Zudairi
Ameskoabarrengo udalerriko herriburua (Lizarrako merindadearen erdialdea, Nafarroa). 306 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. XVIII. mendean galdu zen euskara. Aipagarriak dira Erdi Aroko jatorria duen San Andres eliza (XIII. mendearen hasierako habeartea, XVII. mendeko burualdea, gurutzadura eta estalkia) eta XVI. mendeko etxe zaharberrituak.