Arautegia
InprimatuIrailaren 13ko 193/1982 DEKRETOA, Euskal Herriko A intaritzaren Aldizkaria araupetuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 142
- Hurrenkera-zk.: 1702
- Xedapen-zk.: 193
- Xedapen-data: 1982/09/13
- Argitaratze-data: 1982/11/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari bere Estatutoak aitortzen dion politikazko burujabetza, legegintzaren aldetik Eusko Legebiltzarraren legetan eta Eusko EgintzapideAgintaritzak bere agintepeko gaietan eman ditzan erabakietan gauzatzen da. Autonomia-Estatutoaren 27.5 Atalak eta 1981garreneko Ekainaren 30eko Jaurlaritza-Legearen 64garrenak diotenaren arauera, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Legebiltzarrak eta Egintzapide-Agintaritzak eman ditzaten arauak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariango argitalpena funtsezko betekizun dute indarrean jartzeko. Legezko eskabide horrek, eta gure bateango erakundeek egindako legegintza-lanaren ugariak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren Erakuntza eta iharduna Lehendakaritza-Sailari atxikitako ihardutze-sail gisa araupetzea aholkugarri egiten du. Hori dela eta, Lehendakaritza-Sailburuaren saloz, ;eta Eusko Jaurlaritzak mila bederatzirehun eta larogeita bigarreneko Irailaren hamahiruan egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT:I. Atalburua.-Euskal Herriko Agintaritzaren Adizkariak Lehenengo Atala. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria Euskal Herriko Autonomiazko Arduralaritzaren zati bat da, ihardutze-egituraz Lehendakaritza-Saileko ZerbitzuArtezkaritzaren menpeko. 2garren Alala. Honako hauek argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian: a) Euskal Herrian duten berarizko eragina dela eta edo lege-antolakundearen aginduz Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharreko erresuma-erabakiak. b) Eusko Legebiltzarraren Legeak, eta Lehendakariak, Eusko Jaurlaritzak, Jaurlaritza-Sailek edo Autonomiazko edo Erakundetako Arduralaritzako beste ihardutze-sail batzuk emandako Dekreto-Legeak, Dekretoak Aginduak, Araudi Jaurpideak edo orotariko beste erabakiak. c) Lehendakariaren izendapena eta hala egokituz gero utziera, eta bai Lehendakariorde, Sailburu eta Euskal Herriko Arduralaritzako goren-kargudunen eta horren zerbitzurako lanarien izendapenak, egoerak eta gora-beherak ere, orotariko mailako manuren batek agindu dezanetan. d) Autonomiazko Arduralaritza eta Erakundeegandik, Foru-Diputazioegandik, Euskal Herriko Udalegandik eta Toki-Arduralaritzako gainontzeko erakundeegandik etorri daitezen erabaki, itune, artezpide, akordio eta iragarpenak, eta bai beste herri-bazkun edo erakunde batzuenganikakoak ere, orotariko mailako manuren batek eskatu dezanean. e) Euskal Herriko Autonomia eta HerrierakundeArduralaritzako lan-tokiak betetzeko norgehiagoka eta lehiaketetarako deiak eta hoietango gora-beherak. f) Jaurlaritzaren eta Erakunde nahiz Toki-mailako Autonomia-Arduralaritzako ihardutze-sailen lan eta herrizerbitzuak akuratzeko salmenta, erremate eta lehiaketen iragarpenak, indarreango legebideek agindu dezatenean. g) Eta, orohar, lege-arauz agindu daitezen guztiak. 3garren Atala. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria euskeraz eta gaztelaniaz idatzita egongo da, bi idazkerok jatorrizkotzat jotzen direla. Argitalpenean gerta daitezkeen hutsak, 12garren Atalak ohartematen duenez zurituko dira. 4garren Atala. