Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Urriaren 8ko 313/1985 DEKRETOA, antolaketa eta informazio sistemen alorrean Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailaren egiturari, organizatiboki egokitzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza eta Justizia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 216
  • Hurrenkera-zk.: 2192
  • Xedapen-zk.: 313
  • Xedapen-data: 1985/10/08
  • Argitaratze-data: 1985/10/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Ekainaren 22ko 12/1983 Legearen 67 Atalak, Euskal Herriko Hazienda Nagusiaren Arau Antolatzaileei buruzkoa, ekonomia eta zerga kontrola aipatzen du, hori, ekonomia ihardunaren zaingoan datzala, berari aplika dakizkiokeen erabakiak betetzen direla bermatzeko. Agindu hori garatu denez gero, horren ordez, Estatuko legerian indarrean dagoen aurreikusitako kontrol-sistema egongo da indarrean, interbentzio egitekoa deritzonak osatutakoa alegia. Hala ere, Maiatzaren 28ko 4/1985 Legearen Lehenengo Erabaki gehigarriaren 2 zatiak, interbentzio funtzioa egiteko ahalmena ezartzen du muestreo-tekniken bidez, muestra bat fiskalizatuz eta ez muestreo-multzo guztia horrela finkatu dadinetan. Ondorio horietarako, beharrezkoa egiten da bai muestreoa hautatzeko, identifikatzeko eta erabiltzeko ezarri beharreko prozedurak baita interbentzio egitekoa muestreo-tekniken bidez egin daitezkeen ekintzak, dokumentoak edo espedienteak zehaztea. Hori horrela, Ekonomia eta Hazienda-Sailburuaren proposamenez, eta Eusko Jaurlaritzak mila bederatzirehun eta larogeita bosgarren urteko Irailaren 17ko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, zera ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.- Euskadiko Autonomia-Elkarteko Administrazio Nagusiaren eta bere Administraziorako Erakunde Autonomoaren eremuan, interbentzio egitekoaren egiterapena muestreo prozedurez egin daiteke, Dekreto honetan agindutakoari eta Ekonomia eta Hazienda-Sailak, hala behar izanez gero, egiterapen Oori egin aurretik ezar ditzan manuei eRokituz. 2. Atala.- I: Honako hauek osatzen dute muestreoaren gai diren muestra-multzoen eremu orokorra: a) Autonomia-Elkarteko Aurrekontu Orokorren Gastu Egoerari egotzi dakizkien obligazioei buruzko ekintza, dokumentu eta espedienteak. b) Autonomia-Elkarteko Aurrekontu Orokorren Diru-Sartze Egoerari egotzi dakizkien eskubidei buruzko ekintzak, dokumentuak eta espedienteak. c) Inbertsioaren edo diru publikoen erabilkeraren ekintza, dokumentu eta espediente ziurtagarriak, dokumentoak aztertzeari eta materiala egiaztatzeari dagozkienetan. 2: Beti ere, Aurrekontuen Erregimenari buruzko Abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 41.6 Atalean zehazten direneantxe, agizko edo domuzko transfereniziak salbuesten dira. Atala.- Ekonomia-zergalaritzaren xede diren ekintza, dokumentu edo espediente multzoak eta honako baldintza hauek betetzen dituztenak hartuko dira muestreoaren gai diren muestreo-multzotzat: a) Antzeko lege arauei lotuta egotea. b) Horren jestioaz arduratutako sail beretik etorritakoa izatea. Jestiorako sail hauek zuzendaritza edo kideko Sailaren mailan finkatuko dira administrazioko tramitazio alorreko agintepideei dagozkienean. c) Mugatutako epealdian, Interbentzio-Zuzendaritzan edo Erakunde Autonomoren baten Interbentzioan jasotakoak izatea. 4. Atala.- Ekonomia eta Hazienda Sailak jarriko ditu organu, zerbitzu, tegi edo Erakunde bakoitzarentzat, muestreatu beharreko muestreo-multzoak baita erabili beharreko muestreo-moetak ere. 2: Dena dela, kreditu nahikorik eta egokirik dagoen egiaztatuko da ekonomia-zergalaritzaren kontrolaren xcde diren ekintza, dokumentu edo espediente guztietan. 5. Atala.- 1. Muestraren barneko diren ekintzen, dokumentoen eta espedienteen aukeraketa, itsusmustuka egingo da, muestreatu beharreko muestreo-multzetako ekintza, dokumentu edo espedienteen bidezko antolaketa egin ondoren; horretarako, Interbentzio-Zuzendaritzaren edo Autonomia-Erakundeko Interbentzioaren Sarrera Errejistroak ezarritakoa hartuko da oinarritzat edo jestio-saileko espedienteen zerrendatik ateratakoa. 