Arautegia
InprimatuApirilaren 7ko 78/1987 DEKRETOA, Osasunketa eta Kontsumo-Saila organikoki eta funtzionalki antolatuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Osasuna eta Kontsumoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 75
- Hurrenkera-zk.: 784
- Xedapen-zk.: 78
- Xedapen-data: 1987/04/07
- Argitaratze-data: 1987/04/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Sailak sortarazte eta birregituratze, eta Jaurlaritzaren egitekoak eta jardutze-eremuak zehazteari buruzko martxoaren llko 27/1987 Dekretoz, Osasunketa eta Kontsumo Saila sortu da. Sail honek eta sortu berria den Lan eta Gizartesegurantza Sailak, 1986.eko urtarrilaren 28ko 19/1986 Dekretoan sartzen zen Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Saila ordezkatzen dute. Emankortasun eta lehengo esperientziaren probetxamendu-erizpenak kontutan hartaz, komenigarri da, ahal den neurrian lehengo Sailaren egiturari eustea. Hala ere, egokitasun-arrazoiek, egitura hau berau ere aldibaterakoa izan dadila eskatzen dute Estaduarenak diren aginteak Euskal Herriko Autonomia Elkarteari eskuratzeak ekar ditzakeen eta Jaurlaritzako arlo honen gain eragina izan dezaketen behar eta zirkunstantzia berriak kontutan hartzen baldin badira. Horiek horrela, Osasunketa eta Kontsumo Saileko Sailburuaren proposamenez, Lehendakaritzak onartu eta Jaurlaritza-Kontseiluak 1987.eko Apirilaren 7an egindako batzarrean aztabaidatu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: I ATALBURUA SAILAREN ANTOLAERA, BERE ZERBITZU NAGUSIETAN 1. Artikulua.- Osasunketa eta Kontsumo-Saila, Sailburuaren goi-mailako zuzendaritzapean, indarrean dauden legeek ematen dizkioten egitekoak betetzeko egituratzen da eta honako hauek dira bere organoak: 1. Osasunketa eta Kontsumo Sailordetza. 1.1. Osasun Publikorako Zuzendaritza. 1.2. Osasunketa Asistentziarako Zuzendaritza. 1.3. Osasunketa-Informazio eta Ebaluaketarako Zuzendaritza. 1.4. Kontsumo Zuzendaritza. 2. Ekonomia-Errejimen, Administrazio eta Zerbitzuetarako Sailordetza. 2.1. Zerbitzu eta Administraziorako Zuzendaritza. 2.2. Ikerketa eta Ekonomia Errejimenerako Zuzendaritza. 2.3. Lege-Koordinakuntza eta Errekurtsoetarako Zuzendaritza. 3. Laguntza-Gabinetea. 4. Dekreto honek ohartemandako egitura garatuko duen Osasunketa eta Kontsumo-Sailak emandako Agindu bidez eratuko dira beheragoko mailako administrazio-unitateak. 2. Artikulua.- Maiatzaren l9ko 10/83 Legez sortu eta den Osasunketarako Euskal Zerbitzua-Osakidetza izeneko Erakunde Autonomoa, Eusko Jaurlaritzako Osasunketa eta Kontsumo Sailari atxikiko zaio.II ATALBURUA SAILBURUAZ 3. Artikulua.- 1. a) Honako egiteko hauek dagozkio Eusko Jaurlaritzako Osasunketa eta Kontsumo Saileko Sailburuari, hau da, Ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 26. eta 28. artikuluek ezartzen dituzten eta Martxoaren l lko 27/1987 Dekretoz Sailari dagozkion egiteko eta arloen eremuan indarrean dauden legeek ematen dizkioten aginteak gauzatzea. b) Zigor-agintea gauzatzea Sailak agintea duen arloetan, 2.500.000 pesetako isuneak ezar ditzakeela eta Ebazpen-proposamena egingo diola Jaurlaritza-Kontseiluari zenbateko hori gainditu dezaten kasuetan. 2. Sailaren politika lantzen lagunduko dion Zuzendaritza-Kontseilu baten buru izango da Sailburua. Honako hauek izango dira Kontseilu horretako kide, hots, Sailburuordeak, Osakidetzako Zuzendari Nagusia, Zerbitzuetako Zuzendaria eta Sailburuak izendatu ditzan pertsonak. 3. Saileko Sailburuaren artezko agindupean egongo den Laguntza-Gabinete bat egongo da. Jaurlaritzari buruzko Legeko 28. artikuluak eta Funtzio Publikoaren eraldaketarako Neurriei buruzko Abuztuaren 2ko 30/1984 Legeko 20-2 artikuluak ezartzen duten legeerrejimenpean egongo dira Gabinete hori osatzen duten langileak.III ATALBURUA SAILORDETZEZ I. Sekzioa Osasunketa eta Kontsumo Sailordetzaz 4. Artikulua.- 1. Honako hauek burutzea dagokio Osasunketa eta Kontsumo Sailburuordeari, Sailburuaren artezko eta ierarkiazko agintepean: a) Sailburuak delegatutako Sailaren ordezkotza izatea, gainontzeko agintari, erakunde eta gorporazio ofizialekiko harremanetan. b) Sailordetzaren eta honen menpeko administrazio unitateen arauak eta ihardutze-planak Sailburuari proposatzea. c) Ihardutze-planen gestioa eta helburuak gainbegiratzea, beronen menpeko zentruen eta tegien koordinaketa eta ikuskaritza bereganatuz. d) Osasunketa sistema planifikatzea, programatzea eta horien balioneurketa egitea. e) Osasunketa sistemari buruzko ikerketa, irakaskuntza,hezkuntza eta informazio jardunak planifikatzea eta programatzea. f) Osasunketa-establezimendu, zentru eta zerbitzuekiko baimen, errejistro, katalogazio, akreditazio eta akurapenei buruzko proposamenak Sailburari egitea. g) Kontsumitzaile eta bezeroen defentsarako ekintzak koordinatzea eta gainbegiratzea. h) Kontsumitzaile eta bezeroen hezkuntza eta informazio-programak bultzatzea eta zuzkitzea. i) Osasunketarako Euskal Zerbitzuari-Osakidetzari buruzko Maiatzaren l9ko 10/83 Legeko 7.3 artikuluak dioenaren arabera, Osasunketarako Euskal Batzordearen buru izatea. j) Sailordetzaren menpeko zerbitzuei zuzendutako eta beharrezko diren zirkulare, manu eta aginduak ematea Sailordetza horrek ongi funtziona dezan; eta langilego erregimenari dagozkion aginduak betetzen direla zaintzea. k) Sailordetzako Zuzendariek hartutako akordio eta erabakien aurka sartutako Gorajotze-errekurtsoen berri izatea eta horiek erabakitzea. 1) Sailordetzaren menpeko Zerbitzuen proiektoekiko proposamenak egitea, gauzazko eta giza baliabideen beharrak zehaztuz, presupustuen aurreproiektoa gertatu ahal izateko. m) Indarrean dauden arauera, Sailburuak eskura diezazkionak eta bai ordenamendu juridikoak eman diezazkionak ere. n) Bereak diren aginteak Zizendariengan uztea Sailburuaren baimena lortu ondoren, Jaurlaritzari buruzko Ekainaren 30eko 7/81 Legeko 40. eta 42. artikuluek diotenaren arabera. 2. Honako Zuzendaritza hauek egongo dira Osasunketa eta Kontsumo Sailordetzaren menpe: - Osasun Publikorako Zuzendaritza. - Osasunketa Asistentziarako Zuzendaritza. - Osasunketa-Informazio eta Ebaluaketarako Zuzendaritza. - Kontsumo Zuzendaritza. 5. Artikulua.- 1. Osasun Publikorako Zuzendaritzari Osasunketa eta Kontsumo Sailburuordeak eskura diezazkion aginteez gain, honako hauek dagozkio: a) Gainontzeko agintari, entitate eta gorporazio ofizialekiko harremanetan Sailaren ordezkotza egitea, Sailburuak horretarako esku emanda. b) Osasunaren sustapen eta babespenetarako ekintzak programatzea eta gidatzea. c) Giza-osasunean eragina duten faktoreen ikerketa, zaintza eta analisia gidatzea. d) Higienearekiko, elikadura kontrolarekiko eta izurrite eta zoonosis zaintzarekiko ekintzak gidatzea. e) Osasun Publikoaren gain egin daitezen ikuskaketei buruzko espedienteei hasera ematea eta bideak eginaraztea. Zigor-agintea erabilczea, 500.000 pesetara arteko isunak ezar ditzakeela. Drogazalekeriaren aurkako osasunketa-mailako ekintzak lantzea eta programatzea, Lehendakaritzako Idazkaritzak dituen eginteen kaltetan gabe. 2. Era berean, Saileko osasunketa publikoari buruzko programa guztien gauzaketaren zuzendaritza bereganatuko du. 3. Osasunketa Publikorako Zuzendaritzak, honako administrazio-unitate hauen bidez garatuko ditu bere egiteko propioak: - Osasun Babesketa. - Osasunaren Suztapena. - Izurrite Zainketa. - Elikaduraren Higienea eta Kontrola. 