Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Urriaren 23ko 339/1984 DEKRETOA. Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailaren Ihardutze-Egitura finkatuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza eta Justizia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 183
  • Hurrenkera-zk.: 2148
  • Xedapen-zk.: 339
  • Xedapen-data: 1984/10/23
  • Argitaratze-data: 1984/11/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Apirilaren 18ko 101/1984 Dekretoz. Lehendakaritza eta Zuzentza-Saila sortarazi eta horren egitekoak eta ihardutze-eremuak zehaztu direnez, beharrezko gertatzen da, Autonomia-Elkarteko 10.2 Atalak dioena erabiliz. Sail horen ihardutze eta egitura-arauak ematea, barreiatuta dauden horretazko arauak bateratuz. Honako hiru Sailordetza hauek dira Saila egituratzen dutenak: Zuzentza eta Legegintza-Garapenerakoa Herri-Arduralaritza eta Herrilanaritzakoa eta Toki-Arduralaritzakoa hain zuzen, Kanporako eta erabat zehaztutako egitekoak dituen Toki-Arduralaritzaren alorra izan ezik, beste bi Sailordetzak, Antolakidetza-Arteztegi, Herri-Arduralaritza osoko laguntzaile besterik ez dira. Beraz, ematen zaizkien agintepideek ez dakarte beste Sailen helburu bereko ekintzak galerazterik, artez legetasuna bermatzeari, Autonomia-Estatutoaren eta Bateango Erakundeen agintepiden lege-babesari, Eusko Jaurlaritzaren eta bere ihardutze-sailen epai-babesari eta herri-lanarien estatuto-jaurpidearen eraentza eta Lanarigoa errolderatzeari buruzko berarizkoak, besteak beste, izan ezik. Ekintza guztien bateratasuna lortzeko eta horien barne egokitasuna bermatzeko, agintepide horiek ebazpen-bideetan bateratzea, orotariko diren bestelako manuek jarritakoaren arauera egingo da. Bateratze horrek, batzutan eta dagokion Artezkaritzak erizpena eman ondoren, behin-betiko erabakiak hartzea dakarkio edo ekarriko dio sailari, eta beste batzutan erabakiak hartu edota beste goragoko ihardutze-sailei aurkeztu beharreko saloak egin ditzaten lankidetasun eta antolakidetasunetako ihardutze-sailetan eskuhartzea. Dekreto honek, beraz, Sailen lankidetza eta antolakideketa ezinbesteko gertatzen deneko ekintzei dagozkiela, egon dauden ekinbideak bideratu, bateratu edo ekintza-egitamuen saloa egin eta, azken batetan, erakuntza eta herrrilanaritza-gaiei buruzko arduralaritza-politikaren azken erantzukizuna Jaurlaritzaren aurrean beretzakotu dezaten Arteztegiak Jaularitzaren barruan zehaztu-beharrari erantzuten dio. Horregatik, Arteztegi horiek ez dute erabakitze-gaitasunik beste ihardutze-sailei emanda ez dagoenean baino izango. Hori dela eta, Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburuaren saloz, Lehendakaritzak onartu eta Jaurtze-Batzordeak 1984.eko Urriaren 23an egindako Bilkuran aztertu eta onartu ondoren zera. ERABAKITZEN DUT: LEHEN ATALBURUA ERAKUNTZA 1. Atala Lehendakaritza eta Zuzentza-Saila, Sailburuaren goi-artezkaritzapean, indarreango legeek aitortzen dizkioten egitekoetarako, ondorengo ihardutze-sail hauetaz eratuta gelditzen da: 1. Zuzentza eta Legegintza-Garapenerako Sailordetza. 1.1 Zuzentza-Artezkaritza. 1.2. Legegintza-Garapenerako Artezkaritza. 1.3 Auzipide-Artezkaritza. 2. Herri-Arduralaritza eta Herrilanaritzako Sailordetza. 2.1. Herrilanaritzaren Lege-Jaurpidetarako Artezkaritza. 2.2. Lanarigo-Artezkaritza. 2.3. Argipide-Erapidetzen Artezkaritza. 