Unitate arduraduna eta xedea
Unitate arduraduna
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saileko Herritarrak Artatzeko eta Administrazioa Berritzeko Zuzendaritza arduratuko da Zerbitzuen Karta hau onartzeaz, jarraipena egiteaz eta kudeatzeaz.
Xedea
Zuzeneanen eginkizun nagusia da Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa koordinatzea, sinplifikatzea eta eskuragarri jartzea, erabilitako kanala edozein dela ere, bai eta administrazio-dokumentazioa izapidetzea ere, hartzaileei helaraziz.
Gure helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak herritarrei arreta emateko bikaintasun- eta kalitate-mailarik onenak lortzea, pertsonentzako pertsonek emandako zerbitzu bat eratuz, horizontala eta integrala, kanal anitzekoa eta herritarren beharretarako proaktiboa, arretaren homogeneotasuna bermatuz erabilitako kanala edozein dela ere.
Azken aldaketako data: