Arautegia
Inprimatu195/1990 DEKRETUA, uztailaren 24ekoa, trasferentzien ondorioz beste Administrazio Publikoetatik datozen funtzionariak Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Kidegoetan sartzea ezartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia-Garapena
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 179
- Hurrenkera-zk.: 2604
- Xedapen-zk.: 195
- Xedapen-data: 1990/07/24
- Argitaratze-data: 1990/09/06
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak 36.2 atalean eta gehigarrizko erabakietatik bigarrenean dionenez, transferentizien ondorioz Euskal Administrazio Publikoetan sartu diren edo sar daitezen beste Administrazui Publikoetako funtzionariek sarty direneko Administrazioko funtzionari-egoera lortuko dute, lehen zuten Kidego edo Eskalako Taldea gordeko zaiela, baita izendatuta zuten mailari datxezkon diru-eskubideak ere. Halaber, Lege horrek, aldibaterako xedapenetatik bigarrenean, urtebeteko epea finkatzen du indarrean sartzen denetik, Jaurlaritzak funtzionari talde hori sartzeko agindua eman dezan. Nolanahi ere, funtzionari horiek gaur egun diharduteneko lanpostuei atxikita jarraituko dute. Legean ohartemandakoa orokorra denez, beharrezko gertatzen da zenbait arau finkatzea, beste Administrazui Publikoetatik datozen funtzioanri guztiak euskal funtzio publikoaren egituran eta antolaeran benetan sartzeko erizpide berdinak zehazteko. Bestalde, 1989.eko azaroaren 24ean Funtzio Publikoko Euskal Batzordea osatu zen. Organu hori Lege horren bidez sortzen da eta bertan adierazten denez aholkularitzarako, Euskal Administrazio Publikoetako lanarigoarekiko politika osatzen duten neurriak koordinatzeko eta bere zerbitzupeko langileak partehartzeko organua da. Batzordeak, besteak beste, Jaurlaritzak onartu behar dituen eta funtzio publikoaren arloan eragina duten xedapen orokorren proiektuekiko erizpen-txostena eman beharko du hilabeteko epearen barruan. 1990.eko maiatzaren 18an igorri zitzaion proiektua aipatutako Organuari eta honek 1990.eko maiatzaren 30ean eman zuen ezinbesteko erizpen-txostena. Aldibaterako xedapenetatik bigarrenean datzan aginduaren indarrez, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburuaren saloz eta Jaurlaritzak 1990.eko uztailaren 24ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Dekretu hau ondoren adierazten direnentzat izango da erabilgarri: beste Administrazio Publikoetatik etorri eta Autonomi Elkarteetako zerbitzuen administrazio egoeran edo antzeko egoeran 1989.eko uztailaren 29an Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiaren edo bere Autonomiadun Orga nuen zerbitzupean zeudenentzat, eta halaber, transferentzien ondorioz, egun horreaz gero zerbitzuak betetzera pasatu direnentzat, osasun, irakaskuntza eta ikerkuntza langileak honetatik kanpo gelditzen direla. 2. atala.- Aurreko atalak aipatzen dituen funtzionariek Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiko berenezko funtzionari maila lortuko dute eta uztailaren 6ko 6/1989 Legraren xedapen gehigarrietatik Iehenengoan ohartemandako Kidegoetan sartuko dira, datozeneko kidego edo Eskalaren arabera eta izendatutako ihardunen berditiketaren arabera. 3. atala.- Aurreko ataletan aipatutako funtzionariek jatorrizko Kidego edo Eskalako sailkapen Taldeari eta aitortuta duten norbere mailari darizkion diru eskubideei eutsiko diete eta Euskal Autonomi Elkarteko funtzio publikoari buruzko legeen pean egongo dira. Funtzionari horiek, halaber, jatorrizko gizarte prebizinoko erregimenari eutsiko diote. 4.- atala.- 1. atalak aipatzen dituen funtzionariak uztailaren 6ko 6/1989 Legearen xedapen gehigarrietatik lehenengoan ohartemandako Kidegoetan sartuko dira, ondoren zehazten diren betekizunen arabera: a) Bere garaian sartzeko titulazio berdina edo titulo espezifiko berdina/berdinak beharrezko izan zituzteneko Kidego edo Eskalaren barruan egotea. b) Jatorrizko Kidego edo Eskalari aitortutako eginkizunak eta Autonomi Elkarteko Administrazioko Kidegori aitortutakoak antzekoak edo berdinak izatea. 5. atala.- 1.- A Taldean sartzeko 6/1989 Legearen 43. atalean eskatutako titulazio maila duten eta Dekretu honen I eta II. Eraskinetan adierazitako kidego, eskala, subeskala, talde, azpitalde, kategoria edo lanpostuen barruan dauden funtzionariak Autonomi Elkarteko Administrazioetako Administrazioko Goimailako Kidegoan edo Goimailako Teknikarien Kidegoan sartuko dira, hurrenez hurren. 