Zug
Suitzako kantoi txikiena. 240 km2 eta 85.000 biztanle. Gehienak aleman hizkuntzakoak eta katolikoak dira. Zug eta Aegeri aintzirek kantoiaren eremuaren zati handia hartzen dute. Ekonomia jarduera nagusia nekazaritza da (fruitu arbolak). Industria (oihalgintza, industria mekanikoak, destilategiak) hirietan bildua dago gehienbat. v Izen bereko kantoiko hiriburua, izen bereko aintziraren ekialdeko ertzean. 27.000 biztanle. Merkataritza, industria eta turismo gunea. Eraikuntza nabarmenak: Erlojuaren dorrea (XIV. mendea), eliza gotikoa (XV-XVI. mendea), udaletxea (XVI. mendea). v Zug aintzira (Al. Zugersee). Suitzako erdialdeko aintzira, Zug, Luzerna eta Schwyz kantoien artean. 38 km2.