Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zwickau

Alemaniako hiria, Muldeko eskualdean (Ekialdeko Alemania ohian). Erzgebirge mendiaren magalean kokatuta dago. 120.573 biztanle. Hiru eraikuntza nagusi ditu, bi eliza: Santa Maria (XVI. m.), eta Santa Katalina (XIV. m.), eta XVI. mendean eraikitako udaletxea. Industria gune garrantzizkoa da. Ikatza eta ehungintza dira ekonomia jarduera nagusiak, baina baditu industria mekanikoak (autoak, burdinbideak, etab.), kimika (kolore emaileak eta botikagintza) eta metal industriak (kableak). Bertan sortu zen Thomas Münzer-ek eragindako matxinada anabaptista (1521). Zwickaun jaio zen, bestalde, R. Schumann musikaria.