6. Artikulua: 1. Osasunketa Asistentziarako Zuzendariari, Osasunketa eta Kontsumo Sailburuordeak eman diezazkion aginteez gain, honako hauek dagozkio: a) Gainontzeko agintari, entitate eta gorporazio ofizialekiko harremanetan Sailaren ordezkotza egitea, Sailburuak horretarako esku emanda. b) Osasunketa sistemaren asistentzia-helburuekiko proposamenak egitea eta sistemaren plangintza, eraketa, administrazioa eta ebaluaketa burutzea. c) Osasunketarako zerbitzu, zentru eta establezimenduetako ekintzak lantzea eta horiekiko proposamenak egitea. d) Osasunketarako zerbitzu, zentru eta establezimenduen ikuskaritzaren zaintza gauzatzea. e) Farmazia-Antolaketari buruzko programak gidatzea. f) Osasunketa-arloan eman daitezkeen legehausketei buruzko espedienteei hasera ematea eta bideak eginaraztea. Zigor-agintea erabiltzea, 500.000 pesetara arte. g) Buru-Osasunketari buruzko ekintzei buruzko helburuekiko proposamenak egitea eta horiek koordinatzea. h) Aho-Osasunketari buruzko ekintzei buruzko helburuekiko proposamenak egitea eta horiek koordinatzea. i) Gaiso, osteleria, osasunketa-arkitektura, kalitatekontrol, osasunketategien ikuskaritza eta homologazio eta zerbitzu sozialekiko itune eta koordinakuntzarekiko ekintzei buruzko proposamenak egitea eta horiek koordinatzea. 2. Era berean, Osasunketa-Asistentziarako programak gauzatzea bereganatuko du zuzendaritzak. 3. Osasunketa Asistentziarako Zuzendaritzak, honako administrazio-unitate hauen bidez garatuko ditu bere egiteko propioak: - Lehen mailako Asistentzia. - Ospitale-Asistentzia. - Buru-Osasuna. - Aho-Osasuna. - Farmazia-Antolakuntza. 7. Artikulua.- l. Osasunketa Informazio eta Ebaluaketarako Zuzendariari, Osasunketa eta Kontsumo Sailburuordeak eman diezazkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio: a) Gainontzeko agintari, entitate eta gorporazio ofizialekiko harremanetan Sailaren ordezkotza egitea, Sailburuak horretarako esku emanda. b) Osasunketaren helburuak finkatzen eta programak lantzen, Osasunketa Publikorako eta Asistentziarako Zuzendaritzekin lankide izatea. c) Osasunketa-informazioari buruzko sistema egoki bat ezartzeko eta mantentzeko beharrezko diren ikerketa eta ekintzekiko proposamenak egitea eta horiek burutzea. 2. Osasunketa Informaziorako eta Ebaluaketarako Zuzendaritzak, honako administrazio-unitate hauen bidez garatuko ditu bere egiteko propioak: - Osasunketa-informazio eta estatistika sistemak. - Osasunketa-zerbitzuekiko ikerketak eta ebaluaketak. - Ikerketa Operatiboetarako unitatea. - Izurrite-analisietarako unitatea. 8. Artikulua.- 1. Kontsumoko Zuzendariari, Osasunketa eta Kontsumo Sailburuak eta Sailburuordeak eman diezazkioten egitekoez aparte, honako hauek dagozkio: a) Gainontzeko agintari, entitate eta gorporazio ofizialekiko harremanetan Sailaren ordezkotza egitea, Sailburuak horretarako esku emanda. b) Kontsumitzaileen eta bezeroen babesketa, formazio eta informazio arloekiko proiektuak eta programak lantzea. c) Kontsumitzaileen eta bezeroen babesketa-arlorako ekintzak gidatzea. Kontsumo-arloan eman daitezkeen legehausketei buruzko espedienteei hasera ematea eta bideak eginaraztea; zigor-agintea gauzatzea, 500.000 pesetara arteko isunak ezar ditzakeela. d) Kontsumorako Lurralde-Bulegoak gidatzea. e) Kontsumitzaileen Elkarteen Zentsua lantzea, gaurkotzea eta gainbegiratzea, eta Elkarteekin harremanak izatea. 