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak izan ditzan araugintzabeharren arauera argitaratuko da. 5garren Atala. Idazkiak argitaratzeko honako sailhurrenkera honi eutsiko zaio:I.-Erresuma Osorako Erabakiak.II.-Euskal Herri Osorako Erabakiak. Lehenengo Eusko Legebiltzarrak onartutako Legeak jarriko dira, hoien ondoren Lehendakaritza eta Jaurlaritza-gandikakoak, eta gero Jaurlaritza-Sail berezietatikakoak, Eusko Jaurlaritzako Sailak sortaraztezko 1981garreneko Jorrailaren 24ko Dekretoak jarritako hurrenkeran. Sail bakoitzari dagozkion erabakiak, Ekainaren 30eko 7/1981 Jaurlaritza-Legearen 59garren Atalean jarritako maila-arauei atxikiz sartuko dira.III.-Agintariak eta Lanarigoa. Bi atal izango ditu: a) Hala egokituz gero, Lehendakariordeen, Sailburuen, Goi-kargudunen eta Autonomia-Arduralaritzaren zerbitzuango lanarien izendapenei, egoerei eta gora-beherei buruzko Erabakiak. b) Autonomia-Arduralaritzako lan-tokiak betetzeko nor gehiagoka eta lehiaketetarako deiak eta hoietango gora-beherak. IV.-Bestelako Agintza eta Erabakiak. v.-Iragarpenak:I. III, IV eta V Sailetan ere II Saileko erabakientzat jarritako hurrenkera bera erabiliko da, Toki-Arduralaritzako dei eta iragarpenak azkenean jartzen direla. 2. Idazki bat argitaratzeak presa izan eta irarkizuren birrantolaketa egiteak atzerapen haundia ekarriko lukeenean, esandako hurrenkera hori aldatu ahal izango da. 6garren Atala. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren ale bakoitzaren hasieran daramatzan erabakien laburpen bat jarriko da, bakoitza hasten deneko orrialdea zehaztuz, .eta aurreko Atalean ezarritako hurrenkeran. Argitaratutako orotariko erabakien alerik-alekako aurkibideak ere argitaratu ahal izango dira, bertan argitaratu zireneko aleak zeintzuk izan ziren zehaztuz. 7garren Atala. 1. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar eta 2garren Atalean esandakoetako idazkiak, Eusko Jaurlaritzako Sailetatik eta Autonomiazko Arduralaritzako gainontzeko ihardutze-sailetatik datozenean, Sailburuak, Sailburuordeak edo agindua ematen duen agintariak behar bezala sendetsita, Jaurlaritzako Idazkaritza-Sailburuari bidaliko zaizkio eta horrek, hala badagokio, agintaritzaaldizkarian sartu daitezeneko agindua emango du, lehenidazkiak hartu eta sailkatu ondoren. 2. Aurreko lerroaldia ez dagokien idazkiak artez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko Arduralaritzara eramango dira, agintari, norbanako, legezko eskudun edo bere izenpea Aldizkarian onartuta izan dezanak izenpetutako horretzazko adierazpenarekin batean, argitalpena egin dedila eskatu ahal izateko eskua ematen dion legezko manua zehaztuz. 3. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko izan eta Atal honen 1 zenbakian esaten den Sailegandikako lehen-idazkiak, bere edukiaren berri eman dezan idazpurua aurrean daramatela eta paper-orriaren alde bakar baten bihalako tartearekin makinaz idatzita edo irarrita egongo dira, arauz jarri daitezen ereduen erauerako paper-orri zuritati. 8garren Atala. 1. Lehen-idazkiak, aurkeztu direneko hurrenkeran sartuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, dagokien arau-maila dela edo legezko nahiz arduralaritzazko epeak direla eta presakoak izan daitezenean salbu. 2. Agindua ematen duen agintariaren iritziz argitalpena presakoa bada, irarkizunaren euskerazkoeta gaztelaniazko bina aldaki bidali beharko dira, argitalpenaren berebiziko presa egiaztatzeko dagokion Sailburuaren beraren izenpea daramala. 