2: Interbentzio-Zuzendaritzak, muestreakizun dagoen muestreo-multzo baten barne aukeratutako espedienteak eta aukeratu gabeak izanik, muestreo-multzo berberekoak diren gainontzekoak identifikatzekó eta erasota uzteko manuak emango ditu. 6. Atala.-Konfidantza eta onartutako hutsen ehunekoak, muestrakizun den muestra-multzo bakoitzarentzat finkatuko ditu. Hutsak, akatsak edo legea ez dela bete aurkitzeak, horiek ohartu direneko dokumentoak edo espedienteak jestio-sailera itzultzea ekarriko du eta aurrez finkatutako huts-ehunekoa gainditzen badute, muestreo-multzoaren osakide guztiak itzuliko dira, dagokion tramitea hasi aurretik, jestiorako agintedun sailak birbegiratu ditzan. 7. Atala.- Interbentzio-Zuzendaritzak, egoki deritzonean, muestrakizun den muestra-multzo bateri dagozkion ekintza, dokumentu edo espedienteen azterketa banakatua egin dezake, aukeratutako muestran sartuak izan ez badira ere. 8. Atala.- Ezarri behar den edo ezar dadin muestreorako edozein teknika erabiltzeak, ez die administrazioaren azkartasunari eta emankortasunari kalterik ekarriko edozein moetako espedientea bideratzean. AZKEN ERABAKIA Ekonomia eta Hazienda-Sailari, Dekreto hau garatzeko eta gauzatzeko beharrezkoak izan daitezen Aginduak eta Erabakiak emateko esku ematen zaio; Dekreto horrek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko biharamonean indarra hartuko duela. Gasteiz, 1985.eko Irailak 17. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia eta Hazienda Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE.Urriaren 23ko 339/1984 Dekretoak, Lehendakaritza eta Zuzentza Sailaren egitura organikoa finkatzen zuen, Adcninistraziorako eta Funtzio Publikorako Sailordetza eta Antolaketarako eta Informazio Sistemetarako Zuzendaritzek, antoIaketa eta inforrnazio-sistemen alorrean agintedun organo gisa eratuz. Aipatutako Administraziorako eta Funtzio Publikorako Sailordetzak, aurrezdik zegoen Antolaketarako eta Informazio-Sistemetarako Sailordetza ordezkatu zuen; horrela, lehenengoak bigarrenaren aginteak eskuratzea onartzen zen, arau batek hori agindu beharrik ez duela. Dena dela, 339/1984 Dekretoak indarra hartu baino lchenagokoak izan eta aiPatutako gaiari buruzko eratze-erabakiak direnak, komenigarria da, Dekreto horretan azaldutako egitura adieraztea eta, bereziki, aintzinako Antolaketarako eta Informazio-Sistemarako Sailordetza aipatzen zutenetan Administraziorako eta Funtzio Publikorako Sailordetza aipatzea. Zirkunstantzia horrek, Antolaketako eta Informazio-Sistemetako Gaietarako Lehendakariaren Aholkulari kargua desagertzearekin batera, eta Jaurlaritzako antolaketarako eta Informatikarako Batzorde Teknikoaren barneko antolaketan aldaketa txikitxoren bat sartzearen beharrizenaz, Dekreto hau izatearen oinarria osatzen du. Hori horrela, Lehendakaritza eta Zuzentza Sailburuak proposamena eginez, Lehendakaritzak aurrez onartu eta Jaurlaritzak mila bederatzirehun eta larogeita bosgarreneko Urriaren zortzian egindako Osoko Batzarrean eztabaidatu eta onartu ondoren, zera ERABAKITZEN DU'T: Lehenengo Atala.- Antolaketarako eta Informatikarako Jaurlaritzaren Batzorde Teknikoa. Antolaketa eta informazio-sistemen alorreko birregituraketari buruzko Abenduaren 20ko 227/1982 Dekretoaren 2. epigrafeko 2 atalak eta Autonomia-Elkarteko Administrazio Orokorrerako eta Erakundetzazkorako ondasun eta zerbitzu informatikoa ematezko prozedura finkatzen zuen Apirilaren 11ko 77/1983 Dekretoaren 8. Atalak aldatutako Jaurlaritzaren Antolaketarako eta Informatikarako Batzorde Teknikoa sortzen zueneko Uztailaren 30eko 97/1981 Dekretoko 1. ataleko lehenengo idazatiaren, 2. ataleko 1ehenengo epegrafearen, 3. ataleko lehenengo eta bigarren epigrafeen, 4. ataleko bigarren epigrafearen eta Azken Erabakietako lehenengoaren idazkera, honako hau izango da: Lehenengo Atala.