Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zurich

(Al. Zürich). Suitzako kantoia. 1.729 km2 eta 1.126.996 biztanle. Hiriburua, Zurich. Eskualdea berez menditsua bada ere, laua da Limmat, Sihl, Glatt, Töss eta Thur ibaien inguruan. Aintzira ugari ditu: Zurich, Greifen, Pfäffiker, Turler eta Katzen. Nekazaritzak ez du garrantzi handirik, industriaren aldean bereziki. Zurich da Suitzako kantoirik industrializatuena. Aintziren inguruan tradiziozko industria da nagusi; ibarretan, berriz, mekanika (Winterthur ibarra). Zurich aintziraren inguruan turismoa da nagusi.