2.4. Erakuntza-Artezkaritza. 3. Toki-Arduralaritzako Sailordetza. 3.1. Toki-Arduralaritzako Artezkaritza. 4. Zerbitzu-Artezkaritza. 2. Atala Uztailaren 27ko 16/1983 Legez sortarazitako Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakunde E.B.-a eta Otsailaren 1.ko 60/82 Dekretoz eratutako Eusko Jaurlaritzaren Informatika-Elkarte Akziokako Baltzua, Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailari atxikita gelditzen dira. 2. Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, Sailburuaren artezko menpetasuna izango du. 3. Eusko Jaurlaritzaren Informatika-Elkarteak, ihardutzez. Herri-Arduralaritza eta Herrilanaritzako Sailordetzaren menpetasuna izango du. BIGARREN ATALBURUA SAILBURUAZ 3. Atala Ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 20 eta 26. Ataleran jartzen diren agintepideak eta Apirilaren 18ko 101/84 Dekretoz Sailari dagozkion egitekoen eta ekintza-alorren barruan, indarreango legeek aitortzen dizkiotenak dagozkio Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburuari. 4.- Atala Jaurlaritzako et Legebiltzarrarekingo Harremanetarako Idazkaritza-alorreko gaietan Sailburuari dagozkion agintepideak egiteratzeko, Zerbitzu-mailaz Jaurlaritzako eta Legebiltzarrarekingo Harremanetarako Teknika-Idazkaritza bat sortarazten da. Sailburuaren artezkaritzapean, ondoren aipatzen direnetan beharrezko izan daitezen gauzazko ekintzak egitea dagokio Jaurlaritzako eta Legebiltzarrarekingo Harremanetarako Teknika-Idazkaritzari. 4. Jaurlaritzako Idazkaritzarekin zerikusia duten gaietan: a. Deialdi bakoitzari dagokion Gai-Zerrendsa gertatzea, har daitezen erabakien legezkotasunari eta diruegitamuen aldetikako egokitasunari buruzko beharrezko argipideak eskatuz, erabaki horiek bideratzeko eta, beharrezko izanez gero legez baliozkoak izateko ainakoak alegia. b. Agirigordetegiez arduratzea eta Bilkura-Agirien eta Lehendakariaren eta Jaurlaritzaren Dekretoen jatorrizkoak gordetzea. c. Lehendakariak aldarrikatutako Legeak Eukal Herriko Agintaritzaren Aldizkarira bidaltzea, bertan argitara daitezen eta bai horretan sartu behar daitezen Jaurtze-Batzordeak hartutako manuak eta erabakiak ere. d. Jaurlaritzak hartutako erabakien jakinarazpenaz arduratzea eta horien jarraipiderako eta egiterapenerako beharrezko izan daitezen ekintzak egitea doakionari behar bezala jakinaraziz, edota dagokion Agintariari nahiz Ihardutze-Sailari ezagutaraziz edo bidaliz. 2. Legebiltzarrarekingo Harremanei dagokienetan: a) Jaurlaritzaren legegintza-egitaraua bete dadineko arta egitea. b) Lege-egitasmoak Legebiltzarrari bidaltzeko, legez eskatzen diren beharkunak bete daitezeneko zaingoa egitea, legebiltzar-biderapenaren berri Jaurlaritzari emanez. c) Lege-saloei buruzko erizpena emateko bidea egitea horretarako adierazitako epeak betetzeaz arduratuz. d) Taldeburu-Batzordean aztertutako gaiei buruzko zerrenda zehatza Jaurlaritzako kideei ematea. e) Jaurlaritzak, politika aldetik garrantzi berezia daukaten gaietan onar ditzan adierazpenak Legebiltzarrari bidaltzea, honek eztabaidatu eta erabaki ditzan. f) Jaurlaritzako kideei. Legebiltzarraren zaingoaren alorrean egin daitezen ekintza guztien berri ematea, arauz finkatutako bideak eta epeak betetzeaz arduratuz. g) Legebiltzarrak, Jaurlaritzari dagozkionean, onarturako erabakiak bete eta egiteratzeaz arduratzea. HIRUGARREN ATALBURUA SAILORDETZEZ 5 Atala Lehendakaritza eta Zuzentza-Saileko Sailburuordeei honako hauek dagozkie: 1 Sailordetzaren ekintzak arteztu, antolakidetu, bultzatu eta ikuskatzea. 