Hezkuntza Saila

Kluge, Hans Günther von

Alemaniar mariskala (Poznan, 1882 - Metz, 1944). Polonia, Frantzia eta Errusiako kanpainetan parte hartu zuen. Aliatuek Normandiatik eraso zutenean, Rundstedt-en lekua hartu zuen mendebaleko frontean. 1944ko uztailaren 20an Hitler-en kontra izandako konplotarekin ados agertu baitzen, bere buruaz beste egin zuen.