Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zuasti

Itzako udalerriko herrigunea (Iruñeko merindadea, Nafarroa). 15 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. XX. mendean galdu zen euskara. Aipagarriak dira Erdi Aroko jatorria duen San Andres parrokia eliza (XIV. mendeko atari gotikoa, XVII. mendeko erretaula nagusia, XVI. mendeko bataiarria), eta bertako jauregia.