Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailaren 1987.eko Otsailaren 18ko AGINDUA, Sozio-Hirigintzazko ikerketak eta berrabilketarako Plan bereziak idazteko Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailaren eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Udalen artean 51/1986 Dekretuko itun erregularrak izenpetzeko eskaerak aurkezteko epea ezarriz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 44
  • Hurrenkera-zk.: 442
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1987/02/18
  • Argitaratze-data: 1987/03/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Instituzional; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailaren ekintza esparruengan eragina duten erabaki arauemaileen indarrean egote-epea luzatzeari buruzko Abenduaren 30eko Dekretuak, aipatutako Saileko Sailburuari ematen dio 1986.eko urteko ekitaldian aplikatu beharrekoak izategatik, aipatutako Dekretuko Eraskinean adierazitako erabakietako hitz literalekin bat ez datozen ezarri beharreko epeak, bai eta baldintza eta betebeharrak ezartzeko gaitasuna ere. Sozio-Hirigintzazko ikerketak eta berrabilketarako Plan bereziak idazteko Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailaren eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Udalen artean itun erregularrak izenpetzeari buruzko 51/1986 Dekretua 290/ 1986 Dekretuaren Eraskinean azaltzen denez, Udaletxeek 1987 urtean aipatutako ituneak izendatzea eskatu ahal izateko epea ezartzea egokia da, 51/1986 Dekretuko gainerako betebehar eta baldintzak aldatzen ez direnez gero. Hori horrela, Sail honek zera erabaki du: Artikulu Bakarra: Otsailaren 18ko 51/1986 Dekretuan araupetutako Lankidetzarako Ituneak izenpetzeko eskaerak aurkezteko epea, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasi eta 30 egunetakoa izango da. AZKEN XEDAPENA Sozio-Hirigintzazko ikerketak eta berrabilketarako Plan bereziak idazteko Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailaren eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Udalen artean itun erregularrak izenpetzeari buruzko Otsailaren 18ko 51/1986 Dekretuan jasotzen diren gainerako aginduak, Agindu honekin bat etorriz izenpetu daitezen Ituneak araupetzeko indarrean egoten jarraituko dute. Gasteiz, 1987.eko Otsailak 18. Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailburua, JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.