2.- B Taldean sartzeko 6/1989 Legearen 43. atalean eskatutako titulazio maila duten eta Dekretu honen III eta IV. Eraskinetan adierazitako kidego, eskala, subeskala, talde, azpitatlde, kategoria eta lanpostuen barruan dauden funtzionariak Autonomi Elkarteko Administrazioko Administrazio Kudeaketako Kidegoan edo Erdimailako Teknikari Kidegoan sartuko dira, hurrenez hurren. 3.- C Taldean sartzeko 6/1989 Legearen 43. aralean eskatutako titulazio maila duten eta Dekretu honen V eta VI. Eraskinetan adierazitako kidego, eskala, subeskala, talde, azpitalde, kategoria eta lanpostuen barruan dauden funtzionariak Autonomi Elkarteko Administrazioko Administrazio Kidegoan eta Erdimailako Teknikari Laguntzaileen Kidegoan sartuko dira, hurrenez hurren. 4.- D Taldean sartzeko 6/1989 Legearen 43. atalean eskatutako titulazio maila duten eta Dekretu honen VII. Eraskinean adierazitako kidego, eskala, subeskala, talde, azpitalde, kategoria eta lanpostuen barruan dauden funtzionariak Autonomi Elkarteko Administrazioko Administrari Laguntzaileen Kidegoan sartuko dira. 5.- E Taldean sartzeko 6/1989 Legearen 43. atalean eskatutako titulazio maila duten eta Dekretu honen VIII. Eraskinean adirazitako kidego, eskala, subeskala, talde, azpitalde, kategoria eta lanpostuen barruan dauden funtzionariak Autonomi Elkarteko Administrazioko Menpekoen Kidegoan sartuko dira. 6.- Halaber, 4. atalean finkatutako eskakizunak betetzen dituzten eta II, IV edo VI. Eraskinetan agertzen ez diren kidego, eskala, subeskala, talde, azpitalde, kategoria edo plaza duten funtzionariak Administrazio Goimailako Kidegoan, Administrazio Kudeaketako Kidegoan eta Administrazio Kidegoan sartuko dira, jatorrizko Kidego eta Eskalei atxikitako eginkizunen arabera. 6. atala.- 1.- Aurreko atalean aipatutako kidego, eskala, subeskala, talde, azpitalde, kategoria edo plazei atxita dauden eta 6/1989 Legearen 43. atalak aipatzen duen titulazio nahikoaren eskakizuna betetzen ez duten funtzionariak ihardunez dagozkien Kidegoetan sartuko dira, trnsferentzia egiterakoan atxikita zeudeneko sailkapen taldeari eutsiko diotelarik; baina, Kidego horietatik edozeinetan satzea bere zernolako bereziei begira egingo da. Aurreko atalean ohartemandako langileen sarrerak ez du kentzen 6/1989 Legearen 43. atalean ezartzen den Talderako titulazio mailaren eskakizuna egiaztatu beharra,gaur egun betetzen dituztenak ez diren beste lanpostu batzuk bete ahal izateko 2.- Nolanahi ere, funtzionari horiei Dekretu honen 3. atalean beste funtzionarientzat ohartematen diren bermeak aitortuko zaizkie. XEDAPEN GEHIGARRIAK Lehenengoa.- Euskal Administrazio Publikoek bere baitan diharduten transferitutako funtzionariak sartuko dituzte Dekretu honetan ezarritakoaren arabera. Bigarrena.- Estatuko Administraziotik datozen eta Nekazaritza Hazkundeko Monitoreen eta Nekazaritza Hazkundeko Etxeko Ekonomiako Ajenteen Eskalen barruan dauden funtzionariak Erdimailako Teknikarien Sailean (B Taldean) sartuko dira, bakoitzaren zernolako bereziei begira eta ez talde gisa; eta hori guztiori, eginkizun eta titulazioari begira Industria Maisutzako Eskaletako Lantegi Maisuen eskakizun berberak betetzen baitituzte eta Eskala hauek Administrazio Publiko ezberdinetan B sailkapen taldeari atxikita agertzen baitira. Aurrekoak ez du kentzen 6/1989 Legearen 43. atalean ezartzen den Talderako titulazio mailaren eskakizuna egiaztatubeharra, gaur egun betetzen dituztenak ez diren beste lanpostu batzuk bete ahal izateko. Hirugarrena.- Dekretu honek aipatzen duen benetako sarrera egin dadin, sarreraren datuei buruz dagozkien anotazioak egingo dituzte funtzio publikoaren arloan oganu eskudunek interesdun bakoitzaren espedientean. Laugarrena.- Dekretu honen indarrez uztailaren 6ko 6/1989 Legearen Xedapen Gehigarrietatik Lehenengoan oharternandako Kidegoetan sartzen diren funtzionariak, gaurrarte bete duten lanpostuei eutsiko diete, izaera eta baldintza berdinetan. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburuaren Aginduz zehaztuko da prozedura Dekretu honek aipatzen dituen funtzionariak Autonomi Elkarteko Administrazioko kidegoetan benetan sartzeko, Dekreto honetan bertan ezartzen diren ohartemateen arabera. Bigarrena.