Zsigmondy, Richard
Austriar kimikaria (Viena, 1865 - Göttingen, 1929). Municheko unibertsitatean egin zituen ikasketak. Berlinen lanean jardun ondoren Graz-eko unibertsitateko irakasle izan zen. Göttingengo unibertsitateko Kimika Inorganikoko Institutuaren zuzendari izan zen. Garrantzi handiko ikerketak egin zituen koloideen kimikaren alorrean. 1903an H. Siedentopfekin batera soluzio koloidalen azterketarako lehenengo ultramikroskopioa egin zuen. 1925ean Kimikako Nobel saria irabazi zuen.
- zozoki
- zozomikote
- zozotu, zozo(tu), zozotzen
- zoztor
- Zr
- Zsigmondy, Richard
- zu
- Zuasti
- Zuaza
- Zuazagoitia, Joaquín de
- Zuaznabar, Félix