Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Otsailaren zazpiko 17/1983 DEKRETOA, Euskadiko Gizarte-Emendiotarako Erakundeen Erroldea sortarazteari buruz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasunketa eta Gizarte-Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 26
  • Hurrenkera-zk.: 361
  • Xedapen-zk.: 17
  • Xedapen-data: 1983/02/07
  • Argitaratze-data: 1983/03/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Abenduaren 18ko 3/1979 Oinarrizko Legez onartutako Euskal Herriarentzako Autonomia-Estatutoak, bere 10.23 Atalean, Gizartesegurantzan sartuta ez dauden Taramen alorreango agintepidea ematen dio Autonomia-Elkarteari. Bitariko Barzordearen Erabakia onartzen duen Urriaren 15eko 3.228/1982 Errege-Dekretoz, Autonomia-Elkarteko bigarren Aldibaterako Erabakian ohartemandako agintepide horri datxezkion zerbitzu eta egitekoak Autonomia-Elkarte honi eskuratuta eta Abenduaren 6ko 213/82 Dekretoz, Gizartesegurantzan sartuta ez dauden Taramei buruzko agintepide, zerbitzu eta erakundeak Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailari atxikita daudenez gero, aipaturiko agintepidea behar bezala egiteratzeko, Eusko Legebiltzarrak Gizarte-Emendiotarako Erakundeei buruzko Legea onar ez dezan artean, Euskadiko Gizarte-Emendiotarako Erakundeen Errolde bat sortaraztea bidezko gertatzen da. Hori dela eta, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuaren saloz, Jaurlaritzako Lehendakaritzaren onarpena eta Eusko Jaurlaritzako Batzordeak 1983.eko Otsailaren 7an egindako Osoko Bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailaren menpeko izan eta bere egoitza Gasteizen izango duen Euskadiko Gizarte-Emendiotarako Erakundeen Erroldea sortarazten da. Lan-moduekiko eta gaiekiko agiritasuna izango da bere eginkortasunaren oinarri. Bigarren Atala Autonomia-Elkarteko ihardutze-sail nagusi gisa egituratzen da Euskadiko Gizarte-Emendiotarako Erakundeen Erroldea. Hirugarren Atala Errolde honek honako egiteko hauek izango ditu: 1.ª Bere egoitza Autotunnia-Elkartean duten Gizarte-Emendiotarako Erakundeei eta horien Baterakundeei da gokienez gero, indarreango legeen arauera, eraso eta egiaztatu beharreko ogintza guztiekin hori egitea. 2.ª Zerbitzuaren eginkortasuna, merketasuna eta erraztasuna liermatzcko neurriak aztertzea eta horien saloa egitea. 3.ª Esarutakoei buruz agindu diezazkion gainontzeko egitekoak. Laugarren Atala Eusko Jaurlaritzako Osasunketa eta Gizartesegurantza-Saileko Gizartesegurantza, Azterlan eta Arduralaritza-Sailordetzan dagoen Euskadiko Gizarte-Emendiotarako Erakundeen Erroldean honako liburu hauek izango dira: 1. Eguneroko Liburua. 2. Gizarte-Emendiotarako Erakundeen Errolde-Liburua. 3. Erakundeon Baterakunde, Bazkun eta Elkarteen Errolde-Liburua. Bosgarren Atala Agiritasuna, agirigordetegiko liburu eta agiripaperak erakutsita edo Erroldeko arduradunaren egiaztapen-agirien bidez egiteratuko da. Egiaztepen-agiria izango da Errolde honetan idatzita daudenak sinistarazte-indarrez egiaztatzeko bide bakarra. Seigarren Atala Liburuetan erasotzeak, araupidetza erabilgarriak ohartemandako ondorioak dakartza, eta berariz, Euskal Herrian indarrean dirauen artean, Lanbide-aroak eta Taramei buruzko 1941.eko Abenduaren 6ko Legeak eta horren egiteratzeAraudiak ohartemandakoak ere. Euskadiko Gizarte-Emendiotarako Erakundeen Erroldean idatziz erasotakoek bere zehaztasunik ezaren edo baliorik ezaren adierazpena eraso ez dadin artean erabateko eraginkortasuna izango dute. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailak emango ditu Euskadiko Gizarte-Emendiotarako Erakundeen Erroldea antolatzeko eta ihardunean jartzeko beharrezko izan daitezen egiteratze eta osatze-arauak. Bigarrena.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamonean jarriko da indarrean. Gasteizen, 1983.eko Otsailak 7. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburua, XABIER AGIRRE BILBAO.