Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zuri

izond. eta iz. Elurraren eta esnearen kolorekoa. ◊ Kidekoak baino kolore argiagoa duena. ◊ izond. eta iz. Erregearen aldekoa edo apaiztarra. ◊ Azala zuria-edo duen giza arrazakoa dena. ◊ Mus. Biribilaren erdia balio duen musika nota, bi beltzen balioa duena. || iz. Kolore zuria, beste koloreen nahasturaz sortzen dena. ◊ Zurikoa, antzinako zenbait txanponen izena.  v  Fis. Kolore zuria ez da berez kolore soila, koloreen espektruan ez baita agertzen; izatez eguzkiaren argiaren espektru ikusgaiko zerrendako (uhin luzera 4.000-7.500 Ĺ bitartekoa duten irrada multzoko) irrada guztien konbinazioaren emaitza da.