iz. Teknol. Antzinako Egiptoko eta Babiloniako garaietatik XVIII. mendea arte erabili izan zen urezko erlojua. Oinarrizko egituran, ontzi baten hondoan egindako zulo txiki batetik urak ihes egiteko hartzen duen denboraren arabera neurtzen dira aldiak. Era askotako klepsidrak egin ziren antzinatean.