- Nolanahi ere, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburuari baimena ematen zaio araudi hau garatzeko. Hirugarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren AIdizkarian argitara dadin egunaren biharamonean hartuko du indarra Dekretu honek. Gasteiz, 1990.eko uztailak 24. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDNZA GARRO. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.I. ERASKINA A Taldea. Administrazio Goimailako Kidegoa - Estatuko Administrari Zibilen Goimailako Kidegoa. - Idazkaritza Nagusiko eta Sarrera Idazkaritzako Subeskalak. - Toki Gorporazioetako Administrazio Nagusiko Goimailako Teknikariak. - Autonomiadun Erakundeen Kudeaketarako Goimailako Teknikoa. - Zerbitzu Sozioprofesionaletako Erakunde mailako Administrazioko Goimailaku Teknikariak ezabatuko dena).II. ERASKINA A Taldea. Goimailako Fakultatiboen Kidegoa. - Arkitektoak. - Estatuko Ekonomilariak. - Espezialitate guztietako Goimailako Ingeniariak. - Estatuko Finantz Ikuskariak. - Estatuko Legelarien Goimailako Kidegoa edo Estatuko Legelarien beste Kidego edo Eskalak. - Toki Gorporazioetako Administrazio Bereziko Goimailako Teknikariak. - Autonomiadun Erakundeetako Goimailako Teknikari Fakultatiboak edo Goimailako Titulodunak, bere lanbide espezifikoaren gai diren baina destinoa lortu duten Administrazioan orokorrak edo amankomunak ez diren eginkizunak izendatuta dituztenak.III. ERASKINA B Talea. Administrazio Kudeaketako Kidegoa. - Estatuko Administrari Zibilaren Kudeaketa. - Ogasun Publikoko Kudeaketarako Kidego Berezia. - Autonomiadun Organuen Kudeaketarako Teknika. - Toki Gorporazioetako Administrazio Nagusiko Erdimailako Teknikariak. - Zerbitzu Sozioprofesionaletako Erakunde mailako Administrazioko Erdimailako Teknikariak (ezabatuko dena). - Idazkaritza- Artekaritzako Subeskala. IV. ERASKINA B Talde. Erdimailako Teknikarien Kidegoa. - Aparejadoreak eta etxebizitza laguntzaileak. - Espezialitate guztietako Erdimailako Ingeniariak. - Toki Gorporazioetako Administrazio Bereziko Erdimailako Teknikariak. - Estatuko Merkataritza Diplomadunak. - Erdimailako Eskola Teknikoetako tituloduen Eskaletan edo B Taldeko antzeko sailkapenetan sailkatutako Automiadun Erakundeetatikakoak, bere lanbide espezifikoaren gai diren baina destinoa lortu duten Administrazioan orokorrak edo amankomunak ez diren eginkizunak izendatuta dituztenak.V. ERASKINA C Taldea. Administratien Kidegoa. - Estatuko Administrazioko Administrarien Kidego Orokorra. - Toki Gorporazioetako Administrazio Nagusiko Administrariak. - Autonomiadun Erakundeetako Administraria. VI. ERASKINA C Taldea. Laguntzaile Teknikoen Kidegoa. - Delineanteak. - Autonomiadun Erakundeetatik datozenak eta C Taldean sailkatutakoak, bere lanbide espezifikoaren gai diren baina destinoa lortu duten Administrazioan orokorrak edo amankomunak ez diren eginkizunak izendatuta dituztenak. VII. ERASKINA D Taldea. Administrari Laguntzaileen Kidegoa. - Estatuko Administrazioko Laguntzaileen Kidego Orokorra. - Toki Gorporazioetako Administrazio Nagusiko Laguntzaileena. - Autonomiadun Erakundeetako Laguntzaileena. - Autonomiadun Erakundeetako Administrari Laguntzaileena. - Funtzionaritzan sartzeko beharrezko eskakizunak betetzeagatik D Taldean sailkatuta dauden eta Talde horretako berarizko lanpostuetan diharduten funtzionariak. VIII. ERASKINA E Taldea. Menpekoen Kidegoa. - Estatuko Administrazioko Menpekoen Kidego Orokorra. - Toki Gorporazioetako Menpekoa. - Autonomiadun Erakundeetako Menpekoa. - Telefonozainak. - Gidariak. - Gidari-Mekanikariak. - Funtzionaritzan sartzeko beharrezko eskakizunak betetzeagatik C Taldean sailkatuta dauden eta Talde horretako berarizko lanpotuetan diharduten funtzionariak.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: AGINDUA, 1997ko irailaren 26koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, beste administrazio publiko batzuetatik, eskualdaketak direla-eta, etorritako funtzionarioak Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko kidegoetan sartzeko prozedura zehazten du
- Ikus: 6/1989 LEGEA, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.
- Garatutakoa: AGINDUA, 1990.eko azaroaren 23koa, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburuarena, beste Administrazio Publiko batzuetako funtzionariak, transiferentzien ondorioz, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Kidegoetan integratzea finkat