2 Jokabideak gertatzea eta horiei buruzko saloak Sailburuari aurkeztea. 3. Bere gain dituen egitekoen eremuan Sailburuari teknika aldetikako laguntza ematea. 4. Finkatutako jokabidearen arauera Erabaki Egitasmoetarako saloa egitea. 5 Sailordetzaren ekintzetarako egitarauak egitea. 6. Bere gain dituen ekintzen joaitea, goste eta etekina Sailburuari aldian-aldian jakinaraztea. 7. Orohar indarrean dauden Legeek ematen dizkieten ahalmenak Lehenengo Saila.-Zuzentza eta Legegintza-Garapenerako Sailordetzaz 6. Atala 1. Zuzentza eta Legegintza-Garapenerako Sailordetza, Jaurlaritzaren Lege-Aholkularitza eta Urgazlaritzarako Ihardutze-Sail Gorena da eta Jaurlaritzak edo Lehendakariak eman ditzaten Dekreto-Egitasmo edo Lege-Egitasmotarako guztien Iegezkotasunari buruzko erizpena ematen du. Halaber, Aholkularitzarako Ihardutze-Sail Gorena denez gero, Euskal Herriko Arduralaritza nagusia eta honen ihardutze-sail edo erakundeen ihardunbideei eta ekintzapideei buruzko erizpenak ematea dagokio, horien ekintzak legezkoak izan daitezen . Lege-Aholkularitza eta Urgazlaritzarako Ihardutze-Sail Gorena izatea, Erresumako Batzordeari, Funtsezko Legearen indarrez, eta alor zehatzetarako ihardutze-sailei dagozkien agintepideen kaltetan gabe ulertzen da. Zuzentza eta Legegintza-Garapenerako Sailordetza, Auzipide-Artezkaritzaren bitartez, Euskal Herriko Arduralaritza Nagusiak edo horren menpe edo atxikitako ihardutze-sailek eta erakundeek zudu izan edo eskuhar dezateneko auzipide·-arazoetan Goren-Arteztegi ere ba da. 2. Zuzentza eta Legegintza-Garapenerako Sailburuordeari, Zuzentza, Legegintza-Garapen eta Auzipideen alorrean 2garren Atalean ezarritako egintepideak egiteratzea dagokio. 3. Halaber, Zuzentza eta Legegintza-Garapenerako Sailordetzak honako egiteko hauek beteko ditu. 3.1. Zuzentza-alorrean, zuzentza-arduralaritzari eta espetxe-arduralaritza eta Jaurpideari dagokienean Autonomia-Estatutoak aitortzen dizkionak. 3.2 Legegintza-Garapenaren alorrean: a) Autonomia-Estatutoaren eta hori osabideratzen duten arauen legezko aldezpena bermatzeko, Erresumako eta beste Herri-Arduralaritzaren Legeak ikuskatu eta hauekiko erizpena ematea ere. b) Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Ihardutze-Saileek egindako Lege-Aintzinegitasmoen eta Arauko Erabaki-Egitasmoen legezkotasuna barrutik zaintzea. 3.3. Auzipideen alorean, Jaurlaritza eta bere Ihardutze-Sailaz auzietan aldeztea. 4. Sailburuorde hau eta Legegintza-Garapenerako Artezkaria nahiz Auzipideetarakoa, ezinbeste, legelari izango dira. 5. Honako hauek egongo dira Zuzentza eta Legegintza-Garapenerako Sailburuordearen menpe: Sailordetzaren azpiegitura eta eskuarteen alorrean Saileko Zerbitzu-Artezkaritzarekin elkarkidetzea, bertatik ateratze edo sartzeko Erroldeak, Atutonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusiaren eta Erakundeen Arduralaritzaren lege-alorreko ekintzapideak jarraitu eta ikustatzea, esandako lege-alorreko ekintzapideak arrazoi-bideratu eta araupetzeko saloak egitea, beharrezko izan dadin araupide, epai-arau, legebiltzar, arduralaritza eta aburuzko lege-jarraipena, Sailordetzaren Liburutegia eta Agirigordetegia eta Eskuraketetarako Bitariko Batzordeari lege-laguntza ematea. Hauetarako, eta beharrezko izan dadin Saileko beste adalkoen laguntzaren kaltetan gabe, honako zerbitzu hauek Zuzentza eta Legegintza-Garapenerako Sailburuordearen menpe daude: - Antolakideketa eta Agiripaper-Zerbitzua. - Eskuraketetarako Zerbitzua. 