3. Presakoa izan eta bidalitako irarkizunean hutsak izatea edo bi hizkuntza ofizialetako baten baino idatzita ez egotea gertatuz gero, bidaltzen duen Sailari itzuliko zaio, dagozkion aldakuntzak edo itzulpenak egin ditzan. Esan bezala bidali eta dagokion Sailburuak irarkizuna dagoeneantxe argitaratzea aginduz gero Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian sartu eta osatze-bidezko ale bat argitaratuko da, lehen-irarkizuna argitaratu zeneko alea zehaztu eta dagokion huts-zuzenketa edo itzulpena emanaz. 9garren Atala. I. Jaurlaritzako Idazkaritzan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, berenez edo inork horre tarako eskua emanda argitalpenak egin daitezela agintzeko gaitasuna duten ezein mailatako agintari edo herri-lanarien izenpeak jaso ditzaten xehapen-txartelak egon beharko dira. Horretarako, Sail bakoitzak, Autonomia-Arduralaritzako ihardutze-sail nagusi edo tokikoetan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitalpenak egin daitezela agintzeko gaitasuna duten agintari guztien izenpeen bi aldaki errolderatzeko behar ditzan xehapen-txartelak eskatuko dizkio Lehendakaritza-Idazkaritzari. Txartel hoietan, erroldetegian gorde beharreko izenpedunen izenak eta karguak idatziko dira, gero bakoitzak bere ohizko izenpea idazten duela Lehendakariaren eta Sailburuen izenpeak LehendakaritzaSailburuak egiaztatuko ditu, eta horrena berriz Zuzentzako Idazkariak. Sailburuordeenak dagozkien Sailburuek egiaztatuko dituzte eta, horrela, ezein agintarirena goragoko mailakoak honek bere izenpea onartuta euki dezanaren baldintzapean eta, bestela, aginte-mailaz goragoko izan eta baldiqtza hori bete dezan lehenengoak. 2. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian sartzeko iragarpenak bidali ditzaten agintaritzakoez bestekoek, Aldizkariko Arduralaritzari xehapen-txartel bat bidali diezaiela eskatu eta bere izen-deiturak, baltzu-izena eta izenpea jarriz behar bezala beteta itzuliko dute; Baltzu bat baldin bada, izenpe hori Lehendakariak edo horretarako legezko eskudunak egiaztatu beharko du, azkeneko agiaztapen hori eskribau batek edo hiriburuko banku-etxeren batek sendesten duela. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko bidali daitezen idazki guztietan, eskuz idatzitako izenpearen azpian izenpetzailearen izendeiturak jarri beharko dira makinaz edo letra irakurterrezez idatzita. 3. Argitaratzeko iragarpen bat bidali behar eta ontzat emandako izenpearen txartelik ez dutenek argitarakizunaren bi aldaki bidali beharko dituzte eta Arduralaritzak, izenpearen egiatasunari buruzko zentzuzko zalantzarik balego, alddki hoietako bat antza iragarpena egin nahi duenari postaz bidali ahal izango dio, eta lege-nortasunduna bada lehendakariari, hamar eguneko epearen barruan besterik adierazten ez badu iragarpena argitaratu egingo denaren oharra eginaz. 4. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitalpenak eginarazteko eskudunen izenpeak ontzat emanda euki ditzaren ihardutze-sail ofizialek eta agintaritzaz bestekoek, izenpatze-baimen hoietan gerta daitezen aldakuntza guztiak Aldizkariko Arduralaritzari eta hala behar izanez gero Lehendakaritzako Idazkaritzari jakinarazi beharko dizkiote. 10garren Atala. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ateratzeko bidali daitezen lehen-argitalkizunak ofizialtzat eta isilpekotzat joko dira eta ezingo da hoiei buruzko ezein berri eman, idazkia bertatik datorreneko sailak berak horretarako baimena idatziz eman dezanean salbu. 11garren Atala. