Zufiaurre Goya, José
Gipuzkoar ikertzailea (Beasain, 1935). 1951tik 1956ra delineazio industriala ikasi zuen Arte eta Lanbideen Eskolan. 1977-1978an zuzendaritza eta antolaketa titulua eskuratu zuen Ikasketa Aplikatuetako Goi Ikastetxean (Bartzelona) eta 1982-1983an, marketing diploma, Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioaren Goi Eskolan (Madril). Hamahiru urtez lan egin du delineatzaile postuan Beasaingo metalurgia batean. Hogeitabat urtez lan egin du Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialean eta Gipuzkoa-Donostia Kutxan gero. 1978an Etniker-gipuzkoa taldean sartu zen J. M. Barandiaranen eskutik, eta orduan abiatu zituen etnografia ikerlanak, Euskal Herriko Etnografia Atlasaren argitalpenera zuzendurikoak gehienbat. 1990etik 1993ra Eusko Ikaskuntzako Diruzainordea izan zen.