7. Atala.- Zuzentza-Artezkaritza Honako hauek dagozkio Zuzentza-Artezkaritzari: 1. Epai-.Agintaritzaren ihardutze-saileekingo harremanak zaintzea. 2. Epai-Arduralaritzari eta Espetxe·-Erakundeei buruz onar daitezen egitasmoak egiteratu eta bete daitezeneko artezkaritza eta eraentza egitea. 3. Aginte-eremua Euskal Herrian duten Epai-Agintaritzaren ihardutze-sailen eta Sailaren menpeko ez diren herri-zerbitzu edo ihardutze-sailen arteko antolakideketa eta elkar-argipedeak suztatu eta bermatzea, beharrezko egiten duten gaietan. 4. Espetxe-arazoei buruzko legeek Espetxe-Erakundearen ihardutze-sail nagusiei aitortzen dizkieten agintepideak egiteratzea. 5. Eskribauen eta Erroldalarien izendapen-alorretan, Autonomia-Elkarteari dagozkion agintepideen arta eta horiei bete bideak eginaraztea. 6. Autonomia Estatutoko 12.3 atalaren azken lerroaldiak eta 34.1 ataleko bigarren lerroaldiak esarten dituzten gaietan azterlana eta saloak egitea. 8. Atala.- Legegintza-Garapenerako Artezkaritza 1. Legegintza-Garapenerako Artezkaritzari zera dagokio: a) Autonomia Elkarteko Arduralaritzaren ihardutze-sailek egindako Lege-Egitasmotarakoen eta agintarauetango Egitasmoen azterketa eta legezko erizpena ematea, indarrean dauden legeei egokitzen zaizkienentz egiaztatzeko. b) Erresumaren edo beste Herri-Arduralaritzen Legeen, aginduen eta arduralaritza-ekintzen egokitzeari buruz azterketak egitea eta erizpenak ematea, agintepideen banaketari egokitzen zaizkion ikusteko. c) Kondaira Lurraldeetako foru-araupide, agindu eta arduralaritza-ekintzen arta egitea, agintepiedeen banaketari egokitzen zaizkon ikusteko. d) Berez Sailari dagozkion gaietan Lege-Egitasmotarakoen eta Euskadi Osorako Erabakien Egitasmoen teknika-egiterapena eta, inoiz, beraiek eskatuta beste Sailen bati dagozkionetan. e) Agintepiderik ezazko oharpideak egitea, edo, hala behar izanez gero, Eusko Jaurlaritzari jarri liezazkioketenei erantzutea. Jaurlaritza horrek ustez izan dezanean beste Autonomia Elkarteen. Erresumaren edo Kondaira Lurraldeetako lotu erakundeen Agintaritzatik datozen Agindu. Erabaki edo ekintzaren batek ez duela gordetzen Konstituzioan. Autonomia estatutoan edo dagozkien Legeetan finkatutako agintepideen hurrenkera. f) Konstituzio-Auzitegiaren aurrean Eusko Jaularitzaren ordezkotza eta bere zuduen aldezpenak egitea Urriaren 3ko 2/1979 Oinarrizko Legean ohartemandako bideetan. g) Ebazpen-Batzordeen aurrean Eusko Jauraritzaren ordezkotza eta bere zuduen aldezpenak egitea. Baatzorde **** Legean ohartemandako edozein bidetan. 2. Legegintza-Garapenerako Artezkaritzaren menpe honako Zerbitzu hauek daude: - Araupide-Zaingoaren Zerbitzua. - Konstituzio-Auzitegiaren eta Ebazpen-Batzordeen Zerbitzuak. - Aholkularitza-Zerbitzua. 9. Atala.- Auzipide-Artezkaritza 1. Auzipide-Artezkaritzari dagokio auzietan Eusko Jaurlaritzaren eta bere sailen aldezpenak egitea, 7.1.ataleko f) eta g) letretan ohartemandakoa izan ezik. 2. Auzipide-Artezkaritzak Jaurlaritzaren Sailei eskatu ahal izango dizkie, bere egitekoak egoki betetzeko beharrezko izan daitezen zehaztapen, jakingai eta zehaztapidetza guztiak. 