Hezkuntza Saila

klostridio

iz. Biol. Bastoitxo itxurako bakterio generoa. Genero honetako bakteriek esporak eratzen dituzte eta anaerobioak dira. Gizakiaren eta beste animalia batzuen hesteetan bizi dira bizkarroi, eta indar handiko exotoxinak sortzen dituzte. Klostridio ezagunenak C. botulinum (pozoidura larria eragiten duen toxina sortzen duena) eta C. teetani (tetanos eritasuna sortzen duena) dira.