Hezkuntza Saila

Laguntza zerbitzuak

Berritzeguneak, Laguntza Zerbitzu gisa eratuak, hezkuntzaren berrikuntzarako eta hobekuntzarako erabiliko diren tresnak dira. Beraien jarduera-eremua Euskal Autonomia Erkidegoko Ikastetxe guztiak izango dira, sare publikokoak nahiz pribatuakoak.

Ikusteko urritasuna duten ikasleak hezkuntzan barne hartzeko baliabidetegien helburu nagusia zera da: ikusteko urritasuna duten ikasleak hezkuntzan barne hartzea lortzea, eskolaren esparruan nahiz gizartean. Hezkuntza-komunitateko eragile guztiei eman beharko diete aholku eta horiekin guztiekin esku hartu beharko dute. Gainera, ikaslearen hezkuntza-ingurunean eragin beharko dute, horiek benetan hartzeko barne. Horrezaz gain, ikaslearen ikasteko eta irakasteko prozesua erraztu behar dute eta behar duten berariazko laguntza eskaini. Xede izango ditu, halaber, irakasleei eta ikastetxeetako bestelako profesionalei aholku ematea, familiei orientabidea eskaintzea eta beren prestakuntza hobetzeko eguneratzeko ekintzetan parte hartzea. Zentro hauen eginkizunak, martxoaren 1ko 40/2005 Dekretuan zehazten dira (EHAA, 2005-03-10)

Honakoei eskaintzen diete hezkuntzalaguntza eta aholkularitza:

  • Ikusteko urritasuna duten ikasleak eskolatzen dituzten eta unibertsitatekoak ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeei.
  • Ikastetxeetan itsu diren edo ikusteko urritasuna duten ikasleei arreta zuzenean eskaintzen dieten hezkuntzako profesionalei eta gisa horretako ikasleak hezteko prozesuan esku hartzen duten hezkuntza-komunitateko eragileei.
  • Itsu diren edo ikusteko urritasuna duten Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleei, unibertsitatekoa ez den irakaskuntzako hezkuntza-etapa edo -maila guztietan eskolatutakoei, ikastetxe publikoetan nahiz itunpekoetan eskolatutakoak izan.
  • Helduen Hezkuntzako eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako ikasleei.
  • Itsu izatetik edo ikusteko urritasuna izatetik eratorritako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen familiei, dagozkien tutoreekin eta, hala badagokio, dagokien Berritzeguneko hezkuntza-premia berezietako aholkulariekin batera.

Zentroak

Ospitaleko eta Etxeko Hezkuntza Arretarako eta Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Lurralde Zentroen xedea da medikuaren aginduz ospitale batean dagoelako, etxean suspertzen dagoelako edo programa terapeutiko-hezigarri batean dagoelako erregularki bere ikastetxera joaterik ez duten ikasleei hezkuntza-mailako laguntza eskaintzea. Zentro hauen eginkizunak, abenduaren 26ko 266/2006 Dekretuan (2007-01-05eko 4 zbk EHAA) zehazten dira.

Hiru esparrutan antolatzen dute beren funtzionamendua

  • Ospitaleko laguntza-esparrua, hau da, Autonomia Erkidegoko zenbait ospitaletan garatzen diren hezkuntza-mailako laguntza-gelak biltzen dituena.
  • Etxeko laguntza-esparrua, xedea duena medikuaren aginduz etxean ospitale-erregimenean dagoelako edo etxean suspertzen dagoelako erregularki bere ikastetxera joaterik ez duen ikasleari arreta eskaintzea
  • Arreta teraupeutiko-hezigarriaren esparrua, Eguneko Unitateetan esku hartzen duena, Euskal Autonomia Erkidegoko Haur eta Gazteen Osasun Mentaleko Sarearen eta hezkuntza-sistemaren arteko lankidetzatestuinguruetan

Zentroak