2. Era berean, Sailak Kontsumoarekiko dituen programak gauzatze-zuzendaritza hartuko du. 8. Kontsumo Zuzendaritzak, honako administraziounitate hauen bidez garatuko ditu bere egiteko propioak: - Industria-produktuen eta zerbitzuen kontrolerako unitatea. - Kontsumitzaileen eta bezeroen formazio eta babesketarako unitatea. - Kontsumoaren ikuskaritzarako unitatea. II Sekzioa Ekonomia-Errejimen, Administrazio eta Zerbitzuetarako Sailordetza. 9. Artikulua.- l. Ekonomia-Errejimen, Administrazio eta Zerbitzuetarako Sailburuordeari, honako egiteko hauek dagozkio Sailburuaren artezko eta ierarkiazko agintepean; a) Sailaren ordezkotza egitea, Sailburuak horretarako esku emanda, Jaurlaritzari buruzko Legeko 39-4 artikuluko printzipioen arabera. b) Plangintza eta programaketa; gestio, ikerketa, agiri, teknika-aholkularitza eta informatikazko laguntzarekiko prozedurak koordinatzea eta gainbegiratzea; eta bai Sailari atxikita dauden zentruen birregituraketaproii;etuei bideak eginaraztea ere. c) Barne-errejimen zerbitzuak, ekonomia-finantza gestioa, patrimonio eta aurrekontuen gestioa, azpiegituraren antolaketa eta Saila eta lurralde-dependentziak gauzazko materialez hornitze-ekintzak eta bai Erakunde Autonomoen eta Sailari atxikitako Erakundeen ekonomia-finantza politika gidatzea, bultzatzea eta koordinatzea ere. Osasunketarako Euskal Zerbitzua - Osakidetzari dagozkionetan, bera sortze Legeko 3. artikuluak ezartzen duenaren arabera gauzatuko dira egitekoak. d) Langileekiko politika, ondorio guztietarako, gidatzea, Sailaren, erakunde autonomoen eta Sailari atxikitako erakundeen eremu-barruan, guztientzako eta talde batentzako instrukzioak eman ditzakeela politika hori indartu eta garatu ahal izateko; eta hori, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapenerako Sailarekin koordinatuz, egingo du. e) Sailaren ekintzak, Estatuto-garapenari buruzko arloei dagozkienetan, koordinatzea; eta Autonomia Elkarteari zerbitzuak eskuratze-prozesuak koorcünatzea eta zaintzea Sailarenak diren arloei dagozkierietan. f) Sailaren ordezkotza egitea, beste Administrazio, Jaurlaritzako Sail, Instituzio eta Erakunde batzurekiko harremanecan, Sail bereko beste organo batzuri arlo honetan dagozkien aginteen kaltetan gabe. Sailarekin harremanak izan ditzaten beste Sail, Organismo eta Erakundeekiko harreman-organo izatea, bere pekoak diren arloetan. g) Jaurlaritzari buruzko Legeko 65. eta 67. artikuluetan aipatu eta guztiekikoak diren administrazio mailako erabakiekiko proiektuak lantzea, 5ailaren aginte-eremu barruan. Osasunketa eta Kontsumo Sailaren Aginduekiko proiektuak lantzea eta Sailak sortarazi behar dituen arau-proiektuekiko proposamenak egitea 80-10-13ko Dekretoak ezartzen duenaren arabera. h) Saileko hainbat organoen eta bere Erakundeen argitalpen eta publizitate-policika koordinatzea. i) Euskararen hizkuntza-politika eta horren sustapena koordinatzea eta bultzatzea Jaurlaritzak eman ditzan norahideen arabera; eta, Hizkuntza-Politikarako Idazkaritzak, Urtarrilaren 17ko 6/83 Dekretoak ezartzen duenaren arabera, arlo honetan dituen aginteen kaltetan gabe. j) Sailari atxikita dauden Zentru eta Erakundeen ikuskaritza egitea, beroietako ierarkiaren araberako agintariei dagokienaren kaltetan gabe. k) Saileko Zuzendariek hartutako Akordio eta Erabakien aurkako gorajotze-errekurtsoak ezagutzea eta horiei ebazpena ematea. 