3. Auzipide-Artezkaritzaren menpe honako zerbitzu hauek egingo dira: - Arduralaritza-Auzipidetarako Zerbitzua. - Beste aginte-mendetarako Zerbitzua. Bigarren Saila.- Herri Arduralaritza eta Herrilanaritzako Sailordetza 10 Atala 1. Herri-Arduralaritza eta Herrilanaritzako Sailordetzari dagokio 2. atalean finkatutako agintepideak erabiltzea honako hauei buruzko gaietan: - Herrilanaritzaren Lege eta lansari-Jaurpidea. - Arduralaritza-Erakuntza eta Argibide-Erapidetza. 2. Herri-Arduralaritza eta Herrilanaritzako Sailordetzari, honako hauek ere dagozkio: a) Lanbidearen herri-eskaintza egitea eta horretaz arduratzea. b) Berezko lanari-erroldearen eta diruegitamu-erroldearen egiterapena eta arta. c) Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Artekaritza-Azterkaritzarekin bat eginez zerbitzuen guztiko ikuskapena. Arduralaritzaren arrazoizkotasuna eta eraginkortasuna bermatzeko. d) Beste Herri-Arduralaritzekin, Sindikatoekin, Batzorde edo norbanakoen ordezkotza duten beste sailekin finka daitezen elkarrizketa eta itunebidekeretan, izendaturik dituen ihardutze eremuetan, Jaurlaritzaren ordezkotza izatea. Erakunde Burujabeetako eta Herri-Baltzuetako itunebideketak bete berarizko araupideen esanera arituko dira. 11. Atala Herrilanaritzaren lege Jaurpidearen Artezkaritza 1. Herrilanaritzaren Lege-Jaurpidearen Artezkaritzan zera dagokio: a) Arduralaritzaren zerbitzutako dagoen lanarigoaren lege jaurpidearen gaietan agindu Egitasmoak gertatzea. b) Arduralaritzaren zerbitzutako dagoen lanarigoaren lege jaurpidearekin zerikusia duten gai guztietan legezko erizpenak ematea. c) Indarrean dauden legeek, lanarigoaren lege-jaurpidearen gaietan, eman diezaioeten gorabeheren ebazpenak ematea. d) H.A.E.E.-rekin bat eginez, Arduralaritzan sartzeko baztertze·-indarreko saioen oinarri-arauak gertatzea. e)·Lanarigoari buruzko gaietan azterketak eta ikerketalanak egitea eta Herri-Arduralaritza egoki eraberritzeari dagozkion saloak egitea. f) Erresumako araupidetza aztertu eta bere arta izatea bere zaintza behar bezala egiteko. g) H.A.E.E.-ri lanarigoaren gaitze-ikastaldien egitarauketa eta egiterapenaren saloa egitea. h) Herrilanari-erroldeei buruzko Manuen eta Erabakien arta eta zaintza izatea. i) Eta orohar, herri-lanariei buruzko legeak betetzeko ardura izatea eta indarrean dauden aginduek emandako beste·edozeinen ardura. 2. Herrilanaritzaren Lege-Jaurpidearen Artezkaritzaren menpe·honako Zerbiztu hauek daude: - Erizpen eta Egitasmo-Zerbitzua. - Guztizko Arazoen Zerbitzua. 12 Atala.- Lanarigo-artezkaritza 1. Lanarigo-Artezkaritzari zera dagokio: a) Arduralaritzaren zerbitzuan dagoen lanarigoaren ekonomia-harremanen eta Iansari-jaurpidearen eraentza egitea. b) Lanarigoaren lan-egoera hobetzea xedetzat duten gizarte-mailako zerbitzuei buruzko saloak egitea eta, hala behar izanez gero, horien eraentza eramatea. c) Ekinbide eta zuzenketa-eskeen biltoki izatea. d) Otsailaren 28ko 75/1983 E. Dekretoz sortarazitako Lanarigoaren Erroldea antolatzea eta horren ardura eramatea. e) Arduralaritzaren zerbitzura dagoen lanarigoaren estadistika egitea eta horri, egunekotuz, eustea. 2. Honako zerbitzu hauek egongo dira Lanari-Artezkaritzaren menpe: - Lansarien Arduralaritza-Zerbitzua. - Lan eta Gizarte-Harremanetarako Zerbitzua. - Lanarigoaren Errolde-Zerbitzua. 