Arautegia
InprimatuAGINDUA, Osasunketa eta Kontsumo Sailaren 1987.eko Abuztuaren 26koa; Sailburuak Saileko Sailburuordeei egitekoak delegatuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasuna eta Kontsumoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 173
- Hurrenkera-zk.: 1998
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1987/08/26
- Argitaratze-data: 1987/09/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Apirilaren 7ko 78/87 Dekretuz Osasunketa eta Kontsumo Saileko egitura organikoa onartu zenez, eta Sailburuak gaurregun egiteko asko bereganaturik dituenez, bidezkoa da, ahalbait operatibotasun eta eraginkortasunik egokiena lortzeko asmoz, horiek zati batetan delegatzea. Hori horrela, Ekainaren 30eko 7/81 Legeko 39.4 artikuluan eta Apirilaren 7ko 78/87 Dekretuan xedatutakoaren arabera, zera XEDATZEN DUT: Lehenengo artikulua.- Osasunketa eta Kontsumo Sailburuordeari delegatzen zaizkio bere ihardun-eremuan, eta 12 hilabeteko epe batez, Sailburuari legalki eskuratutako aginteak eta ahalmenak, honen ondoren aipatzen diren alorretan alegia: 1. Industria, establezimendu edo instalazioetarako osasun-arloko baimenak, Osasunketako Errolde Nagusian inskribatzeko. 2. Osasunketako establezimendu, tegi eta zerbitzuak errolderatzeko, katalogatzeko eta horiek akreditatzeko baimena. Bigarren Artikulua.- Ekonomia-Erregimen, Administrazio eta Zerbitzuetako Sailburuordeari delegatzen zaizkio bere ihardun-eremuan, eta 12 hilabeteko epe batez, Sailburuari legalki eskuratutako aginteak eta ahalmenak, honen ondoren aipatzen diren alorretan alegia: 1. Tresneria eta horniketak erostea, 10 milloi pesetaraino. Hirugarren artikulua.- Agindu honek aipatzen dituen delegazioak, nire agintaritzak delegatutako edozein ekintza bete edo ebatzi direla eskatzearen kaltetan gabe gauzatzen dira:. AZKEN XEDAPENA Agindu honek, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratutako egunean hartuko du indarra. Gasteiz, 1987.eko Abuztuak 26. Osasunketa eta Kontsumo Sailburua, JOSE MANUEL FREIRE CAMPO.