Zubeldia Otegi, Iñaki
Gizpuzkoar idazlea (Ikaztegieta, 1945). Maisu eta pedagogia ikasketak egin zituen. Hizkuntza lantzeko liburuak eta haur eta gazte literatura idatzi ditu batez ere: Margolin (1983), Euskaldun bat Marten (1982, 1976ko Irun Hiria saria, Unai agintaria izenburuarekin), Tximu bat klinikan (1991) Txerrama errudun (1994), Ipuin eroa (1994), Maddi oporretan (1995), Nire aita ezin izan nuen salbatu (1997), Pako belea (1998), Bizitzaren oihanean galdurik (1999), Pako belearen bihurrikeriak (1999), Josu Azalaren abenturak (2001), Mirari hegalari (2001), Iratxoen mundu zoragarria (2002), Pako belea basoan (2002), Txikiak baina bixkorrak (2003).