Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1990.eko azaroaren 23koa, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburuarena, beste Administrazio Publiko batzuetako funtzionariak, transiferentzien ondorioz, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Kidegoetan integratzea finkatzeari buruzko uztailaren 24eko 195/1990 Dekretua garatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia-Garapena
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 241
  • Hurrenkera-zk.: 3604
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1990/11/23
  • Argitaratze-data: 1990/12/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Beste Administrazio Publiko batzuetako funtzionariak euskal funtzio publikoaren egitura eta antolakuntzan benetan integratzeko erizpide baterakorrak uztailaren 24eko 195/1990 Dekretuak ezarri izanaren ondorioz, beharrezkoa da, egindako prebisioak betetzea bideratuko duen prozedura erabakitzea, langile horiek, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiko funtzionari egoera lor dezaten. Uztailaren 24eko 195/1990 Dekretuaren l. Azken Xedapenean jasotako aginduaren indarrez, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Agindu honen bidez, beste Administrazio Publiko batzuetakoetatikakoak izaki 1989.eko uztailaren 29an Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiaren eta horren Erakunde Autonomoen zerbitzupean, Autonomi Elkarteetan zerbitzu-egoera edo antzekoa betez, zeuden funtzionariak baita egun horrez geroztik, lekualdaketen ondorioz, zerbitzuak bete dituzten edo bete ditzaten funtzionariak ere Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Kidegoetan integratzeko prozedura arautzen da; osasun-arloko langileak, irakasleak eta ikerketa munduan ari direnak ez direla multzo horretan sartuko. 2. atala.- 1.- Aurreko atalean aipatzen diren funtzionariek, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen Gehigarrizko Xedapenetatik lehenengoan ohartemandako Kidegoetan integratzeko eskabidea egin beharko dute, Agindu honen eraskin lez azaltzen den araupetutako eredu bidez, eta uztailaren 24eko 195/1990 Dekretuan ezarritako erizpideek diotena betez. Zein Kidegotan integratu nahi duten adierazi ondoren, orain arte izan duten Kidegoari edo Eskalari buruzko aitorpena egingo dute, zein urtetan sartu ziren karrerako funtzionari lez, sartzeko eskatutako titulazioaren edo, beharko balitz, berebiziko titulazioen maila, lekualdaketa eguna eta horrek eragina izan zuenean zein sailkapen taldetan adskribatuta zegoen eta gaurregun zeinolako administrazio egoeran dagoen adieraziz. Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoan, Erdi-mailako Teknikarien Kidegoan eta Teknikari Laguntzaileen Kidegoan integratzeko eskabidea eginez gero, dituzten titulu akademikoak aurkeztu beharko dituzte. 2.- Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburuari bidaliko zaio eskabide hori, eta 20 eguneko epearen barruan aurkeztuko da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. 3.- Halako edo holako Kidego edo Eskalako karrerako funtzionari egoeran dagoela egiaztatzen duen tituluaren fotokopia aurkeztuko da eskabidearekin batera, eta atal honetako 1. idazatiko azken parrafoan aipatutakoari dagokionean, interesatuak duen titulu akademikoaren fotokopia. 4.- Eurak atxikita dauden Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan edo Langilego Kudeaketarako Zuzendaritzan aurkeztuko da eskabidea edo, Administrazio Prozeduraren Legeko 66. atalean ezarritakoaren arabera, ziurtatutako postaz bidaliko da, edo aipatutako lege manu horretan ohartemandako gainerako bideez baliatuz. 3. atala.- Dagokion Zerbitzu Zuzendaritzak edo Langilego Kudeaketarako Zuzendaritzak, interesatuaren espedientea aztertu ondoren, horrek emandako datuen egiatasuna ziurtatuko du eta, beharko balitz, bidezkotzat jotako oharrak agertuko ditu, eta Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Saileko Funtzio Publikorako Zuzendaritzara bidaliko ditu agiriak, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hamar eguneko epearen barruan. 4. atala.- Funtzio Publikorako Zuzendaritzak, horrela jardutea on baderitzo, aitorpenean jasotako edozein alderdiri buruzko egiaztapena eska dezake. Aipatutako Zuzendaritzak, eskuratu dituen agiriak ikusi eta legaltasun txostena eman ondoren, integrazioari buruzko proposamena heleraziko dio Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburuari. 5. atala.- Lekualdaketa bidez beste Administrazio Publiko batzuetatik etorritako funtzionariak, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiko karrerako funtzionari izendatuko dira eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen Gehigarrizko Xedapenetatik Lehenengoan ohartemandako Kidegoetan integratuko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburu Jn. T Gorenaren erabakiz. Oso-osoan integratu ondoren, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Saileko Funtzio Publikorako Zuzendaritzak, integrazio horren datuak sartuko ditu interesatuen espediente pertsonaletan. GEHIGARRIZKO XEDAPENA Eskabideak aurkezteko epea igaro eta formalizaketa hori gauzatu ez duten funtzionariak egonarren, integratuak izango dira horiek ere, Agindu honetako 5. atalean xedatutakoarekin bat eginez. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hartuko du indarra Agindu honek. Vitoria-Gasteiz, 1990.eko azaroak 23. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.