1) Sailaren eta honi atxikita dauden Organismo eta Erakundeen presupustuen aurreproiektuak eratze-lanak koordinatzea. m) Sailburuari teknika eta administrazio mailako laguntza ematea honek komenigarritzat jo ditzan gaietan eta Zuzendaritza-Kontseiluaren batzarrak gertatzea. n) Jaurlaritza-Kontseiluak eta Ekonomia-Batzordeak auertu beharreko gaiei buruzko txostenak gertatzea eta horiekiko proposamenak egitea. ñ) Zerbitzu eta Administraziorako, Ikerketa eta Ekonomia-Errejimenerako eta Lege-Koordinakuntza eta Errekurtsoetarako Zuzendaritzak koordinatzea eta gidatzea. o) Sailari atxikitako Patrimonioaren zaintza eta mantenimendu-lanak eta bai horiekiko lege-babesa eta arauketa-lanak gidatzea eta koordinatzea ere. p) Sailari atxikitako Organismo eta erakundeen ekonomia eta finantza-kontrola egitea, Sailburuaren zuzendaritzapean. 9) Indarrean dauden legeen arabera Sailburuak espreski izenda diezazkionak eta bai ordenamendu juridikoak eman diezazkionak ere. r) Bere agintepeko diren Zuzendariengan aginteak uztea, horretarako Sailburuaren aurrebaimena beharko duela eta Jaurlaritzari buruzko Ekainaren 30eko 7/81 Legeko 40. eta 42. artikuluek ezartzen dutenaren arabera egingo duela eskuemanketa hori. 2. Orain arte aipatu diren egiteko horiek betetzeko, beharrezkotzat jo ditzan txosten, datu eta agiriak eskatu ahal izango dizkie Saileko unitateei, helburuak bete ahal izateko. 3. Ekonomia Errejimen, Administrazio eta Zerbitzuetarako Sailburuordearen menpe, honako Zuzendaritza hauek egongo dira artez: -Zerbitzu eta Administraziorako Zuzendaritza - Ikerketa eta Ekonomia-Errejimenerako Zuzendaritza - Lege-Koordinakuntza eta Errekurtsoetarako Zuzendaritza 10. Artikultta.- I. Zerbitzu eta Administraziorako Zuzendariari, Ekonomia-Errejimen, Administrazio eta Zerbitzuetarako Sailburuordeak eman diezazkion aginteez gain, honako hauek dagozkio: a) Ekonomia-Errejimen, Administrazio eta Zerbitzuetarako Sailburuordearen ordezkotza egitea, gaiso, ez egotea edo beste zioren bat dela medio, Sailburuordeak bere egitekoak bete ezin izan ditzanean.' b) Saileko inbertsio eta zerbitzuen gestioa eramatea; bere dependentzietarako erosketak egitea eta horiek hornitzea. c) Jaurtze Kontseiluaren eta Ekonomia Batzordearen eritzipean jarri beharreko gaiak koordinatzea. d) Sailari atxikitako langilegoa administratzea eta kudekatzea, bere langilegoa izendatzeko edo kontratatzeko administrazio organu aginteduna izanik, alor honetan Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia Garapenerako Sailak izan ditzan ahalmenei dagokienez. Saileko eta bere Erakundeetako zein horien menpeko Ente eta Instituzioetako langilegoaren zigorbide erregimenari buruzko arauak ezartzea dagokio. Elkartuezinei buruzko arauak ezartzeko bidezkoak izan daitezen erabakiak proposatuko dizkio Sailburuari. e)Sailaren aurrean eta Administrazio Kontseiluaren edo Erakunde Autonomoetako edo Sailari atxikitako Entitateetako Goren Organuaren aurrean, Langilego alorrean aurkez daitezen Errekurtsoen Ebazpena bideratzea eta proposatzea. f) Langile beharra ebaluatzea, Saileko lanpostuen zerrenda-proiektuak gertatuz eta horiei atxikitako Erakundeenak gainbegiratuz. g) Erakunde Autonomoetan eta Sailari atxikitako Entitateetan sartzeko eta horietan dauden lanpostu hutsak betetzeko saioen deialdi-baseak gainbegiratzea. h) Gizarte ekintzako eta langilegoa prestatzeko eta