Eskumenak eta transferentziak
Inprimatu213/1982 DEKRETUA, abenduaren 6koa (Dekretu horren bidez, Gizarte Segurantzan sartu gabeko mutualitateen arloan Estatuak betetzen zituen eginkizunak eta zerbitzuak Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen)
Identifikazioa
- Egoera: Eginda
- Transferentziaren urtea: 1982
- Gaia: Osasuna eta Gizarte Segurantza
- Jardun-eremua: Osasuna; Lan, Enplegu eta Gizarte Segurantza
Euskal Autonomia Erkidegoak Estatuko Administrazioak betetzen zituen eginkizunak beteko ditu, Gizarte Segurantzan sartu gabe dauden eta baltzu-egoitza EAEn duten mutualitateei dagokienez.
Era berean, federazioei, elkarteei edo erakunde horien taldeei buruz Estatuko Administrazioari dagozkion eskumenak erabiliko ditu Euskal Autonomia Erkidegoak, betiere, aurreko paragrafoan ezarritako baldintza betetzen badute.
Horretarako, Gizarte Segurantzan sartu gabeko mutualitatetzat joko dira gaur egun 1941eko abenduaren 6ko Legearen menpean dauden elkarteak, betiere, mutualitate izen horrekin edo beste batekin, eta irabazteko asmorik gabe, gizarte-aurreikuspeneko edo ongintzako jardueraren bat egiten badute, eta, gainera, bestelako erakundeek edo babesleek edota bazkideek zuzenean egindako ekarpenen bidez, gertatu ahal diren ustekabeko edota aurreikusteko moduko egoeretatik eta gertaeretatik bazkideak eta ondasunak babesteko helburua badute.
Araudia
- Autonomia-araua: 213/1982 DEKRETUA, abenduaren 6koa (Dekretu horren bidez, Gizarte Segurantzan sartu gabeko mutualitateen arloan Estatuak betetzen zituen eginkizunak eta zerbitzuak Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen)
- Estatu-araua: 3228/1982 ERREGE DEKRETUA, urriaren 15ekoa (Gizarte Segurantzan sartu gabeko mutualitateen arloan Estatuak betetzen zituen eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa).
Lotutako transferentziak
Eskumenen konfigurazioa
- Autonomia Estatutua: 10.23. artikulua
- Konstituzioa: ---
- Euskal Autonomia Erkidegoko Legeak:
- Estatuko Legeria:
- Jurisprudentzia:
- Pentsio planen araudiari buruz KAk emandako epaia
- STC 65/1987 Entidades de Previsión Social
- Laburpena KAE 86/1989 Mutualitateak
- STC 86/1989 Ley de Ordenación de Seguros Privados. Sociedades Mutuas, Mutualidades de Previsión social y Cooperativas de Seguros
- STC 35/1992 Reglamento de Ordenación del Seguro Privado
- STC 220/1992 Mutualidades de previsión Social
- STC 206/1997 Planes y Fondos de Pensiones
- STC 66/1998 Reglamento de Planes y Fondos de Pensiones
- STC 139/2005 Planes de pensiones del personal funcionario y laboral de las AA.PP.
- STC 173/2005 Ordenación y supervisión de los seguros privados