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko Arduralaritzak ale bakoitzeko lehen-argitalkizunak argitaratu eta sei hilabetean gorde beharko ditu, zuzenketa-eskeren bat edo egiaztapenen bat egin beharra gertatuz gerorako. Epe hori bukatu ondoren, lehen-irarkizunak Eusko Jaurlaritzako Agiri-gordetegi eta Agiritegi-Zerbitzura bidaliko dira, bertan zaindu eta gorde ditzaten. 12garren Atala. Agintaritza-minuren bat bere esangura bestelakotu edo aldatu dezaten hutsekin agertzea gertatuz gero, berehala berriz argitaratuko da, osorik edo beharrezko izan dedin zatia, egin beharreko zuzenketak eginda. Zuzenketa hoiek honako arau hauei atxikiz egingo dira: 1. Agintaritza-manuak argitaratzerakoan gertatu eta hoien esangura bestelakotu, aldatu edo zalantzazko egin deraten irargu edo irarketa-hutsak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak berak berenez zuzenduko ditu. Zuzenketa hoiek, manuak bertatik zetorreneko ihardutze-sailari berehala jakinaraziko zaizkio. Dagozkion Sailek eta Ihardutze-Sailek, beroiek emandako manuen iragarpenean ohartutako tipografiazko edo iragarketazko hutsen zuzenketa egin ahal izango dute. 2. Hutsak bidalitako idazkiangoak izan daitezenean, hoien zuzenketa honela egingo da: a) Manuaren esanahia bestelakotu edo aldatu ez bainan agian gerta zitezkeen nahaspideak baztartzeko zuzentzea on litzatekeela eritzitako irarketa-huts edo utziera soilak dagozkion Ihardutze-Sailak berak zuzenaraziko ditu, idazki osoa edo behar dedin zatia dagozkion zuzenketak egin eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian birrargitaratuz. b) Horixe bera egingo da hutsa edo utziera manua irakurtze hutsez garbi ikusi dedinetan ere. c) Idazkia irakurtze hutsez somatu ez eta hoiek zuzentzeak manuaren edukia edo esangura benetan edo itxuraz aldatzea dakarten huts edo utzierak, maila bereko manu baten bidez zuzenduko dira. 3. Ordain-bidezko argitalkizunak izan eta hutsaren errua irarguarena ez denean, argitalpen berria ez da ordaintzeke egingo.II Atalburua.-Erukal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren harpidetza 13garren Atala. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko Arduralaritzak, horren aleak dohan ikusi ahal izan ditzaneko bideak emango dizkio nornahiri. 14garren Atala. Honako ihardutze-sail hauek nahitaez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren harpidedun izan beharko dute: a) Autonomia-Arduralaritzako Sailek eta hoien menpeko sail-atal, Arteztegi, Aholkularitza eta gainontzeko ihardutzeerakundeek. b) Ezein aldetatik Autonomia-Arduralaritzaren menpeko izan daitezen Bazkun, Lantoki, Batzorde, Lantalde, Kontseilu, Auzitegi, Tegi eta Lurralde nahiz toki-mailako Erakunde ofizialek. c) Euskal Herriko Toki-Arduralaritza osatzen duten Erakundeek. 15garren Atala. 1. Borondatezko nahiz nahitaezko harpideak ordain-bidezkoak izango dira eta zatitu ezineko egutegihiruhilabetekoka, seihilabetekoka edo urteka kontatuko dira; Arduralaritzak ez du harpidetza egin dedinean hiruhilabeteko hartatik iadanik igarotako aldiko alerik eman beharrik izango. Hala ere, aitu gabeko atzeratutako aleak eskuratu ahal izango dizkio harpidedunari, bidaltze-gastuak ordainduaraziz. 