13 Atala.- Erakuntza-Artezkaritza. 1 Erakuntza-Artezkaritzari, honako hauek dagozkio: a) Lanmoduak eta lanbideak ikertzea eta hobetzea. b) Arduralaritzak eskaintzen dituen abegi-zerbitzuetan, barneko lan berean eta honek goste eta emankortasunarekin dituen loturetan lortu beharko liratekeen ontasun-amilen ezartze moduak aztertzea, horiei buruzko saloak egitea eta horrek atau-bideetan jartzea. c) Agizko ihardunerako argipide-orriak aztertzea, horiei buruzko saloak egitea eta horiek arau bideetan jartzea, lanpostuetan erabili ahal izateko. d) Ihardutze-egiturapenen egitasmo eta horiek osabideratzen dituzten aginduei buruzko arauzko erizpen-txostonak ematea. eta hori, egitasmo horien legezkotasunari buruzkoa eman baino lehen. e) Lanpostuen egitasmoketarako eta birbanaketarako saloei buruzko erizpena ematea, berezko lanari-erroldea eratu ahal izateko. f) Lanpostuen Zermugapen eta Balio-neurketaren alorrean erabili beharko liratekeen jokabideei buruzko saloak egitea, eta bai arlo hauetaz edo lanari-erroldeen birsailkapen eta birbanaketaren ondorioei buruz ere aurrez argipideak ematea. g) Lantokiak Etxean bertan Banatzeari buruzko, lantokien arteko harremanak eta, orohar, behar duten lanari-kopurua Arrazoibideratzeko Egitasmoak aurrera eramatea. 2. Honako Zerbitzu hauek egongo dira Erakuntza-Artezkaritzaren menpe: - Ikerketa eta Egitasmoetarako Zerbitzua. - Lanbide eta Emankortasunerako Zerbitzua. 14 Atala.- Argipide. Sistemen Artezkaritza. 1. Autonomia.- Elkarteko Arduralaritzari eta beronen Erakundeei dagozkienetan, honako hauek dagozkio Argipide-Sistemen Artezkaritzari. a) Eusko Jaurlaritzaren Informatika-Egitamuaren Egitasmoa lantzea (epe ertainerako eta luzerako Egitamua) horretarako Informatika-Sistemen behar, bilakaera eta osabideei buruzko ikerketak egingo ditu, eskuarteez hobekiago baliatu ahal izateko. b) Informatika-bideei buruzko Urteko Egitamuaren Egitasmoa epe laburrerako Egitamua) lantzea. c) Arduralaritza-egiturarik egokiena ikertu eta, erakuntza mailan, hori buruzko saloa egitea, informarika-politikaren burutze-bideak bermatu ahal izateko. d) Informatika-Zerbitzuak jartzea, horien eraentza eramatea eta horiek aldatzea. e) Jarritako informatika-zerbitzuak suztatzea, zaintzea, ikuskatzea eta horien arta eramatea. f) Bai Informatika-Zerbitzuak eta bai informatika beraren eta horretarako diren giza eta gauzazko baliapideak oro, ihardutze-mailan, bere menpe izateari darizkion agintepideak ere, erakidetzea eta araupetzea. g) Informatika-antolapenen diruezarpenen eta ihardutze-gosteen urteko diruegitamuaren Aurregitasmoa aurkeztea. h) Toki Arduralaritzarako Bazkunen, hauek hala eska dezatenean, informatika-ekintzen egitamuketa, erakideketa eta egiteraketei buruz, aholku ematea eta, hala behar izanez gero horietan eskuhartzea. i) Informatika-alorrean, argibide eta aholkutzarako sail iraunkorra izatea. j) Eta orohar, Euskadiko Herri-Arduralaritzako Alorreko informatikari buruzko erakidetaza-lan egitea. 2. Informatika ogasun eta zerbitzuen erosketa, salketa, alogetaketa eta zainketari dagozkionetan. Apirilaren 11ko 77/83 Dekretoak ezartzen dituenen arauera jokatuko du. 3. Honako Zerbitzu hauel egongo dira Argipide-Sistema Artezkaritzaren menpe: Informatika-Egitamuketarako Zerbitzua. Informatika-Aholkularitzarko Zerbitzua. Arduralaritza eta Harreman Zerbitzua. Hirugarren saila 15. .Atala-Toki-Arduralaritzako Sailordetza. Toki-Arduralaritza alorrean Legeek eta Araudiek Jaurlaritzari ematen dizkioten agintepide-eremuan, 2.atalak ezartze dituen agintepideen egiterapena dagokio TokiArduralaritzako Sailordeatzari. 