Zuaznabar, Félix
Gipuzkoar militar liberala (Donostia, 1790 - Irun, 1860). Independentziako gerra garaian gudarostean sartu zen frantsesei aurre egitearren. Oso denbora gutxian teniente-orde egin zuten eta gudu askotan nabarmendu zen. Irungo guduan jarrera ausarta izan zuen, eta Zuaznabartarren Gurutzeaz saritu zuten. Karlisten aurka borrokatu zen ondoren, Isabel II.aren konpainia ospetsuarekin lehenik eta txapelgorriekin ondoren. Gipuzkoako Foru Aldundiko talde armatuko buruzagia izan zen.