2. Harpidedun egiteko eskeak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko Arduralaritzari bidali beharko zaizkio, harpide-aldia zehaztuz, aldi horri dagokion harpidesariarekin batean, eta harpidea bukatzea berariz eskatu ez dedin artean indarrean dirauela joko da. 3. Nahitaezkoetan, ordainketa ezinbestean egutegihiruhilabeteko bakoitzeko lehenengo hilaren barruan egin beharko da, eta borondatezkoetan berriz harpide-aldiaren lehenengo hamabost egunen barruan; esandako epe hoiek igaro eta dagokien harpide-saria ordaindu ez bada, borondatez ordaintzeko aldia bukatutakotzat jo, eta behartzebidezkoari ekingo zaio. 16garren Atala. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak ezingo du harpiderik ez ale bakarrik Artezkaritzaren berarizko agindurik gabe dohan eman; Artezkaritzak horretarako agindua ohiz-besteko bakanetarako eman ahal izango du, Lehendakaritza-Sailburuari jakinaraziz. 17garren Atala. Norbanakoentzako ale bakarrak edo alesortak postaz bidaltzeko, itunepeko posta-sariaren abantailez baliatuko da. Agintaritza-Sailentzako eskutitz eta aldizkari-aleek postaiareitasuna izango dute.III Atalburua.-Iragarkiak 18garren Atala. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian bi iragarki-moeta argitaratuko dira: Agintaritzarenak eta ordain-bidezkoak. 19garren Atala. Agintaritza-iragarpenak beti nahitaez argitaratu beharrekoak eta dohangoak izango dira. Horretarako gaitasuna duten agintariek egindako legezko manua beteaz egindakoak izango dira agintaritza-iragarpen. 20garren Atala. Honako hauek ordain-bidezko iragarpen izango dira: a) Industria eta merkataritza-baltzuen agiriak, hoiek argitaratzea indarrean dauden legebideen arauera nahitaezkoa izan dedinaren. b) Aurrezki-Kutxek bidali eta ongintza-egintzei ez dagozkienak. c) Baltzuei edo norbanakoei, heurek eskatuta, ezein Sailetan ondutako zehaztapidetzaren ondorioz industriaustiapidetarako, herrilanetarako, meatzetarako eta horrelakoetarako eta hoietzaz bere irabazpidetarako balia daitezen emandako eskuduntze, baliatze-eskubide, baiespen eta baimenei buruzkoak, eta bai bidezko garraiotarako eta herrizerbitzuzko beste ustiapidetarako sari-tualei buruzkoak ere. 21garren Atala. 1. Aurreko Atalean esandako iragarpenak argitaratzea agindu dezaten Sail, Ihardutze-Erakunde, Bazkun eta Erakundeek, hoien ordain-saria heurek ordaindu beharko dute, bere baldintza-zerrendetan horren eretzean aurreratzen dutena hartzaileek ordaindu beharko dutela jarri ahal izatearen kaltetan gabe. Lehiaketa inori emateke gelditzen bada, iragarpena ordaintzea argitalpena egiteko agindu zuen Sail, Ihardutze-erakunde, Bazkun edo Erakundeen gain geldituko da. 2. Erosketa eta salmentetan, eta bai errematerako, lehiaketarako edo artezko akurapenerako iragarritako Autonomia-Elkarteko lan eta zerbitzuetan ere, lana hartu edo akuratzen duena, beti, iragarpen hoiek ordaintzera behartuta egongo da, eta behin-betiko itunea ez da lan-hartzaileak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariango iragarpena kitatu duela agiaztatu dezanerarte egingo. 22garren Atala. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak legezko manuz jarritako baldintzak bete ditzaten iragarpen guztiak onartuko ditu argitaratzeko, baldintza hoiek bete ez ditzatenei uko egin eta atzera bidali ditzakeela. 23garren Atala. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariagatikako harpidesaria eta bertango iragarpenena Eusko Jaurlaritzak jarriko ditu urteoro. IV Atalburua.-Eraentza-Sailez 24garren Atala. Artezkari batek eta Arduralari batek izango dituzte bere gain Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko Eraentza-Sailak. 