gaitzeko egitasmoak eta egitarauak gertatzea HAEE-k, Uztailaren 27ko 16/1985 Legearen arabera, alor honetan izan ditzakeen agintepideen kaltetan gabe. i) Langilegoari buruz, horretan agintea duten organuek hartutako akordioen berri egokia Eta zehatza ematea Saileko zerbitzuei eta horren menpekoei, akordiok bete daitezela zainduz. j) Barru antolaketarako eta informazio sistemetarako metoduak proposatzea, lan sistemak arrazoibideratzeko eta hobetzeko xedez. k) Saileko Erregistro nagusia, artxiboa eta liburutegia zuzentzea eta horien iraunarazpena. 1) Sailaren menpekoen barne erregimenaren ardura eta zaintza baita bere ondarearen eta hornigaien administrazioa eta iraunarazpena. m) Saileko argitalpenen eta publizitatearen zuzendaritza. n) Sailari atxikitako Ondarearen iraunarazketa eta triantenimendua kudeatzea, baita horiek legez araupetzea ere. ñ) Saileko eta Erakundeetako menpekoak zaintzea eta ikertzea, indarrean dauden arauak eta Ekonomia Plangintza, Administrazio eta Zerbitzuetarako Sailordetzari darizkion norabideak eta aginduak betetzen diren egiaztatzeko. o) Ekonomia Plangintza, Administrazio eta Zerbitzuetarako Sailordetzarena izanik gainontzeko zuzendaritza nagusiei leporatu gabeko agintepideak gauzatzea, baita Ekonomia Plangintza, Administrazio eta Zerbitzuetarako Sailburuordeak berariz eskura diezaizkionak ere. 2. Zerbitzu eta Administrazio Zuzendaritzak bere-bereak diren egitekoak burutuko ditu, honako administrazio unitateen bidez: - Zerbitzuen koordinaketa eta ikuskaritza. - Administrazioa eta informatika. - Langilegoa. - Ondarea. 11. Artikulua.- 1. Ikerketa eta Ekonomia Errejimeneko Zuzendariari, Ekonomia Erregimen, Administrazio eta Zerbitzuetarako Sailburuordeak lepora diezazkion eskurantzez gain, honako hauek dagozkio: a) Aurrekontu aurreprojektua koordinatzea eta gertatzea eta Sailaren eta horretara atxikitako Erakundeen eta Entitateen gastu-egitarauak ebaluatzea. b) Sailaren kudeaketa ekonomiko-administratiboa gidatzea eta koordinatzea, horretarako, informazio, zaingo eta ebaluaketa sistemak ezarriz eta mantenituz. c) Eragin ekonomikoa izan dezaten xedapen, ekintza edo kontratoez informatzea. d) Ekonomiari eta dirubideei buruzko agiriak aztertzea eta erregistratzea. e) Sailaren iharduera planifikatzea ekonomiari eta dirubideei dagokienean, horien garapena gainbegiratuz horrez geroztik. f) Halaber, Aurrekontu bulegoko egitarauak burutzearen gidaritza eta Saileko ekonomia plangintzari buruzko azterketen koordinaketa bereganatzea. g) Sailari atxikitako Erakunde eta Entitateekin koordinatuz, bere ekonomia iharduketen barne egon daitezen urte bat baino gehiagorako egitasmo estrategikoak gertatzea. h) Ekonomia Batzordearen eritzipean jarri beharreko gaiak prestatzea. i) Osasunketa eta Kontsumo Saileko estadistika organu berezia denez, Euskadiko Autonomia Elkarteko Estadistikari buruzko Apirilaren 23ko 4/86 Legeak eskuratzen dizkion egitekoak gauzatzea. 2. Ikerketa eta Ekonomia Errejimeneko Zuzendaritzak, bere-bereak dieuen egitekoak burutuko ditu, honako administrazio-unitate hauen bidez: - Aurrekontu bulegoa - Ekonomia Erregimena eta inbertsioak - Estatistika eta Ekonomia Plangintza 12. Artikulua.