16. Atala.- Toki-Arduralaritzako Artezkaritza 1. Toki-Arduralaritzako Artezkaritzari, honako hauek dagozkio: a) Erizpen-txostenak lantzea eta Toki-Arduralaritzako Baltzuen lege-jaurpide, lanarigo, antolaera, ogasun eta zerbitzuen alorrean bere agintepeko izan daitezen gai guztien ebazpena egitea. b) Toki-Arduralaritzako Baltzuen erabakien legezkotasuna zaintzea. c) Toki-Arduralaritzaren zerbitzuan dauden Herrilanarien Estatutoari buruzko eta Toki-Jaurpidetza alorrari buruzko erabakiak ikertzea eta gertatzea. d) Herri-Arduralaritzako Baltzuen ekonomia eta dirubideen alorrari buruzko ikerketa egitea. horiek zaintzea eta horien berri ematea. e) Eta, orohar, zerbitzu on batzuk eskaintzeko, aituen laguntza, lankidetza eta aholkuak ematea. 2. Honako Zerbitzu hauek egongo dira Toki-Arduralaritzako Artezkaritzaren menpe: - Aituen Zerbitzuak. - Eralkundeekingo Harreman-Zerbitzua. - Ikerketa eta Agiri-Zerbitzua. - Errolde-Zerbitzua. 17 Atala.- Zerbitzu Artezkaritza 1. Zerbitzu-Artezkaritzari, honako hauek dagozko: a) Sailburuak berak izenda diezazkion egitekoetan, haren ordezkotza egitea eta hari aholku ematea. b) Saileko Diruegitamuaren Aintzin-Egitasmoa egitea eta Erakunde Burujabeen eta Sailari atxikitako Baltzuen Diruegitamuen Aintzin-Egitasmoak elkarkidekatzea. c) Saileko Diruegitamuaren eta Xahupenen arta, eraentza eta zaingoa. d) Saileko Lanarigoaren Buruzagitza. e) Doakien ihardutze-erakundeei lanari berria akuratzeko Sailaren aintzin-ohartemateak aurkeztea eta dagoenaren birsailkaketa eta suztapena. f) Saileko zerbitzuen eratzezko, arrazoibideratzezko eta informatika-bideratzezko saloaz egiteratzea. g) Erakuntza eta Informatikatako Artezkaritzek emandako arauak eta artezpideak Saileko Zerbitzuek bete ditzaneko arta. h) Indarrean dagoen legearen arauera dagozkion sailarte- ko ihardutze sailetan eskuhartzea, indarrean dagoen legearen arauera. i) Saileko beste ihardutze erakunde batzuri izendatu gabe **** ******* lege aholkularitza. j) Bere agintepeko diren arrazoei buruzko azterlanak egitea eta argipide-txostenak egiteratzea. k) Irailaren 12ko 193/82 Dekretoan (Azaroaren 8ko 142 E.H.A.A.1 zehaztutako modutan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren Artezkaritza. Dena den, Agintaritzaren Aldizkari bakoitzeko egunaren zehaztapena eta laburpena baita Aldizkaria Erroldearen Buruzagitza ere Jaurlaritza-Idazkaritzari dagokio. l) Jaurlaritzaren eta bere Sailen argitalpenak arteztea eta Elkarkiderzea baita horiek zabaltzea eta banatzea ere. m) Egoitza diren Etxeen iraunarazpena eta horien Zerbitzu-Nagusiak egitea. 2. Honelako Zerbitzu hauek daude Artezkaritza honen menpe·: - Guztizko Arazoak. - Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. - Argitalpen-Zerbitzu Nagusia. - Tresnazaingo-Zerbitzu Nagusia. 18.Atala.