Unibertsitatean, egin zituen ikasketak (1951). Gero Rosalind Franklinen hasi zen lanean, material biologikoei buruzko ikerketak eginez, X izpien difrakzio diagramen bitartez. 1962an Medical Research Council zentroan biologia molekularreko laborategian hasi zen lanean, eta 1978an molekula egituren ikerketa saileko zuzendaritza lortu zuen. Gai konposatu molekularrak ezagutzeko prozedurak landu zituen. Azido nukleikoz eta proteinez eratutako konplexuak aztertu zituen, eta konplexu horien egiturak, prozedura kristalografikoen bidez. Kromosometako geneen ordenamendua argitzea lortu zuen, eta baita beren egiturak informazio genetikoaren adierazpen selektibora egokitzea ere. Horregatik guztiagatik Kimikako Nobel saria jaso zuen 1982an.