25garren Atala. Artezkaria Lehendakaritza-Saileko Zerbitzu-Artezkaria bera izango da, eta honako hauek izango dira bere berarizko egitekoak: a) Erresumako, Autonomia-Elkarteetako eta Autonomia- aurreko Erakundeetako Aldizkariekingo harremanetan Euskal Herriko Agindaritzaren Aldizkariaren ordezkari izatea, hoiekin behar bezalako harremanak eta loturak izanaz. b) Aldizkarirako argitalkizunak hartu, sailkatu eta hoien legezko zermugapena egin ondoren ale bakoitzean zeintzuk sartu behar diren erabakitzea. c) Argitaratu behar diren agintaritza-aldizkariaren ale eta osagarrien zenbatekoa irarguari agintzea, zerbitzuak izan ditzan beharrak kontutan izanik. d) 8garren Atalak dionez argitalkizunen itzulpenerako eta argitalpenerako lehentasun-arauak ematea. e) Eusko Jaurlaritzaren beharrek eska dezatenean, Lehendakaritza-Sailburuari ale bereziak atera daitezeneko saloak egitea. f) Aldizkariaren Erroldetegi Nagusia eta argitalpenak egin daitezela agintzeko onartutako izenpeen Berarizko Erroldea. g) Aldizkari-aleen zabalkundea, banakuntza eta salmenta arteztea, eta hoiekiko arta. h) Aldizkariari datxezkon biderapen-arazo guztietan adierazpide-sail gisa ihardutzea. i) Baimena duten eta ordain-bidez argitaratu beharrekako zeintzuk diren erabakitzea. j) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko Lanarien Burugoa bere gain hartzea. k) Irarketa eta banaketa-ituneak gertatzea. U Lehendakaritza-Sailburuari harpide-sariak eta iragarketa-sariak birraztertu daitezeneko saloa egitea. 26garren Atala. Arduralariak honako hauek izango ditu bere berarizko egitekoak: a) Iragarpen eta Harpideen jaurpide eta joan-etorriei datxezkien arazo guztiekiko harartekotza. b) Kontaduritza Nagusia, eta Dirukutxa, Ordainketa eta Ordainkizun-agiriekiko egiketak sendestea. c) Irartze-lanentzako diruegitamuak gertatzea. d) Makinei eta gainontzeko lanabesei, tegiei, antolapidetzei eta biltegiei bere onean eusteari buruzko zehaztapidetza guztiekiko harartekotza, eta hoiei bere bideak eginaraztea. e) Artezkariari bere ihardunean laguntzea, hura kanpoan edo gaisorik gertatuz gero haren ordezkotza eginaz. f) Irarketari eta Aldizkariaren ardurapeko arduralaritzaalorreko arazo guztiei buruzko eraentza. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa. Lehendakaritza-Sailburuari Dekreto hau egiteratzeko behar daitezen manu guztiak egiteko eskua ematen zaio. Bigarrena. Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunaren biharamonean jarriko da indarrean. Gasteizen; mila bederatzirehun eta larogeita bigarreneko Irailak 13. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA. Lehendakaritza-Sailburua, XABIER CAÑO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (6)
- Ikus: Apirilaren 25eko 78/1983 DEKRETOA, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1983.erako harpidetza eta iragarkien ordain-saria finkatuz.
- Ikus: Ekainaren 30eko 7/1981 LEGEA, "JAURLARITZAREN LEGEA"-ri buruz.
- Ikus: Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburuaren 1986.eko Urtarrilaren 10eko AGINDUA, Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailaren Ihardutze-Egiturari buruzko Urriaren 23ko 339/1984 Dekretoko 17.k) atalean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria araupetzen duen Irai
- Garatutakoa: Lehendakaritza-Sailaren Abenduaren 10eko AGINDUA, Irailaren 13ko 193/1982 Dekretoa osabideratuz.
- Ikus: Urriaren 23ko 339/1984 DEKRETOA. Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailaren Ihardutze-Egitura finkatuz.
- Indargabetutakoa: 296/1988 DEKRETUA, azaroaren 23koa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria araupetzen duena.