- Izatea. Lehendakaritza eta Zuzentza Sailaren Administraziorako eta Funtzio Publikorako Sailordetzaren egituraren barne eta Administraziorako eta Funtzio Publikorako Sailordearen menpe, Jaurlaritzaren Antolaketarako eta Informatikarako Batzorde Teknikoa egongo da, horren erregulazioa, Dekreto honetan dagoeIarik. 2. Atala.- Osakera. 1. Honako hauek izango dira Antolaketarako eta Informatikarako Batzorde Teknikoaren osakide: Administraziorako eta Funtzio Publikorako Sailhuruordea, Antolaketarako Zuzendaria, Informazio-Sistemetarako Zuzendaria eta Sail bakoitzeko ordezkari bat. 3. Atala.- Barneko antolaketa. 1. Batzorde Teknikoaren Lehendakaritza, Administraziorako eta Funtzio Publikorako Sailburuordeak izango du eta Idazkaritza, Antolaketarako eta Informazio-Sistemetarako Zuzendariek, biak batera. 2. Lehendakaria Batzorde Teknikoaren hatzarretara azaltzen ez denetan, kargu hori, Administrazio-Prozedurarako Legearen 15. Atalean aurreikusitako erara beteko da. Idazkariren bat azalduko ez balitz, besteak beteko ditu horren egitekoak eta ez bata ez bestca ez balira cgongo, aurrez zehaztutako aginduaren arauera izendatutako pertsonaren batek hartuko du kargu hori. 4. Atala.- Agintepideak. Hartutako erabakiak eta Batzorde Teknikoak egindako lanak, agintedun organora bidaliko dira Lehendakariaren bidez, horren berri izan dezaten eta, hala behar izanez gero, onartuak izan daitezen; Jaurlaritzari, Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburuaren bidez, horren ihardunaren berri aldika emango zaiola. AZKEN ERABAKIETATIK LEHENENGOA. Ejekuzioa eta garapena. Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburuari, Dekreto hau ejekutatzeko beharrezkoak izan daitezen manuak eta crabakiak emateko esku ematen zaio. 2. Atala.- Autonomia-Elkarteko Administrazio Orokorrerako eta Erakundetzazkorako ondasun eta zerbitzu inforrnatikoak erosteko prozedura. Apirilaren 11ko 77/1983 Dekretoko 6 eta 7 ataletan, Antolaketarako eta Intormazio-Sistemetarako Sailordetzari eta horko Sailburuordeari egiten zaizkion aipamenak, Autonomia-Elkarteko Administrazio Orokorrerako eta Erakundetzazkorako ondasun eta zerbitzu informatikoak erosteko prozedura finkatuz, Administraziorako eta Funtzio Publikorako Sailordetzari edo horko Sailburuari egindakotzat joko dira. INDARGABETZEZKO ERABAKIA Bakarra.- Indargabetzeak. Honako erabaki hauek gelditzen dira indargabeturik: a) Jaurlaritzaren Antolaketarako eta Informatikarako Batzorde Teknikoa sortzen zeneko Uztailaren 30eko 97/ 1981 Dekretotik: - Lehenengo atala, lehenengo idazatia, antoIaketa eta informazio-sistemen alorreko birregituraketari buruzko Abenduaren 20ko 227/1982 Dekretoaren 2. ataleko 2. epigrafearen bidez egindako aldatzearen ondorioz ateratako erredakzioaren arauera. - 2. Atala, lehenengo epigrafea, Autonomia-Elkarteko Administrazio Orokorrerako eta Erakundetzazkorako ondasun eta zerbitzu informatikoak erosteko prozedura finkatzen dueneko Apirilaren 11ko 77/1983 Dekretoaren 8. atalak emandako erredakzioaren arauera. - 3. ataleko 2. epigrafea. - 4. ataleko 2. epigrafea, aipatutako Abenduaren 20ko 227/1982 Dekretoaren 2. ataleko 2. idazatiaren bidez egindako aldaketaren ondorioz ateratako erredakzioaren arauera. - Azken Erabakietatik Lehenengoa,aipatutako Abenduaren 20ko 227/1982 Dekretoaren 2. ataleko 2. idazatiaren bidez egindako aldaketaren ondorioz ateratako erredakzioaren arauera. b) Antolaketa eta informazio-sistemen alorreko birregituratzeari buruzko Abenduaren 20ko 227/1982 Dekretotik: - 2. ataleko 2. epigrafea. c) Autonomia-Elkarteko Administrazio Orrokorrerako eta Erakundetzazkorako ondasun eta zerbitzu informatikoak erosteko prozedura finkatzen dueneko Apirilaren 11ko 77/1983 Dekretotik: - Antolaketarako eta Informazio-Sistemetarako Sailordetzarekiko eta horko Sailburuordearekiko aipamena, 6. eta 7. ataletan egindakoa. - 8. atala. AZKEN ERABAKIA Bakarra: Indarra hartzea. Dekreto honek, Euskal Herriko Boletin Ofizialean argitara dadin egunaren biharamonean hartuko du indarra. Gasteiz, 1985.eko Urriak 8. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Leehendakaritza eta Zuzentza-Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.