- 1. Lege Koordinakuntza eta Errekurtsoetarako Zuzendariari, Ekonomia Errejimen, Administrazio eta Zerbitzuetarako Sailburuordeak lepora diezazkion eskurantzez gain, honako hauek dagozkio: a) Arau eta xedapen proiektuak prestatzea eta gertatzea, Sailaren agintepideen barne. b) Sailburuari eta Sailburuordeei lege-aholkuak ematea eta Sailari daragioten auzi-bideen jarraipena egitea. c) Sailean bideratutako administrazio espedienteak gainbegiratzea. Lokarria ez den erabakitzezko proposamena egitea Sailburuak eta Sailburuek ebatzi behar dituzten errekurtsoetan. d) Sailari atxikitako Erakundeetako eta Entitateetako langilegoa barne-egokitzeko eta homologatzeko arauak aztertzea eta proposatzea, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia Garapenerako Sailari eskuratutako agintepideen kaltetan gabe. e) Sailak burutu ditzan lege-ekintzei, mugiezinei dagozkienei, eta kontratuei buruzko argipideak ematea. Horren barne eman daitezen zirkulareak eta aginduak biltzea. f) Sailarentzat interesgarria izan daitekeen legediari, jurisprudentziari eta jakinbideari buruzko batuketa egitea eta horretaz argipideak ematea. g) Sailaren menpeko Erakunde eta Entitateei buruzko gidaritza, zaintza eta arta neurriak proposatzea, horien lege-antolaketa egokiari dagozkionak hain zuzen ere. h) Erakunde harremanetarako, lege koordinaketarako eta lege garapenerako egitarauen gidaketa bereganatzea. i) Jaurtze Batzordearen eritzipean jarri beharreko gaiak prestatzea. j) Sailaren aurrean aurkeztutako Errekurtsoak bideratzea eta horien ebazpena proposatzea; egiteko hauek gauzatzea, administrazio bidea akitu dezaten errekurtsoei eta Sailari atxikitako Erakunde Autonomo eta Ent:·ateen Goren Organuen aurrean tartejar daitezen epailaritza-bidera jo aurretiko murtziloei dagozkien egitekoak gauzatzea, 10.1.e artikuluan langilegoari buruz xedatutakoa salbuetsiz. 2. Lege Erregimeneko Zuzendaritzak, bere-bereak dituen egitekoak garatuko ditu, honako administrazio unitateen bidez: - Legedia eta errekurtsoak. - Koordinaketa eta Lege Azterketak. III. Sekzioa Laguntza Kabineteko Buruzagiaz 13. Artikulua.- 1. Laguntza Kabineteko Buruzagiak, Sailburuaren artezko menpetasunez, Gobernuaren politika burutzearen zuzperketa, ikuskaketa eta gainbegiraketa egitekoak gauzatuko ditu, horien kudeaketa Sailari atxikitako Erakt·nde eta Entitateei dagokien alorretan. 2. Halaber, Kabinetea osatzen duten langileen koordinaketa eta buruzagitza egitekoak gauzatuko ditu. 3. Organuko titulareak bere egitekoak gauzatzea galeraz dezan geixotasun, ez-egote edo beste zernolakoren bat gerta baledi, Zerbitzuetako Zuzendari Nagusiari dagokio egiteko horiek betetzea. INDARGABETZE XEDAPENA Dekretu honen edukiaren aurkako maila bereko edo apalagoko xedapenak indargabetzen dira eta bereziki, Urtarrilaren 28ko 19/86 Dekretuan horretaz aurrikusitakoa, Osasunketa eta Kontsumorako Sailaren bere-bere agintepideei dagokienean alegia. LEHENENGO AZKEN XEDAPENA Osasunketa eta Kontsumo Sailburuari esku ematen zaio, Dekretu hau garatzeko, beharrezkoak izan daitezen xedapenak ema ditzan. BIGARREN AZKEN XEDAPENA E.H.A.O.-ean argitara dadin egun berean sartuko da indarrean Dekretu hau. Gasteiz, 1987.eko Apirilak 7. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Osasunketa eta Kontsumo Sailburua, JOSE MANUEL FREIRE CAMPO. OSASUNKETA ETA KONTSUMO SAILAREN ANTOLAKETA
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: Martxoaren 11ko, 27/1987 DEKRETOA, Jaurlaritzako Sailak sortaraziz eta birregituratuz, eta Jaurlaritzaren egitekoak eta ihardutze-alorrak zehaztuz.
- Ikus: AGINDUA, Osasunketa eta Kontsumo Sailaren 1987.eko Abuztuaren 26koa; Sailburuak Saileko Sailburuordeei egitekoak delegatuz.
- Indargabetutakoa: 234/1991 DEKRETUA, apirilaren 9koa, Osasun Saileko egitura organikoa ezartzen duena.