-.Argitalpen-Zerbitzuaz: Argitalpen-Zerbitzu Nagusia, honelako egiteko hauek betetzeko izango da ihardutze-sail aginteduna. Sail bakoitzak bere·argitalpenak erabakitzeko daukan agintepideen kaltetan izateke: a) Eusko Jaurlaritzaren eta horren Sailetako argitalpenen itxura-eredua finkatzea. b) Luburu Bildumak sortzea eta horien zernolakoak finkatzea. c) Eusko Jaurlaritzako eta horren Sailetako argitalpenen arduralaritza-eraentza. d) Ateratako argitalpenen irarketa eta banaketa. e) Eusko Jaurlaritzaren eta horren Sailetako argitalpen zerrendak argitaratzea. f) Eusko Jaurlaritzak eta horren sailek ateratako argitalpenak, agirian jartzea, zabaltzea eta ezagutaraztea. g) Beste berri edo norbanako-jabetzapeko erakundeekingo argitalpen-trukaketa suztatzea. 19 Atala.- Tresnazaingo-Zerbitzu Nagusiaz Tresnazaingo-Zerbitzu Nagusiak, Egoitza-Etxeen iraunarazpena eta horien zerbitzu nagusiak egiteratzea ditu bere egiteko. Horretarako, honelako hauek izango dira Zerbitzu-Nagusiaren agintepideak: 1 Egoitza diren Etxeetako honelako Zerbitzu-Nagusiak: Atoslaritza, Bidalgua, Telefono-Zerbitzua. Atezaintza, Garbiketa-Zerbitzua, Aldakigintza-Zerbitzua, Bilkua-Aretoez eta Areto Nagusiez arduratzea, taldekako ikustaldiekiko arreta eta horien antolakideketa. 2 Teknika eta Iraunarazpen-Idazgua, honelako egitekoak dauzkala. Egoitza diren Etxeetako tresneria-ihardunaren iraunarazpena eta arta: Egoitza diren Etxeetako eraberritzeen, haundragotzeen eta antolapidetza berrien azterlana, egitasmoa eta arta, teknikazko laguntza, eraentzazkoa, lanen artezkaritza eta beste erazkuntza batzuetako antolapidetzen egiterapena gainontzeko Sailek eska dezatenean: Zerbitzu-Nagusietako Akurapen-Mahaian bideratutako Lan-Akurapenen Teknikazko Oinarri-Arauen idazkera. 3. Zuzkiketa eta Biltegi Nagusia, honelako egitekoak dauzkala: Agiango zuduzkotasuna izan ditzaketen ondasunmerkatuari buruzko guztizko argipideketa, onartzezko edo zerbitzu-nagusien bitartez erosteko ondorioetarako: ondasun mugikorrak sendesteko edo horiek zerbitzu-nagusien bitartez erosketa-aldarrikapenerako beharrezko lanen egiterapena; Zerbitzu-Nagusietako akurapen-mahaian bideratutako Akurapen eta Zuzkiketarako Teknikazko Oinarri-Arauak, erkatzebidezko azterlanak eta eskuratze-saloen idazkera. Biltegi Nagusiaren gauzazko eraketa, eraentza eta erabilketa. 4. Arduralaritza-Idazgua, honelako egitekoak dauzkala: Zerbitzu Nagusien Sendespen eta Akurapen-Mahaiaren Teknika-Idazkaritza eta horien arduralaritzaiko, artazko eta diruegitamu-zaingozko lanen egiterapena. GEHIGARRIZKO ERABAKIA Gaurrarte Saileko Zerbitzu-Artezkaritzaren menpean zegoen Agirigordetegi eta Liburutegi-Zerbitzua, HerriArduralaritzaren Euskal Erakundeari atxikitzen zaio ihardutze·egituraz eta egitekoz. BEHIN BEHINGO ERABAKIA 1. Autonomia-Estatutoaren 10. Atale·ko 14. eta 35. zatiak aizpatzen dituzten lanarien eta gauzazko eskuarteen eskuraketa gerta ez dadin bitartean, ez dira Zuzentza-Artezkaritzaren Zerbitzuak ezartzen. 2. Eskuraketak erabaki eta horietazko Dekretoek indarra hartu ondoren, Zuzentza-Artezkaritza barnez egokitzeari ekingo zaio leporatutako agintepideak egiteratzeko. LEHENENGO AZKEN-ERABAKIA Esku ematen zaio Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburuari Dekreto hau egiteratzeko beharrezko izandaitezen manuak emateko. BIGARREN AZKEN-ERABAKIA. Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunaren biharamonean jarriko da indarrean. Gasteizen, 1984.eko Urriak 23. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburua. JUAN PORRES AZKONA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (11)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.